Azterketara joan izanaren egiaztagiria - Azterketen berrikuspena
Eskaera orokorra
Prozedura
Web orri honetan argitaratutako gainerako izapide eta inprimakietan jasota ez dauden kontu edo zioengatik eskaera bat aurkeztu nahi duen ikasleak fakultateko idazkaritzan entregatu behar du Dekanoari zuzendutako eskaera.
Azterketara joan izanaren egiaztagiria
Prozedura
"Azterketara joan izanaren egiaztagiria" behar duen ikasleak behean agertzen den inprimakia inprimatu eta irakasleari eman behar dio azterketa egunean irakasleak sinatu eta sailaren zigilua jar diezaion.
Azterketa berrikusteko eskaera
Prozedura
Azterketa berrikusteko epea hiru egun naturaletik sei egun naturalera artekoa izango da, kalifikazioak argitaratzen diren egunetik hasita.
Azterketa berrikusi nahi duen ikasleak behean agertzen den inprimakia inprimatu eta bulegoen eraikineko atezaintzan entregatu behar du ezarritako epearen barruan.