Donostia-San Sebastián: Matrikula. Lehen mailatik gorako ikasleak

Donostia-San Sebastián: Matrikula. Graduak

 

LEHEN MAILATIK GORAKO IKASLEAK
Aurreko mailetatik gainditu gabeko irakasgai guztietan matrikulatu egin behar duzu.

Gehienez 60 kreditu berri matrikulatu ahal izango dira. Guztira, kreditu berriak eta errepikatutako kredituak batuta, ezin izango da 90 kredituko kopurua pasa; bestela, ezin izango da matrikula amaitu.

Hautazko irakasgaiak matrikulatzeko, gutxienez oinarrizko irakasgaietako 54 kreditu eduki beharko dituzu gaindituta (lehenengo kurtsokoak), eta gutxienez 90 kreditu oinarrizko eta nahitaezko irakasgaien artean.

Hautazko ikasgaien matrikula egin aurretik ziurtatu haien ordutegiak bateragarriak direla.
Hautazko irakasgaietan, matrikula egin ondoren, ezingo da taldez aldatu.
Matrikulatutako ikasgaiak ezin dira baja eman (Salbuespena: Prestakuntza Dualean hautatutako ikasleak)

Prestakuntza dualaren ibilbidean interesatuta bazaude, matrikulatzeko epe ofizialean, hautazko ikasgaietan matrikulatu beharko zara ibilbide duala egingo ez bazenu bezala. Urtarrilean, aukeratua izan bazara, matrikula aldatuko da idazkaritzan.

GrAL matrikulatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik zuzendari batekin gai bat esleituta izatea eta titulazioa amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta izatea, aintzatetsi daitezkeen hautazko 24 kredituak izan ezik.

 

2024-2025 ikasturterako automatrikula

Matrikula egin

Egutegi akademikoa eta ordutegiak

Administrazio-izapideen egutegia

- Prezioak

Bekak eta laguntzak