2025-2026 ikasturterako nazioarteko mugikortasuna
Eskaera egiteko epea 2024ko azaroaren 4tik 18ra bitartean egongo da irekita, GAUR plataformaren bidez.
GAUR-en eskatzea
Eskaera GAUR aplikazio informatikoan egin beharko da, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak (Leioa) ezarritako epeetan.
Mugikortasun programetan parte hartzeko eskaera betetzerakoan, honako alderdi garrantzitsu hauek kontuan hartu beharko dira:
- GAUR-en nazioarteko mugikortasun programetarako (Erasmus, Latinoamerika eta Beste Norakoak) ESKAERA BAKARRA egingo da eta gehienez helmugako 8 unibertsitate aukeratu ahal izango dira, ikaslearen lehentasunen arabera ordenatuta.
- Unibertsitateak lehentasunen arabera ordenatzea garrantzitsua eta loteslea da, izan ere, plaza bat esleitutakoan, ezingo zaio uko egin hurrenkeran beherago dagoen bat aukeratzeko.
- “BESTE AUKERA BATZUETAN INTERESATUTA” aukera berez markatuta egongo da. Hau da, lehenetsitako 8 unibertsitateez gain, aurreko faseetan helmugako unibertsitaterik lortu ez duen ikasleari bere interesekoak izan daitezkeen hutsik geratutako plazak eskaini ahal izango zaizkio. Nolanahi ere, aukera horretan interesik ez duen ikasleak lauki hori desaktibatu dezake eskaera egiten duenean.
- Latinoamerikako eta Singapur/Kazajistango unibertsitateetarako, ikasleek lauhileko bakarreko (5 hilabete) mugikortasuna baino ezin dute aukeratu eta ez dute egonaldia luzatzeko aukerarik izango.
Epeak eta egutegia
Gaur-en eskaria betetzeko epea | 2024ko azaroaren 4tik 18ra |
Hizkuntz ofizialen ziurtagiriak emateko epea | 2024ko azaroaren 4tik abenduaren 2ra |
Lehenengo esleipenaren argitaratzea | 2025eko urtarrilaren 10ean |
Esleitutako plaza onartu edo uko egitea | 2025eko urtarrilaren 11tik 16ra |
Bigarren esleipenaren argitaratzea | 2025eko urtarrilaren 31an |
Esleitutako plaza onartu edo uko egitea | 2025eko otsailaren 1etik 6ra |
Plaza gabeko ikasleak plaza libre dauzkan unibertsitateak aukeratzea | 2025eko otsailaren 10etik 14ra |
Esleipen faseak eta irizpideak
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak kudeatutako helmugak espediente akademikoaren batezbesteko notaren arabera esleitzen dira, eta horri Buddy eta/edo Cicerone programetako lankidetza aktiboari dagokion balorazioa gehitzen zaio.
Gainera, atzerriko hizkuntza maila egiaztatzeko ziurtagiri ofiziala edukitzea nahitaezkoa izango da halakorik eskatzen duten helmugako unibertsitateetan.
Beste Norakoak programako kupo orokorreko helmugak Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak (Leioa) esleituko ditu.
Kontuan hartu behar da mugikortasun programak esleitzeko hiru fase daudela:
Lehenengo fasea
- Helmugako unibertsitateak esleituko dira, Gaur aplikazioan eskatutako 8 helmugen arabera bakarrik, eta adierazitako lehentasun ordenan.
Bigarren fasea
- 1. fasean plazarik lortu ez duten ikasleak. Eskabide-orrian adierazitako 8 unibertsitateetatik libre geratu diren unibertsitateetan esleituko dira plazak.
- 1. fasean plaza lortu duten ikasleak. Esleitutakoa baino lehentasun handiagoko unibertsitateren bat erabilgarri badago, eskaini egingo zaio esleitutakoaren edo hobetzeko aukeraren artean hauta dezan.
Hirugarren fasea
- Hirugarren fase honetan parte hartu ahalko dute: lehenengo bi faseetan plazarik lortu ez duten ikasleak. “Beste aukera batzuetako interesduna” laukia markatuta duten ikasleak (lehenespenez, aukera hau markatuta dago).
- Ez dago hobetzeko aukerarik. Hau da, 1. edo 2. fasean plaza lortu duten ikasleek ez dute esleipen fase honetan parte hartuko.
- Fase hau amaitzean plaza librerik geratzen bada, lehenago nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartu duten ikasleei esleituko zaizkie plazak.
Hitzarmen akademikoak edo Learning agreements
- Hitzarmen akademikoetan ezingo da Fakultatean gainditu gabe utzitako irakasgairik sartu, baina bai espediente akademikoan aurkeztu gabe gisa agertzen diren irakasgaiak.
- UPV/EHUko irakasgaiek, akordio akademikoetan sartutakoek, nazioarteko mugikortasuna egingo den bitartean ikastetxean ematen diren berberak izan beharko dute.
- Lauhileko bateko mugikortasunetarako (5 hilabete), hitzarmen akademikoek gutxienez 24 ECTS barne hartu behar dituzte.
- Bi lauhilekoko edo ikasturte osoko mugikortasunetarako (9 hilabete), hitzarmen akademikoek gutxienez 48 ECTS eta gehienez 60 ECTS barne hartu behar dituzte.
- Konpromiso akademikoan sartutako irakasgaien ebaluazioa helmugako unibertsitateak egingo du, bai deialdi arruntean, bai ohiz kanpokoan.
- Hitzarmen akademikoan euskaraz matrikulatutako irakasgaiak sartuz gero, ez dira aitortuko euskarazko C1 titulua lortzeko behar den zenbatekoa osatzeari dagokionez.
EAZ Ekonomia Fiskalitatea eta Adm. Publikoa |
Marketina |
EAZ-Zuzenbidea EAZ + KISII Business&Economics |
Negozioak | |
---|---|---|---|---|
1. eta 2. mailako irakasgaiak | EZ | EZ | EZ | EZ |
3. mailako lehen lauhilekoko irakasgaiak |
EZ. Lauhileko bateko mugikortasuna. |
EZ. Lauhileko bateko mugikortasuna. BAI. Ikasturte osoko mugikortasuna |
Ikusi oharra (*) | BAI |
3. mailako bigarren lauhilekoko nahitaezko irakasgaiak | BAI | BAI | Ikusi oharra (*) | BAI |
4. mailako nahitaezko irakasgaiak |
BAI |
BAI | Ikusi oharra (*) | Ez dagokio |
Hautazko irakasgaien gutxieneko kopurua (maila ez da kontuan hartzen) | 2 lauhileko bateko mugikortasunean. 3 ikasturte osoko mugikortasunean. |
Ez da nahitaezkoa hautazko irakasgaiak sartzea. | Ez dagokio | 2 lauhileko bateko mugikortasunean. 3 ikasturte osoko mugikortasunean. |
Mugikortasunari dagokionez, Enpresa-ingelesa irakasgaiak hautazkotzat hartuko dira, baldin eta destinoan irakasgaiak ingelesez egiten badira. Frantses enpresariala berdin ulertuko da helmugan beste hizkuntza bat ikasten bada.
(*) Akordio akademikoetan jasotako UPV/EHUko derrigorrezko irakasgaiak ikaslea matrikulatuta dagoen ikasturtekoak izan beharko dira. Gainera, nazioarteko mugikortasuna egingo den aldian destinoko zentroan ematen direnekin bat etorri behar du.
Business & Economics (Sarriko). Nazioarteko mugikortasuna egin daitekeen lauhilekoak.
- 3. mailako bigarren lauhilekoa
- 4. mailako lehen edo bigarren lauhilekoa
- 5. mailako lehen lauhilekoa eta, gainera, 4. mailako 2 irakasgai, gainditu gabe utzi ez direnak
EAZ + Zuzenbidea (Sarriko). Nazioarteko mugikortasuna egin daitekeen lauhilekoak.
- 3. mailako lehen lauhilekoa
- 4. mailako bigarren lauhilekoa
- 5 mailako lehen edo bigarren lauhilekoa
EAZ + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza (Vitoria-Gasteiz). Nazioarteko mugikortasuna egin daitekeen lauhilekoak.
- 3. mailako lehen edo bigarren lauhilekoa
- 4. mailako lehen edo bigarren lauhilekoa
- 5. mailako lehen lauhilekoa