Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Prestakuntza duala enplegu profesionalaren zubi gisa" jardunaldia ospatu genuen Gipuzkoako Atalean

Azaroaren 28an, ostegunean, UPV/EHUko Enpresa Ekonomia Fakultateko ekitaldi-aretoan, Donostian, "Prestakuntza duala enplegu profesionalaren zubi gisa" jardunaldia egin genuen.

Jardunaldiaren helburua aipatutako ikastegia inguruko enpresekin harremanetan jartzea zen, programa dualerako enpresa berriak bilatzea eta programa horretan parte hartzen dutenen dedikazioa aitortzea. Horrela, jardunaldian zehar, esperientzia arrakastatsuei bi sari eman zitzaizkien. Eta ikasleen testigantzak ere jaso ziren. Ekitaldiaren amaieran, hausnarketa gisa, mahai-inguru bat egin zen ibilbide dual osoa baloratzeko eta ekarpen eta proposamen berriak jasotzeko.

PROGRAMA

12:00 Harrera

Ana Beraza, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko dekanorde koordinatzailea.

12:10 Prestakuntza Dualaren garapena UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

Leire Urcola, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko Praktiken, Enpresekiko harremanen eta Euskararen arloko dekanordea.

12:20 UPV/EHUren ingurune profesionaletako prestakuntza esparrua

Erlantz Allur, UPV/EHUko Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko zuzendaria.

12.40 Prestakuntza Duala eta Talentua: nola uztartzen dira?

Mikel Sarriegi, ADEGIko Prestakuntza eta Talentuaren arloko zuzendaria.

12:50 Esperientzia arrakastatsuak

Gorka Galdona, EHUalumni eta ARIN EXPRESeko Business Process Analyst manager.

Iker Eceiza, EHUalumni eta GOILASEReko kontabilitate-saileko arduraduna.

+ Testigintzak (AMENABAR, GH, ETOOS, IKEI, ISARO BERRI, ORBINOX, SUKIA)

13:15 Mahaingurua

Itziar Azkue. Moderatzailea. Dual Batzordekidea eta Uda Ikastaroen zuzendariorde akademikoa

13:45 Jardunaldiaren itxiera, argazkia