Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

M8 Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Emakumearen Nazioarteko Eguna.

Irudia

Jardunaldiak martxoaren 6, 7 eta 13an izango dira.

Elkanon erakusketa bat egongo da martxoak 1etik 15era.

SARRIKO:

Ekonomia, enpresa eta genero VIII Jardunaldiak: «Emakumeen giza eskubideak eta enpresen erantzukizuna»

Data: martxoaren 13an

Ordua: 11´20tik 14etara

Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Areto Nagusia (Sarriko).

Online (saio irekia): Ekonomia, enpresa eta genero jardunaldiak

Azalpena:

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo jardunaldietan enpresek emakumezkoen giza eskubideen arloan duten erantzukizuna aztertuko da, hauen babesari, errespetuari eta urraketak erreparatzeari dagokionez. Alde batetik, Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Nazio Batuen Printzipio Gidarien ikuspegi orokorra aurkeztuko da. Beste alde batetik, Printzipio Gidari haien genero dimentsioa eta enpresaren testuinguruan gertatzen diren emakumezkoen giza eskubideen urraketak  jorratuko dira. Azkenik, behar bezalako diligentzia maila izateko esfortzuei dagokienez enpresen ikuspegia aurkeztuko da.

Hizlariak:

Izaskun Ipiñazar Petralanda, Egoitzako Dekanorde Koordinatzailea eta Gizarte, Etengabeko Prestakuntza eta Enpresa Harremanetako Dekanordea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, EHU/UPV.

Elena Leiñena Mendizabal, Berdintasunerako Zuzendaria, EHU/UPV.

Nerea Magallón Elosegui, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Ramón y Cajal irakasle ikerlaria, EHU/UPV.

María Chiara Marullo, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Irakasle Kontratatu Doktora, Universitat Jaume I; Enpresa eta Giza Eskubideen Sarearen koordinatzaile laguntzailea (REDHEXATA).

Carolina Pérez Toledo, CEBEKeko (Bizkaiko Enprearien Konfederazioa) lehendakaria.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako:

Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila.

irati.basoredo@ehu.eus  /  itziar.villafanez@ehu.eus

 

ELKANO:

“Empoderadas, mujeres por el comercio justo” hitzaldia eta erakustaldia.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, "Empoderadas, mujeres por el comercio justo" hitzaldia eta erakustaldia antolatu dira.

Ekitaldiak Bidezko Merkataritzaren Sarearen eta Bilboko Udalaren eskutik datozkigu.

Hitzaldia martxoaren 6an eguerdiko 12etan izango da, Elkanoko Gradu Aretoan. Erakustaldia, bestalde, hilabete osoa izango dugu ikusgai Elcanon.

 

“La promoción de la igualdad en la empresa” konferentzia.

Datorren martxoaren 7an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, "La promoción de la igualdad en la empresa" hitzaldia burutuko da, Silvia Muriel Gómez-en eskutik.

Enpresaren esparruan, genero-aginduen ondorioz sortzen diren desberdintasun guztiak elkartzen dira: soldata-diskriminazioa, kristalezko sabaia, sektore feminizatu prekarizatuak, sexu-jazarpena, kontziliazioak emakumeen garapen profesionalean duen eragina, bizitzaren eta lanaren arteko kontrakotasuna, etab. Kausak aztertuko ditugu, gure ingurune hurbilenari buruzko datuak ezagutuko ditugu eta arrakala edo desberdintasun horiek guztiak gainditzen lagun dezaketen tresnetara hurbilduko gara.

Ekitaldia martxoaren 7an eguerdiko 12etan izango da, Elkanoko Gradu Aretoan.

 

"Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak” erakustaldia.

Martxoaren 1etik 15era, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, "Ekonomia birplanteatzen duten emakumeak" erakusketaz gozatu ahal izango dugu.

Economistas Sin Fronterasek egindako erakustaldiak historian izan diren ekonomista emakume handien irudiak eta ekarpenak erakutsiko digu.

Erakusketa hori Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egongo da ikusgai, Elkano kaleko 21. zenbakian.