Ekonomia Sozial eta Solidarioko Ikasgelaren inaugurazio-ekitaldia
Data
2025/03/21
Datorren asteko ostiralean, martxoak 21, 12:00tatik-14:30etara, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Ikasgelaren (essi gela) inaugurazio-ekitaldia ospatuko dugu.
12tan irekiera instituzionala izango da eta, ondoren, Amaia Pérez Orozcoren eskutik hitzaldia izango da. Ondoren, mahai-inguru bat izango dugu, Ekonomia Sozial, Solidario eta Eraldatzailearen inguruko zenbait bizi-ibilbide eta esperientza ezagutzera emateko (Totem + Biziola + Koop57). Ekitaldiaren itxiera era ludikoan ospatuko dugu, Beatriz Egizabal, Flamenkonomia eta Ines Osinagaren eskutik. Amaieran, mokadutxoa izango da gerturatzen garen guztiontzat. Atxikita doaz programa eta kartela.
Ekitaldia nagusiki euskaraz izango da, hitzaldia gaztelaniaz, eta ekarpenak elebitara dira ongietorriak.
Informazio gehigarria behar izanez gero, idatzi mesedez essi.ehugela@ehu.eus
Anima zaitez!