VOLVER
CREAR-GESTIONAR-TALLER-Introduccion
Tailerra sortu eta kudeatu (Parekoen ebaluazioa)
Tailerra konfiguratzeko kontutan izan beharreko aukera kopurua oso altua da eta posible da aurrera ez egiteko gogogabetzea. Eskuliburu honen helburua tresna honen erabilera ahalik eta errazen eta ulergarrien egitea da; nahiz eta, hasieran zailtasunak baino ikusi ez, parekoen ebaluazioa baimentzen duen sistema malgua eskaintzen du.
Lehenik eta behin, zehaztu beharra dago tailer bat martxan jartzeko behar diren konfigurazio aipamen guztiak ez direla baliabidearen “ezarpenen” formularioan agertzen, beste atal bi kontutan izan beharko dira baita. Beraz, hiru atal erabiliko ditugu:
- Tailerraren kudeaketa > Ezarpenak editatu (hasierako formularioa)
- Tailerraren kudeaketa > Editatu ebaluazio-formularioa
- Tailerraren kudeaketa > Esleitu bidalketak
Gainera, ”tailerraren planifikazioa” (ondorengo irudia) taula ere erabilgarri dago zeinak 1) atal bakoitzean egiteke dauden zereginak erakusteko eta konfigurazio atal zehatzera zeharbidearekin 2) oharrak ikusteko (bidalketak, epeak) eta 3) aldiz edo fasez aldatzeko (bidalketa-alditik ebaluazio-aldira automatikoki igarotzen da) aukerak eskaintzen dituen.
Gainera, formularioak eskaintzen dituen aukeren artean ez galtzeko, komeni da zein erabaki hartuko diren argi izatea eta hauek non islatu behar diren Tailerraren baitan. Hori dela eta, eskuliburu hau galdera hauen inguruan antolatu da:
- Nola azaldu ikasleak bidali behar duen jarduera?
- Nola ebaluatzen dituzte ikasleek beraien kideak?
- Nola antolatzen da ebaluatu beharreko lanen esleipena?
- Irakasleak ere ebaluatzen du?
- Aldi batetik bestera nola igarotzen da?
- Nola balioztatzen dira notak eta nola ixten da jarduera?