VOLVER

CREAR-GESTIONAR-TALLER-Validar-notas

Nola balioztatzen dira notak eta nola ixten da jarduera?

Ebaluazioen kalifikazio fasea

Behin tailerra,  bidalketa eta ondoren ebaluazio aldian dagoenean, irakasle bistak kalifikatzailearen azpian “tailerraren kalifikazio-txostena” azalduko du (irudia ikusi).

“Kalifikazioak ebaluatzeko"aldira igarotzean oraindik ez dira notak azaltzen. Hauek azaltzeko  “kalifikazioak birkalkulatu” (1) sakatu beharko da -irudia ikusi. Kalkulu hau eskalan (2) egindako aukeraren araberakoa izango da (oso arina- arina- zuzena – zorrotza- oso zorrotza).

Kalifikazio ezarpenak
Tailerraren kalifikazio txostena

Kalkulua egin ostean, bi ekintza egin daitezke:

  1. Bidalketak ebaluatu: Bidalketaren izenburuan sakatuz, irakasleak bere kalifikazioa gehi dezake ikasleenari, edo  ondorengo irudian adierazi bezala, baldintza guztiak bete zituen ikaslearen bidalketaren ebaluazio hutsuneak osatzeko. Irakasleak bere ebaluazioak pisu gehiago izatea ezar dezake. Bestalde, irakasleak bidalketa egin duenari feedback testua bidal diezaioke- ebaluatzeko behar izanik gabe- edo bidalketa hori tailerra bukatzean beste ikasleei eskuragarri jartzea aukera dezake baita.
  2. Ebaluazioak ebaluatu: kalifikazioaren gainean sakatzean formulario bat zabaltzen da. Irakasleak momentu horretan ikasleek egindako ebaluazioa haztatu edo aldatu dezake eta baita egindako ebaluazioaren harira feedback testua bidali.

Tailerraren ixtea

Kalifikazioen berrikustea bukatu eta beharrezko egokitzeak egin ostean, irakasleak tailerra itxi dezake. Momentu horretan ikasleak bere kalifikazioa zein den eta “ondorioak” atalean adierazitako testua ikusi ahal izango ditu.

Ikaslearen bista