VOLVER

GESTION-USUARIOS-Grupos-y-agrupamientos

Taldeak eta talde-multzoak

Atariko definizioa eta atalaren egituraren azalpena

  • Talde bat ikasgela birtual bateko ikasleen azpimultzo bat da.Jarduera batean ikasleak taldeka banatzeko erabil daiteke, edo baliabide edo jarduera batera eskuragarritasuna mugatzeko.

  • Talde-multzoak. Bere eginkizun nagusia ikastaro berean talde-banaketa bat baino gehiago mantentzea da, ikasleentzako ibilbide nahasiak, akatsak edo bidalketa-galerak ekidituz.Adibidez, 10 kideko 3 talde dituen zeregin bat eta beste zeregin bat edo zenbait zeregin, 5 kideko 6 talderekin. Baliabide edo jarduera batera eskuragarritasuna mugatzeko ere erabil daiteke.

Taldeen antolamendua erakusten du taldekatzeen arabera

Gela birtual baten taldeen konfigurazioa bi faseetan banatzen da:

  1. Lehenik eta behin, taldeak eta talde-multzoak sortzea, eta, ondoren, erabiltzaileak esleitzea.Ekintza horiek Kudeaketa-panela> "Erabiltzailearen estekak" > "taldeak" ataleko aukerekin egin daitezke. Baliagarria izan daiteke, halaber, "Talde-aukeraketa automatikoa" jarduera. Ekintza horiek "Taldeak sortu eta erabiltzaileak esleitu" atalean azaltzen dira.

  2. Bigarrenik, talde eta talde-multzoak erabili nahi diren ikastaroko jarduerekin lotu behar dira, “Editatu ezarpenak”>“Moduluen ezarpen komunak” atalean. Edo ikastaro osoarekin, "Kudeaketa-panela> "Ikastaroaren ezarpenak" > "Editatu ikastaroaren ezarpenak” > “Taldeak” atalaren bidez. Ekintza horiek "Talde-moduaren konfigurazioa jardueretan edo ikastaroan" atalean azaltzen dira.

Hurrengo atalean, konfigurazioko "kasu praktiko" bat agertuko da. Bertan, ohiko akats batzuk  eta horiek  nola saihestu azalduko da.

Taldeak eta talde-multzoak baliabideak edo jarduerak mugatzeko/eskuratzeko irizpide gisa erabiltzeari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultatu “Jardueren jarraipena egiteko tresnak, eskuragarritasuna mugatu eta dominak” eskuliburuko "Mugatu eskuragarritasuna" atala.