VOLVER
GESTION-USUARIOS-Matriculacion
Matrikulatu erabiltzaileak
Atariko oharra
Matrikulazioari dagozkion funtzionalitateak desberdinak dira eGela eta eGelaPIren kasuan; izan ere, eGelaren kasuan matrikulazioa GAURekin sinkronizatuta dago, eta eGelaPIn, matrikulazioa eskuz egiten da.
eGelan, Gela birtualen Kudeatzailearen bidez, GAUR-eko datuak islatzen dira. Horrela, gela birtualak irakasle batek eskatuta eta GAURen eskuragarri dauden datu akademikoak kontutan izanik sortzen dira. Prozesu horiez gain, eGelak aukera ematen du "Edizio-baimenik gabeko irakaslea" eta "Eskuz matrikulatutako ikaslea" rol espezifikoekin erabiltzaileak matrikulatzeko.
eGelaPIk erabiltzaileak eskuz matrikulatzeko aukera ematen du, ondoko rolak erabiliz: "Irakaslea", "Edizio-baimenik gabeko irakaslea" eta "Ikaslea". Gainera, “CSV gunetik matrikulatzeko” aukera dago, ikasleen matrikulazio masiboa ahalbidetzen duena eta baita plataforman inoiz sartu ez diren eta, beraz, "Matrikulatu" aukeraren bidez lokalizatu ezin diren LDAP kontuen matrikulazioa. Informazio gehiago eGelaPI eskuliburuan.
Partaideak>“Matrikulatu erabiltzaileak” aukeraren bidez matrikulatu
eGelan "Edizio-baimenik gabeko irakaslea" eta "Eskuz matrikulatutako ikaslea" roletan matrikulatzeko: Partaideak >“Matrikulatu erabiltzaileak” (1). Bistaratzen den menu batek bilaketa egiteko eta matrikulazioa gordetzeko aukera ematen du. “Edizio-baimenik gabeko irakaslea” eta “Eskuz matrikulatutako ikaslea” rolak aukera daitezke “Esleitu rola” (2) eremuan.
Ikastaroan erabiltzaileak matrikulatzeko rola hautatu ondoren, "Aukeratu erabiltzaileak" (1) eremuan testu-kate bat sartu behar da, izenarekin, abizenarekin edo helbide elektronikoarekin lotuta. Emaitzen zerrendan (2), sakatu matrikulatu nahi diren erabiltzaileen gainean.
Erabiltzaileari dagokion lerroa sakatu ondoren, goiko aldean hautatuta geratuko da (1). Bilaketa berriak egiten eta izen gehiago aukeratzen jarrai daiteke. Bilaketa bukatu ondoren, sakatu “Matrikulatu erabiltzaileak” (2) prozesuarekin amaitzeko.