VOLVER

GESTION-USUARIOS-Participantes

“Partaideak” atalean dauden aukerak

"Partaideak" atalean honako hauek egin daitezke:

  • Ikastaroan matrikulatutako erabiltzaileen zerrenda ikusi
  • Erabiltzaileen zerrenda iragazi, bilaketa-irizpide desberdinen arabera
  • Hautatutako erabiltzaileekin ekintza ezberdinak egin, hala nola mezuak bidali edo hautatutako zerrenda hainbat formatutan deskargatu

Atal honetan aukera hauek ere aurki ditzakezu: Taldeak/ Talde-multzoak kudeatu eta Matrikulatu erabiltzaileak. Aukera horiek beste atal batzuetan lantzen dira, eskuliburu honetan bertan.

Atal honetara sartzeko, sakatu "Partaideak" (1) ezkerreko alboko zutabean. Partaideen zerrenda (2) erdialdean dago, bilaketa-iragazkiak erabiltzeko zabalgarri batekin batera (2.1), iragazki bat "Izenaren" edo "abizenaren" inizialen arabera (2.2) eta ekintzen menua "aukeratutako erabiltzaileekin" (2.3). Gainera, orri honetatik "Matrikulatu erabiltzaileak" (3) atalera eta erabiltzaileen kudeaketarekin lotutako hainbat aukeretara (Taldeak, Matrikulazio-metodoak...) sar daitezke, "Ekintza-menua" (4) atalaren bidez.

Parte hartzaileen ataleko aukerak

“Partaideen” zerrendan ikasle guztiak edo batzuk bakarrik hauta ditzakegu, eta ekintza batzuk egin, hala nola mezu bat bidali edo ohar bat gehitu.

Lehenetsita, "Parteideen" zerrenda plataformarako azken sarbidearen arabera ordenatuta dago, eta lehenengo 20ak bakarrik erakusten dira. Hogei erabiltzaile baino gehiago daudenean, taularen behealdean menu bat agertzen da gainerako orrialdeetara sartzeko (1) eta taula osoa orrialde bakar batean bistaratzeko aukera bat (2).

Partaideen zerrenda

Bilaketak egiteko menuak hainbat iragazki konbinatzeko aukera ematen du, irudian ikus daitekeen bezala. Eskuragarri dauden iragazkien menua (1) azaleratzen den leiho batean agertzen da irudian. "Taldeak" irizpidea ikastaroan taldeak daudenean bakarrik erakutsiko da.

Iragazkiak agertzen dira bilaketak egiteko

Parteideen zerrendaren azpian, hautatutako erabiltzaileekin egin daitezkeen aukeren menua dago:

Erabiltzaileentzat eskuragarri dauden aukerak erakusten dira
  1. Lehenengo aukerak "Bidali mezua” (1), mezu bat bidaltzeko aukera ematen du (honi buruzko informazio gehiago "komunikaziorako tresnak: mezularitza eta foroak" eskuliburuko "mezularitza" atalean)

  2. Bigarren aukerak, "Gehitu ohar berria” (2), erabiltzailearen profilean gordeko den testu-ohar bat gehitzeko aukera ematen du. Garrantzitsua da nabarmentzea oharrek hiru ikuspen-maila edo testuinguru izan ditzaketela (1, hurrengo irudian)

Ohar bat nola gehitu erakusten da
Ohar pertsonal bat egileak bakarrik ikusi ahal izango du. Ikastaro-ohar bat ikasgela birtualeko irakasle guztiek  ikusi ahal izango dute.. "Gune" mailako ohar bati dagokionez, erabiltzailea matrikulatuta dagoen eGelako edozein ikastarotan irakasle-rola duten erabiltzaile guztiek ikusi ahal izango dute.
  1. Azkenik, "Jaitsi honela datu-taula" (3, aurreko irudian) aukerak erabiltzaile guztien edo batzuen datuak hainbat formatutan eskuratzeko aukera ematen du.