Ikasturte aldaketa: Berreskuratu eGela 2024/25ean aurreko ikasturteetako Moodle segurtasun kopiak
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere berreskura daitezke eGela 2024/25eko ikasgeletan aurreko ikasturteetako segurtasun kopiak.
Eskatu baino lehen
Lehenengo eta behin, gomendatzen da eGela 2024/25 gela birtualean materialik ez dagoela konprobatzea. Materialik izanez gero, bikoiztuta agertuko lirateke gela birtualean eta ezabatzea irakaslegoak eskuz egin beharreko lana izango litzateke, hau da, baliabidez baliabide.
Behin konprobatuta, eskaerak Ikasgela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav) egiten dira.
Zein material berreskura daiteke eGELA 2024/25eko gela birtual batean?
- Zerbitzarian aurreko ikasturteetako irakaslearen izenean bilduta dagoen edozein segurtasun kopia.
- Irakasle bakoitzak aukera izango du Ikasgela Birtualen Kudeatzailea‐ren bidez (https://gestion.ehu.eus/gav) "Nire biltegia" atalean zerbitzarian bere izenean dauden aurreko ikasturteetako Moodle segurtasun kopiak ikusteko eta bere eGela 2024/25 edozein gelatan berreskuratzeko.
Nola eskatu?
Sistemak bi modutan egiteko aukera ematen du:
- "Berriak-Tramitatu gabe" atalean: gela existitzen ez denean, "Ikasgela sortu" eskatzen denean "Ikasgela edukiekin sortu" aukeratuz gero.
- "Uneko ikasgelak" atalean: gela birtuala aktibatuta dago, hutsik ala materialekin, eta "Edukiak kargatu" eska daiteke. Gomendatzen da eskatu baino lehen eGela 2024/25 gela birtualean sartzea ea materialik dagoen konprobatzeko, nahastuta agertuko lirateke eta, bestela.
Bi kasuetan sistemak "Nire biltegia" zerrenda erakusten dio irakasleari, berreskuratu nahi duen aurreko ikasturteetako irakasgaien bat aukeratzeko. Gomendagarria da aurreko ikasturteko kopia aukeratzea, hau da 2023/24koa, eta hala posiblea ez bada berriena.
GARRANTZITSUA
Gomendatzen da:
- Lehenik eta behin eGela 2024/25 gelan materialik dagoen ala ez konprobatzea
- "Nire biltegia" zerrendan aukera egiterakoan zuhur jokatzea.
Berreskuratzerakoan sistemak ez du kontrolatzen:
- eskatutako irakasgaia egokia den ala ez,
- hizkuntz berekoa den ala ez,
- lehen beste edukien karga eskatu den ala ez.
Behin berreskuratuta, oker aukeratuz gero, materialak ezabatzea irakaslegoak eskuz egin beharreko egitekoa izango da, hau da, errekurtsoz errekurtso.