argazkia
Normas preparación pósteres
Posterrak prestatzeko arauak
- Komunikazioa bidali duen doktoregaiak aurkeztu behar du posterra nahitaez.
- Jaialdietarako onartu eta aurkeztutako laburpen guztiak akten liburuan argitaratuko dira. Liburua jardunaldiak amaitutakoan argitaratuko da eta UPV/EHUren webgunean egongo da eskuragarri.
- Ez dira argitaratuko jardunaldietara joan ez diren doktoregaien komunikazioak.
- Hizkuntza: Posterra gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez prestatu ahalko da, alde batera utzita laburpena zer hizkuntzatan aurkeztu den.
- Tamaina: Posterrak gehieneko dimentsio hauek kontuan hartuta egingo dira, formatu bertikalean: DIN A0: 841 mm zabal x 1189 mm garai.
- Kokapena. Doktoregai bakoitzak bere posterra esaten zaion panelean jarriko du, kasuan kasuko saioa hasi baino erdi ordu lehenago. Erakusketa aretoetan izango da posterrak zerekin itsatsi.
- Posterrak kendu: Posterrak defendatzen dituen doktoregaiak kendu beharko ditu saioa amaitutakoan.
- Formatua: Posterraren edukia librea da. Doktoregai bakoitzak erabakiko du islatu nahi dituen edukiak egokien nola aurkeztu.
- Bete beharreko gutxieneko baldintzak (I), logoa: Master eta Doktorego Eskolako logoa agertu beharko da.
Edo bestela, gutxienez, posterrak UPV/EHUren logoa jaso beharko du, egungo indarreko arautegia errespetatuta: https://www.ehu.eus/eu/web/gizartea/upv-ehuren-logo-orokorrak.
- Bete beharreko gutxieneko baldintzak, filiazioa: UPV/EHU egokiro aipatu behar da, gomendio hauei jarraituta: gomendioak.
- Haien posterraren bertsio bat PDFn webgunean egon dadin nahi dutenek kopia bat bidali behar dute PDFn uztailaren 1a baino lehen helbide honetara: mde@ehu.eus.