Hizkuntza: Aurkezpena gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egin ahalko da, laburpenaren eta posterraren hizkuntza kontuan hartu gabe.
Iraupena: Lana, gehienez, bost minutuz azalduko da. Azalpenaren ondoren, tarte labur bat (minutu bat edo bi) izango da eztabaidatzeko. Emandako denbora gainditzea zigortuko da.
Posterraren eta aurkezpenaren PDFko bertsio bat (diapositiba kopurua: 1-6 bitartean) bidali beharko dira uztailaren 1a baino lehen helbide honetara: mde@ehu.eus.