argazkia

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Eman al daiteke izena jardunaldietarako ez bada bidaliko komunikaziorik?

Ez. UPV/EHUko doktoregaiek, izena ematearekin batera, jardunaldietan poster moduan aurkeztuko dituzten emaitzen laburpena bidali behar dute.

Horregatik, izena ematerakoan nahitaez adierazi behar da zein saiotan aurkeztuko den komunikazioa. Uztailaren 11ko goizean egingo den saioa doktoregai guztientzat da, eta ez da derrigorrezkoa izena ematea. Baina, dena den, doktoregaiek adierazi egin behar dute saiora joango diren ala ez.

Nor izan daiteke saritua?

Komunikazio guztiak poster moduan aurkeztuko dira. Jakintza eremu bakoitzeko batzorde zientifikoek horietako batzuk aukeratuko dituzte ahozko aurkezpen eta defentsarako, eta horien artean banatuko dira komunikazio onenaren sariak.

Bidaliko den laburpena izan ahal da lehenago biltzar zientifikoren batean aurkeztutakoa?

Laburpenak aurkezteko baldintza bakarra da zerikusia izan behar dutela doktoregaiaren doktorego tesiarekin. Emaitzak izan daitezke lehenago beste biltzar zientifiko batean aurkeztutakoak.

Saridunek, behin erabakita zein biltzarretan hartuko duten parte, jardunaldi hauetan aurkeztutako emaitzak azaldu beharko dituzte bertan?

Saria bidaiarako diru laguntza da, doktorego tesiarekin zerikusia daukan komunikazio bat aurkezteko biltzar zientifiko batean. Beraz, ez dute zertan izan jardunaldi hauetan aurkeztuko emaitzak.

Emaitzak jardunaldi hauetan aurkeztuz gero, gauza berritzat hartuko lirateke etorkizunean biltzarren batean aurkeztuko balira? Non argitaratuko dira?

Aurkeztuko diren komunikazioak jardunaldien web gunean baino ez dira egongo ikusgai. Jardunaldi hauetan UPV/EHUko doktoregaiek baino ezin dute hartu parte; beraz, emaitzak beste biltzar batzuetan aurkeztu ahal izango dira gerora, baldin eta kasuan kasuko batzorde zientifikoek ontzat ematen badituzte.

Derrigorrez eman behar da izena uztailaren 11ko goizeko saiorako?

Ez. Uztailaren 11ko goizean egingo den saioa doktoregai guztientzat da, eta ez da derrigorrezkoa izena ematea. Baina, dena den, doktoregaiek adierazi egin behar dute saiora joango diren ala ez.

Zenbat ordaindu behar da izena emateko?

UPV/EHUko doktoregaientzat doan da. Master eta Doktorego Eskolak (MDe) hartuko ditu bere gain gastu guztiak (izen emateen kudeaketa, instalazioak, ekipamendua, kafeak). Bazkariak ez daude sartuta.

Nori dagokio posterrak prestatzea eta inprimatze kostuak ordaintzea?

Doktoregaiak prestatu eta inprimatuko ditu jardunaldietan aurkeztuko diren posterrak, edota doktoregaia atxikita dagoen ikertaldeak.