Dokumentuak legeztatzea
Ez dira zertan legeztatu agiriak, baldin eta Europako Batasuneko herrialdeek edo Europako Ekonomia Eremuari buruzko hitzarmena sinatu dutenek egindakoak badira. Hau da, agiriak herrialde hauetan egindakoak badira:
-
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria ,Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Liechtenstein, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia. Bai eta Suitza ere, EB eta herrialde horren arteko erabakiari jarraituz.
Gainontzeko herrialdeetan emandako agiriak legeztatu egin beharko dira, balintza hauei jarraituz:
-
Hagako hitzarmena, 1961eko urriaren 4ekoa, sinatu duten herrialdeetan emandako agiriak: nahikoa da herrialdeko agintari eskudunak jarritako Hagako zigilua.
Hagako Hitzarmena izenpetu duten estatuen zerrenda Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean dago.
-
Andrés Bello hitzarmena sinatu duten herrialdeetan emandako agiriak: (Andrés Bello hitzarmeneko Hezkuntza Ministerioen XIX. Biltzarrean onartutako 006/98 Erabakia, 2.6. artikulua): bide diplomatikoz legeztatu behar dira. (herrialdeak Hagako hitzarmena sinatuta badauka, aukera hori erabili ahal izango da, errazagoa da eta). Leku hauetan aurkeztu beharko dira agiriok:
-
Ikasketa ziurtagiriak edo tituluak badira, kasuan kasuko herrialdeko Hezkuntza Ministerioan; jaiotze edo nazionalitate agiria bada, kasuan kasuko ministerioan.
-
Agiria eman zuen herrialdeko Kanpo Harremanetako Ministerioan.
-
Atzerriko herrialdean Espainiak daukan ordezkaritza diplomatikoan edo kontsuletxean.
-
Bolivia, Ekuador, Espainia, Kolonbia, Kuba, Panama, Paragua, Peru, Txile eta Venezuela.
-
-
Gainontzeko herrialdeetako agiriak bide diplomatikotik legeztatu beharko dira. Agiriok honako tokietan aurkeztu beharko dira:
-
Ikasketa ziurtagiriak edo tituluak badira, kasuan kasuko herrialdeko Hezkuntza Ministerioan; jaiotze edo nazionalitate agiria bada, kasuan kasuko ministerioan.
-
Agiria eman zuen herrialdeko Kanpo Harremanetako Ministerioan.
-
Atzerriko herrialdean Espainiak daukan ordezkaritza diplomatikoan edo kontsuletxean.
-
-
Beste herrialde batzuek Espainian dituzten agintari diplomatiko edo kontsuletxeek emandako agiriak Kanpo Harremanetako Espainiako Ministerioan legeztatu behar dira.