Dokumentuak itzultzea
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 15.1. artikuluan zehaztutakoari jarraituz, Estatuko administrazio orokorraren prozedurak gaztelaniaz izapidetuko dira. Horrela, bada, atzerrian emandako agiriak baliodun izateko Espainian, gaztelaniazko itzulpen ofiziala izan beharko dute erantsita.
Itzulpen ofiziala honakoek egin ahal izango dute:
- Espainian baimenduta edo erregistratuta dagoen zinpeko itzultzaile batek.
- Estatu espiniarrak atzerrian daukan edozein ordezkaritza diplomatikok edo kontsuletxek.
- Eskatzailearen herrialdeak edo dokumentua egin duen herrialdeak Espainian daukan ordezkaritza diplomatikoak edo kontsuletxeak.
Jatorrizko agiria ez baldin badago mendebaldeko alfabetoan idatzia, aholkua da izenburua, ahal den heinean, jatorrizko hizkuntzan uztea, baina mendebaldeko alfabetoan idatzia.