Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Jarduerarik ez
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Prestakuntza espezifikoko jarduera, helburutzat duena oinarri bibliografikoetan ikerketa gai bati buruzko bilaketa bibliografikoak egiteko eta kudeatzeko gaitasuna eskuratzea.
Emaitzak
Bilaketa eta kudeaketa bibliografikoko tresnak erabiltzea informazioa biltzean. Ingelesezko (nagusiki) eta gaztelaniazko bibliografia garrantzitsua kritikoki ebaluatzea.
Ebaluazio-sistemak
Ikasleek beren ikergaiari dagokion punta-puntako egoera aztertzeko lan bat egingo dute, bilaketa bibliografiko batean aurkitutako lan nagusien analisiaren bitartez, tesi zuzendariaren gainbegiradapean. Gainbegiratze lan hori doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio, eginiko lan modura.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
20
Deskribapena
Prestakuntza espezifikoko jarduera, helburutzat duena ikasleari ulertaraztea zer helburu dituen ikerketa zientifikoak edozein ikerketa arlotan. Esperimentazioaren eta terapien alderdi bioetikoak. Enbrioi manipulazioa eta manipulazio genetikoa. Elikagai funtzionalei lotutako konnotazio bioetikoak. Eskubideak eta betebeharrak. Bioinformazioa. Gizarte eragina eta eragin historikoa.
Emaitzak
Alderdi bioetiko nabarmena duten egoeren ebaluazioan eskuratutako ezagutzak aplikatzea. Ikerketa arloko gatazka etiko posibleak ebaluatzea. Ikerketaren arloan gatazka etiko bat izan dezaketen egoeren arrazoiei eta ondorioei buruz eztabaidatzea. Bioetikari buruzko estatuko eta atzerriko araudiak aplikatzea.
Ebaluazio-sistemak
Jarduera hau ebaluatzeko, kasu praktikoen ebazpena erabiliko da. Hortaz, ikasleek dokumentu idatzi bat landuko dute, prestakuntza jardueraz arduratzen den irakasleak planteatutako eta ebaluatutako kasu praktikoei buruzkoa. Kasu praktiko horien ebazpena doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio. Irakasle arduraduna bakarra izango da 3 unibertsitateetako ikasle guztientzat, eta kontrol mekanismoak unibertsitate guztietan berdinak izango direla ziurtatuko da horrela.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Zeharkako prestakuntza jarduera, ezagutza aurreratuak eskuratzeko ingeles hizkuntzan (komunikazio idatzia). Ingelesaren erabilera landuko da, espezialitatearen testuinguru komunikatiboan murgiltzetik abiatuta, esparru bakoitzeko egoera eta dokumentuekin erlazionatuta. Modulu honen eduki espezifikoa idatzizko adierazpen tresnak izango dira (AcademicWriting). Jardueraren egoitza den unibertsitatea: UIB. Eskakizun gisa, Ingeleseko B2 maila eduki beharko da, eroso aritzeko C1 mailako testuinguru batean.
Emaitzak
Komunikazio trebetasuna eskuratzea ingelesa idatziz erabiltzean, arreta berezia jarriz komunikazio zientifikoan.
Ebaluazio-sistemak
UIBren Doktorego Eskolak antolatzen dituen zeharkako prestakuntza jarduerek proba objektiboetan (idatzizkoak eta ahozkoak) oinarritutako mekanismo espezifikoak izango dituzte. Oro har, zuzendaria edo tutorea arduratuko da haien ebaluazioa edo aprobetxamendua doktoregaiaren jardueren dokumentuari eransteaz.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Zeharkako prestakuntza jarduera, ezagutza aurreratuak eskuratzeko ingeles hizkuntzan (ahozko komunikazioa). Ingelesaren erabilera landuko da, espezialitatearen testuinguru komunikatiboan murgiltzetik abiatuta, esparru bakoitzeko egoera eta dokumentuekin erlazionatuta. Modulu honen eduki espezifikoa ahozko adierazpen tresnak izango dira (Seminars, presentations and workchops). Eskakizun gisa, Ingeleseko B2 maila eduki beharko da, eroso aritzeko C1 mailako testuinguru batean.
Emaitzak
Komunikazio trebetasuna eskuratzea ingelesa ahoz erabiltzean, arreta berezia jarriz komunikazio zientifikoan.
Ebaluazio-sistemak
UIBren Doktorego Eskolak antolatzen dituen zeharkako prestakuntza jarduerek proba objektiboetan (idatzizkoak eta ahozkoak) oinarritutako mekanismo espezifikoak izango dituzte. Oro har, zuzendaria edo tutorea arduratuko da haien ebaluazioa edo aprobetxamendua doktoregaiaren jardueren dokumentuari eransteaz.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
Deskribapena
Ikerketa egonaldiak estatuko edo atzerriko beste instituzio batzuetan. Hainbat helburu: alde batetik, doktorego tesiaren gaiari lotutako alderdi baten edo gehiagoren garapenean sakontzea, harrera ikertaldearekin elkarlanean; bestetik, ikaslearen prestakuntza globala aberastea, ikuspegi etniko eta kulturaletik, elkarrekintza bultzatuz beste jatorri batzuetako ikertzaile eta doktoregaiekin. Jarduera tesi zuzendariak eta harrera zentroko irakasleak/ikertzaileak gainbegiratuko dute.
Emaitzak
Ezagutzak eskuratzea eta horietan sakontzea ikerketaren eremuan. Ezagutzak eta emaitzak era zientifikoan garatzea eta komunikatzea, eremu interesdunaren ingurune profesional batean.
Ebaluazio-sistemak
Jarduera honen kontrol prozedura eginiko jarduerak eta betetako helburuak laburtuko dituen txosten tekniko batean oinarrituko da. Txosten horrek harrera zentroko harremanetarako irakasle/ikertzailearen oniritzia izan behar du, eta doktoregaiaren tesi zuzendariak zuzenduko du, ebaluatua izateko. Irakasle batek jarduera kontrolatuko du: hots, jarraibideak ezarri, txostenean jaso behar diren alderdiak zerrendatu eta alderdi horiek nola ebaluatu behar diren zehaztuko du, kontrol mekanismoak unibertsitate guztietan berdinak eta egokiak izango direla ziurtatzeko moduan. Txostena doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Prestakuntza espezifikoko jarduera honetan, jardunaldiak antolatzen dira doktorego programan izena eman duten ikasleentzat, tesi zuzendari diren irakasleentzat, programarekin zuzenean lotutako ikertzaileentzat eta ikertzaile gonbidatuentzat, ikerketa ildoei eta martxan dauden ikerketei lotutako mintegi zientifikoen bitartez. Programako ikasle guztien parte-hartzea sustatuko da, entzule nahiz hizlari gisa, beren tesian garatzen ari diren ikerketa lanak eta ildoak aurkezteko. Jardueraren ordu kopuru osoaren barnean, erakusketa prestatzeko denbora eta beste aurkezpenetara joateko behar den denbora sartzen dira. Aukerarik egonez gero, jarduera mota hau estatuko nahiz atzerriko batzarretan, workshopetan¿ egitea sustatuko da, doktorego ikasleen parte-hartzea bultzatuz esperimentu emaitzen aurkezpenean (ahoz nahiz poster euskarrian), jakintza arloko batzar eta meetingetan. Gainera, urtean hiru unibertsitateen artean workshop bat antolatzea sustatuko da, bideokonferentzia bidez, ikasleen eta ikertzaile seniorren aurkezpenekin.
Emaitzak
Bibliografia garrantzitsua kritikoki ebaluatzea. Metodo zientifikoa aplikatzea saiakuntzen diseinuari. Ikerketa emaitzak aztertzea eta era koherentean aurkeztea publiko espezializatu baten aurrean. Trebetasunez aritzea ikerketa emaitzak ahoz defendatzean.
Ebaluazio-sistemak
Esperimentazio emaitzen ahozko aurkezpena eta defentsa, mintegietara bertaratu izanarekin batera, doktoregaien aprobetxamendua ebaluatzeko erabiliko diren kontrol elementuak izango dira. Gainera, ikasle bakoitzak bere ahozko defentsan erabilitako ikus-entzunezko materiala doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio. Kontrol mekanismoak unibertsitate guztietan berdinak eta egokiak direla ziurtatzeko, programako bi irakasle arduratuko dira ahozko defentsaren ebaluazioa egiteaz (ebaluazio epaimahai baten moduan), eta irakasle bat, aldiz, ikasleak (hiru unibertsitateetakoak) mintegietara doazela ikuskatzeaz.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
20
Deskribapena
Zeharkako prestakuntza jarduera, helburutzat duena ikasleak jakintza transferentzia eta berrikuntza gauzatzeko moduei lotutako ezagutzak eskuratzea. Oinarrizko I+G+B legedia. Jabetza industriala eta intelektuala babestea. Teknologiaren transferentziarako estrategiak: LOUren 83. artikulua, ustiapen lizentziak, spin-off-ak.
Emaitzak
Elikadura alorrean, garapen eta berrikuntzari lotutako ezagutzak aplikatzea. Ikerketa emaitzei aplikatuta, ezagutza transferentzia proiektu bat diseinatzeko gaitasuna izatea (patentea edo spin off enpresa bat sortzea). Ikerketa aldian eskuratutako knowhow-a baliatzeko gaitasuna izatea, ikerketa bat burutzeko Nutrizio Molekular eta/edo Aplikatuan.
Ebaluazio-sistemak
Ikasleek transferentzia teknologikoari buruzko lan bat egingo dute, beren doktorego tesiarekin erlazionatuta, prestakuntza jardueraz arduratzen den irakasleak zuzendu eta ebaluatuko duena, eta doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaiona. Irakasle arduraduna bakarra izango da 3 unibertsitateetako ikasle guztientzat, eta kontrol mekanismoak unibertsitate guztietan berdinak izango direla ziurtatuko da horrela.