Breadcrumb

Título - Nutrigenomica

Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatua Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Nutrigenomica

Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatua doktoregoko ikasketak honetara bideratuta daude: gaur egun elikadura sektoreko enpresa handiek beren I+G+b proiektuetarako eskatzen dituzten nutrizioaren arloko adar puntako eta berritzaileenetan ikertzeko gaitasuna duten profesionalak prestatzera.

Prestakuntza helburu nagusiak hauek dira: Nutrizio Molekularrarekin lotutako ezagutzak garatzea, hainbat teknologia berritan –besteak beste, transkriptomikan, epigenomikan, proteomikan eta metabolomikan– eta sistemen biologiaren kontzeptuan arreta berezia jarriz –nutrizioaren arloko profesional berrientzat funtsezkoak dira horiek guztiak–, baita geneak-mantenugaiak elkarrekintzarekin, elikadura segurtasunarekin eta elikadura funtzionalarekin lotutako kontzeptuetan ere.

Doktorego programa honetan, Balear Uharteetako Unibertsitateak (UIB), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Rovira i Virgili Unibertsitateak (URV) parte hartzen dute.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 1

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 2

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: mariapuy.portillo@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: nutrigenomica.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Balear Uharteetako Nutrigenomikari Buruzko Ikerketa-taldea
  • Elikagaien osasun-deklarazioa
  • Hormonak, zitokinak eta ariketa fisikoa metabolismo energetikoaren kontrolean
  • Konposatu bioaktiboak eta mintzen biokimika
  • Metabolismo energetikoa, adipozito zuriak eta marroiak, eta obesitatea
  • Osagai bioaktiboak, patologien prebentzioan
Balear Uharteetako Nutrizioari Buruzko Ikerketa-taldea
  • Ama-esnearen konposatuak eta gaixotasun metabolikoen prebentzioa
  • Biomarkatzaile nutrigenomikoak haurren obesitatean
  • Jaiotza-inguruko nutrizioa eta obesitate-arriskua eta beren baterako erikortasunak
  • Mantenugaiak eta epigenetika
  • Sendotasun metabolikoaren biomarkatzaile goiztiarrak
Nutrizioa eta Obesitatea taldea
  • Dieta eta obesitatea
  • Egoera nutrizionalaren ebaluazioa
  • Mantenugaiak eta epigenetika
  • Metabolismo energetikoa, adipozito zuriak eta marroiak, eta obesitatea
  • Metabolismoa eta adipozitoen jariatze-jarduera
  • Nutrigenomika eta sindrome metabolikoa
  • Osagai funtzionalak eta arrisku kardiobaskularra
  • Osagai funtzionalak eta funtzio intsulinikoa
  • Osagai funtzionalak eta obesitatea
Rovira I Virgili Unibertsitateko Ikerketa-taldea
  • Fitokimikoen elkarreragina metabolismoarekin
  • Nutrigenomika eta sindrome metabolikoa