Titulo - Programa

Programa

Movilidad y Estancias - Nutrigenomica

Mugikortasuna eta egonaldiak

Ikergune ezagunetan egonaldiak egitea sustatuko da. Jarduera hori hautazkoa da, baina ikasleari bere doktorego tesiarekin lotutako ikerketa arloko prestakuntza espezifikoa ematen dionez, doktoregoko bigarren edo hirugarren urtean egitea bultzatzen da (hirugarrena edo laugarrena, ikastaldi partzialeko ikasleentzat). Egonaldia gutxienez 1 hilabetekoa izatea gomendatzen da eta, nazioarteko aipamena jaso ahal izateko, gutxienez 3 hilabeteko egonaldia egin beharko da. Hala ere, zatika egin daitezke, eskatutako iraupenera iritsi arte.

Egonaldiak eta mugikortasun ekintzek aurretik Doktorego Programaren Unibertsitate Batzordearen onarpena jaso behar dute. Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatua doktorego programan parte hartzen ez duten unibertsitateetan egitea gomendatzen da.