Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Nutrigenomica

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Ahal dela, honako ikasleak, aurretik Osasun Zientzietan edo Zientzietan prestakuntza jaso izana, biologia molekularreko eta/edo biokimika eta nutrizioko oinarri bat izatea, Nutrigenomikaren eta Nutrizio Pertsonalizatuaren esparruan ikertzaile izateko prestakuntza jasotzeko interesa.

Hori kontuan izanda, ikasleen profilak askotarikoak dira. Profil horien barruan, zientzia biosanitarioetako ikasketak sartzen dira (Biologia Molekularra, Biokimika, Giza Nutrizioa eta Dietetika, Biologia, Zientzia Genomikoak, Bioteknologia, Farmazia, Albaitaritza, Medikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Erizaintza, Fisioterapia, etab.), bai nazionalak bai Europar Batasunekoak eta Europar Batasunetik kanpokoak. Masterreko tituluak, era berean, askotarikoak izan daitezke eta osasun zientziekin lotuak. Nahiz eta programa hori Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko (UIB) eta Nutrizio eta Osasuneko (UPV/EHU) unibertsitate masterrekin zuzenean lotuta egon (horiek dira zuzen sartzeko masterrak), arlo horiekin zerikusia duten masterreko beste titulazio nazional edo nazioarteko batzuetatik ere sartzeko aukera dago.

Doktorego programako hizkuntza nagusiak gaztelania eta ingelesa izango dira, horien ikerketa ingurunearen ezaugarriak direla eta. Beraz, doktoregoa egin ahal izateko, ingeleseko maila ertaina behar da, Europako Unibertsitate Eremuan horretarako exijitzen denaren parekoa, B2 maila edo baliokidea.


 

XSLaren edukia

Ez da aurreikusten prestakuntza osagarriak egiteko aukera; aurretiko prestakuntzak doktorego ikasketen jarraipen zuzena egitea ahalbidetzen duen ala ez baloratuko da, gaitasunak, aurretiko ezaguerak, etab. kontuan izanik.
Doktorego programan sartzeko, jarraian zehaztuko diren irizpideak baloratuko dira, kontuan izanik balorazio globalean zehaztu diren ehunekoak:- Jatorrizko ikasketen unibertsitate espediente akademikoa, egindako gradu, diplomatura, lizentziatura eta graduondoko ikasketen arteko batez besteko haztatua barnean hartuta (% 50).- Ikasleak ikerkuntza ingurune batean erraztasunez moldatzeko dituen gaitasun eta trebetasunen balorazioa (% 50). Balorazio horretan kontuan izango dira ikaslearen curriculum vitaea, elkarrizketa pertsonal bat eta beste merezimendu batzuk, honela:+ Ikaslearen curriculum vitaea (CV): Atal honetan aurretiko ikasketetako master amaierako lanean lortutako nota edo txosten teknikoen egiletza hartuko dira kontuan. Gainera, aurretiko ikertzaile esperientzia baloratzeko, kontuan izango dira kongresuetarako komunikazioak, aldizkari zientifikoetan argitalpenak eta patenteak aurkezteagatik lortutako merezimenduak ere. Merezimendu zehatz horiek CVaren balio erantsitzat hartuko dira; izan ere, espediente akademikoa aurreko atalean hartu dugu kontuan pisu handi batekin, eta doktoregoak 3 urtera murriztu dira master baten ondoren hasitakoan. Beraz, ez da harritzekoa masterrean zehar ikaslea kongresuren batean edo are artikuluren batean parte hartzen aritzea. CVaren balorazioa balorazio osoaren % 15ekoa izango da.+ Elkarrizketa pertsonala: elkarrizketa pertsonal bat egingo da ikasleak doktoregoari dagokienez dituen gaitasunak baloratzen laguntzeko. Elkarrizketan memoria honen 3. irizpidean (gomendatutako sarrera profilari buruzko atalean) aipatutako gaitasunak baloratuko dira: lan autonomo eta independentea egiteko gaitasuna, taldean lan egiteko gaitasuna, bibliografiaren eta ikerkuntza datuen analisi kritikoa egiteko gaitasuna, informazio teoriko eta praktiko berriak ulertzeko gaitasuna. Gainera, hautagaiek doktoregoa egiteko duten motibazioa baloratuko da. Atal honen balorazioa balorazio osoaren % 25ekoa izango da.+ Bekak, sariak eta bestelako merezimenduak: atal honetan unibertsitate ikasketetan zehar lortutako bekak eta sariak baloratuko dira, hala nola MEC-en lankidetza bekak, jatorrizko unibertsitateko bekak ikerkuntza lanetan laguntzeko, Erasmus bekak eta antzeko kategoriako beste beka edo sari batzuk. Doktoregoarekin lotutako gaiei buruzko kongresu edo mintegietara edo prestakuntza jardunaldietara joatea ere baloratuko da, baita beste hizkuntza egiaztatu batzuk ere. Gainera, gradu/lizentziatura bat baino gehiago izatea, graduondoko ikastaro ez ofizialak, praktiketako egonaldiak, laborategietako praktikak eta ikerkuntzarekin zerikusirik ez duten atzerriko egonaldiak ere baloratuko dira. Atal honen balorazioa balorazio osoaren % 10ekoa izango da.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.