Baimena, GHEEtik kanpoko atzerriko titulua izanik UPV/EHUn unibertsitate doktorego ikasketak egitekoa
Doktorego ikasketa ofizialak arautzen dituen 99/2011 Errege Dekretuak honako hau ezartzen du 6.2.c artikuluan:
“2. Asimismo, podrán acceder quienes se encuentren en alguno de los siguientes supuestos:
c) Estar en posesión de un título obtenido conforme a sistemas educativos extranjeros ajenos al EEES, sin necesidad de su homologación, previa comprobación por la universidad de que éste acredita un nivel de formación equivalente a la del título oficial español de Máster universitario y que faculta en el país de expedición del título para el acceso a estudios de doctorado. Esta admisión no implicará, en ningún caso, la homologación del título previo del que esté en posesión el interesado ni su reconocimiento a otros efectos que el del acceso a enseñanzas de doctorado.”
UPV/EHUren Doktoregoko Ikasketa Ofizialak Kudeatzeko 2024ko apirilaren 25eko Arautegiaren 7. artikuluak honako hau ezartzen du horri buruz:
“GHEEtik kanpoko atzerriko titulazioa daukatenak onartzea ala ez Graduondoko Batzordearen esku geratuko da. Baimena eskatu ahal izango zaio onarpena eskatzeko epea hasi baino lehenago, batzordeak berak ezarriko duen eta UPV/EHUren webgunean argitara emango den prozedurari jarraikiz. Izena emateko unean ikasleak ez badu eskatu edo lortu oraindik baimena, modu baldintzatuan segitu ahal izango du onarpen prozesuan. Hala ere, ez badu lortzen baimena matrikula egiteko epearen barruan (Graduondoko Batzordeak ikasturte bakoitzerako onartzen duen egutegiaren arabera), onarpen eskaria bertan behera geratuko da.”
Ondorioz, UPV/EHUn doktorego ikasketak egin ahal izateko, homologatu gabeko atzerriko titulazio batekin, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko herrialdeetako unibertsitateek emana, aukeratutako Doktorego Programan onartua izateaz gain, baimen eskaera hori Graduondoko Batzordeari izapidetu beharko da web orriaren bidez.
Honako agiriok erantsi behar dira nahitaez:
- Eskaera orria
- NAN / AIZ / Pasaportea:
- Gradu eta masterreko espediente akademikoa, egindako irakasgaiak, lortutako nota eta iraupena kreditutan/ordutan (titulua ingelesa ez den atzerriko hizkuntza batean emanda badago, zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da gaztelaniara, euskarara edo ingelesera itzulita).
- Legeztatutako/apostillatutako titulua (titulua ingelesa ez den atzerriko hizkuntza batean emanda badago, zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da gaztelaniara, euskarara edo ingelesera itzulita).
- Titulu hori eman duen herrialdean aurkeztutako tituluak unibertsitateko graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela egiaztatzen duen agiria.
UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak eskariak aztertu eta aldeko zein aurkako txostena egingo du. Txostena aldekoa bada, ziurtagiri bat egingo du eskari egileari baimena emanez unibertsitateko doktorego ikasketak egiteko eskari orrian adierazitako jakintza arlo batean edo batzuetan, eskatutakoarekin bat etorrita. Baimena aurreinskripzioan erantsi beharko da, egiteko unean halakorik izanez gero. Bestela, ahal bezain laster, helarazi beharko zaio doktorego programaren webgunean administrazio kontaktu gisa agertzen den pertsonari.
Baimen hori nahitaezkoa izango da doktorego ikasketetan izena eman ahal izateko.
Harremanetarako: doctorado@ehu.eus