Doktoregoko matrikula
LEHEN MATRIKULA
Doktorego gidetan ezartzen denaren arabera, berrespena egin ondoren (plaza erreserba) eta Batzorde Akademikoak doktorego programaren tutorea eta zuzendaria esleitu ondoren, doktorego programako idazkaritzak matrikula egingo du.
Eskatutako dokumentazioa eta nola aurkeztu
1. Gradu, lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza eta master tituluak erkatzeko, kopia egiaztatua (lehen fotokopia konpultsatua esaten zitzaion) edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko*.
Dokumentazio hori ez dute aurkeztu behar:
- ikasketa hauek UPV/EHUn egin dituztenak.
- KORRESPONDENTZIA-ZIURTAGIRIA (GHKEE 3. maila egiaztatzeko ziurtagiria) formatu digitalean aurkeztu dutenak.
Aurkeztu ahal izango da:
- aurrez aurre (Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan) edo
- postaz (edozein egoitzatako posta helbidean)
* Tituluaren kopia erkatzeko, Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan aurkeztu behar da, jatorrizko tituluarekin batera.
2. Hala badagokio Matrikularen prezio publikoak murrizteko edo horietatik salbuesteko eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa (familia ugaria, desgaitasuna, etab.). Aurkeztu ahal izango da:
- aurrez aurre (Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan) edo,
- postaz (edozein egoitzatako posta helbidean)
- helbide elektronikoaren bidez (dagokion doktorego programako idazkariari)
3. NANerako moduko argazki bat (unibertsitate txartela emateko):
- aurrez aurre (Doktorego Eskolaren edozein egoitzatan) edo
- postaz (edozein egoitzatako posta helbidean)
- helbide elektronikoaren bidez (dagokion doktorego programako idazkariari)
Matrikula, tasak eta nahitaezko asegurua ordaintzea
Ordainketa egiteko epea: 2024ko urriaren 21etik azaroaren 12era.
Matrikula, tasak eta nahitaezko asegurua honela ordain daitezke:
- Kutxabanken edozein bulegotan
- Online, ordainketa pasabidearen bidez eta ordainketak ordainketa pasabidea erabiliz ordainketak egiteko gidaliburuko argibideei jarraikiz (pdf, 965 Kb)
Behin ordainketa eginda, GAUR aplikaziotik matrikularen frogagiria deskargatu ahal izango da.
Tutorekidetza erregimeneko ikasleak
Tutorekidetza erregimenean matrikulatutako pertsonek tutorekidetza hitzarmenean adierazitakoa bete behar dute. Hala ere, ikastaro guztietan nahitaez ordaindu beharko dituzte UPV/EHUren administrazio tasak eta nahitaezko asegurua (30 € inguru), aurreko ordainketa jarraibideen arabera.