Breadcrumb

Doktoregoko matrikula - Bigarren eta hurrengo ikasturteak

Doktoregoko matrikula

BIGARREN ETA HURRENGO IKASTURTEAK

Epea: 2024ko irailaren 2tik 30era
Tesia epe horren barruan aurkezten duten ikasleek ez dute ordaindu behar.

Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiko 8.4. artikuluaren arabera, doktorego programa batean onartutako doktoregaiak urtero matrikulatuko dira Doktorego Eskolan, Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen prezio publikoen arabera, eta ikasturte bakoitzerako ezartzen den prozedurarekin bat etorrita.

Online matrikulatzeko prozedura ezarri du; horrela, matrikula formalizatu ahal izango duzu GAUR aplikazioan zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartuz.

Doktoregaiak, aplikazio horren bidez, doktoregoko matrikula egiteko gidaliburuko (pdf, 470 Kb) jarraibideei segika, DOKTOREGOA moduluan sartu ahal izango dira, Doktoregoko Matrikula atalean, eta tasen abonu agiria inprimatu ahal izango dute. Hala, behin ordainketa abonu agiri horren bitartez eginda, egun batzuen buruan, ordaindutako tasak automatikoki kontziliatuko dira. Une horretan, matrikularen frogagiria inprimatu ahal izango du DOKTOREGOA atal horretan bertan.

Ordainketa honela egin daiteke:

Ordainketa egiteko epea: 2024ko irailaren 2tik 30era.

GAUR aplikazioan sartzeko gakoa kontsultatzeko, zeure doktorego programaren webgunean adierazitako administrazio harremanetarako pertsonarengana jo behar duzu.

Doktoregoari buruzko beste zalantza batzuetarako, kontsultatu orrialde hau: kontaktua.