Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Jarduerarik ez
25
Zaragozako Unibertsitateak "Habilidades informacionales para estudiantes de doctorado" ikastaroa antolatzen du, zeharkako prestakuntzaren atal gisa. Beste unibertsitate batzuetako kide diren unibertsitate arteko doktoregoko ikasleek ere parte har dezakete. Informazioa emateko gaitasunen maila aurreratu bati dagozkion edukiak landuko dira; hots: datu-base orokorrak (diziplina anitzekoak, patenteak, arauak, legedia) eta makroarloaren arabera espezializatuak; eragin faktorea eta aipuen indizeak; kudeatzaile bibliografikoak; zientzia argitalpena (non argitaratu, egile eskubideak, Creative Commons lizentziak, etab.)
Ikastaro honetan, prestakuntza osagarria eman nahi zaie ikerketa lanean ari diren doktoregaiei, informazio gaitasunen eta trebetasunen arloan: - Informazioa bilatzea eta berreskuratzea. - Informazio iturriak ezagutzea eta erabiltzea. - Informazioa baliozkotzea eta ebaluatzea. - Informazioa kudeatzea. - Informazioa komunikatzea eta hedatzea.
Jarduera hau ebaluatzeko, doktorego tesiarekin lotutako gai bati buruzko bibliografia xehea egin beharko da. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
Hautazkoa
20
Oviedoko Unibertsitateak "Orientación para el empleo" ikastaroa antolatzen du, zeharkako prestakuntzaren atal gisa. Beste unibertsitate batzuetako kide diren unibertsitate arteko doktoregoko ikasleek parte har dezakete.
Jarduera hau ebaluatzeko, lan bat egin beharko da ikastaroa amaitzean. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
15
Ikertaldeek ikerketa mintegiak antolatuko dituzte, eta doktoregaiek beren ikerketen aurrerapenen eta egoeraren berri emango dute mintegi horietan. Era berean, ikertaldeko ikertzaileek hitzaldiak emango dituzte beren ikerketei edo gaur egungo ikergaiei buruz.
Jarduera hau ebaluatzeko, parte hartu duten mintegien laburpenak aurkeztu beharko dituzte doktoregaiek. Gainera, doktoregai bakoitzak gutxienez hitzaldi bat eman beharko du mintegietako batean. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
20
Oviedoko Unibertsitateak "Habilidades para la difusión y comunicación de la Investigación" ikastaroa antolatzen du, zeharkako prestakuntzaren atal gisa. Beste unibertsitate batzuetako kide diren unibertsitate arteko doktoregoko ikasleek ere parte har dezakete.
Ikerketaren zabalkunde eta komunikaziorako trebetasunak
Jarduera hau ebaluatzeko, ikerketaren berri emateko lan bat egin beharko da (artikulua, komunikazioa, etab.). Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
15
Zaragozako Unibertsitateak "Compromiso científico y responsabilidad profesional del investigador" ikastaroa antolatzen du, zeharkako prestakuntzaren atal gisa. Beste unibertsitate batzuetako kide diren unibertsitate arteko doktoregoko ikasleek ere parte har dezakete. Mintegia ezagutza zientifikoaren eta ikertzailearen erantzukizunaren arteko harremanari buruzko hitzaldi ziklo baten modura antolatuta dago.
Jarduera hau ebaluatzeko, parte hartu duten mintegien laburpenak aurkeztu beharko dituzte doktoregaiek. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
25
Zaragozako Unibertsitateak Ingeles Akademikoko ("Academic English") ikastaroa antolatzen du, zeharkako prestakuntzaren atal gisa. Beste unibertsitate batzuetako kide diren unibertsitate arteko doktoregoko ikasleek ere parte har dezakete.
Ingelesez eginiko ikerketaren zabalkunde eta komunikaziorako trebetasunak Ikastaroen helburu nagusia da oinarrizko tresnak eta trebetasunak ematea doktoregaiei, ingelesa erabiltzeko ikerketa jardueretan komunikazio akademikorako baliabide gisa. Honako hauek dira helburu espezifikoak: - Testu espezializatuen ereduak aztertzea (ikerketa artikulua, dibulgazio artikulua, abstract, aipamena, doktorego tesia, beka eskaera, komunikazio/korrespondentzia akademikoa, txostenak aurkeztea, doktorego tesiak aurkeztea, etab.) eta testuen ezaugarriak identifikatzea. - Hizkuntz estrategiak garatzea, ingelesaren ahozko eta idatzizko erabilera hobetzeko, ikerketa testuinguru batean. - Ingelesezko testu espezializatuak ulertzeko estrategiak lantzea eta garatzea. - Era kritikoan aztertzea jakintza arlo bakoitzera eduki espezifikoak transmititzeko erabiltzen diren ahozko eta idatzizko testuen eraikuntza prozesuak, ingelesezko testu espezializatu hobeak sortzeko.
Jarduera hau ebaluatzeko, ikerketaren berri emateko lan bat egin beharko da, ingelesez. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
20
Oviedoko Unibertsitateak "Habilidades para una inserción profesional de calidad" ikastaroa antolatzen du, zeharkako prestakuntzaren atal gisa. Beste unibertsitate batzuetako kide diren unibertsitate arteko doktoregoko ikasleek ere parte har dezakete.
Kalitatezko laneratzerako trebetasunak
Jarduera hau ebaluatzeko, lan bat egin beharko da ikastaroa amaitzean. Jarduera prestakuntzaldiko bigarren edo hirugarren urtean egingo da. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
6
Ikertaldeek mintegiak antolatuko dituzte, atzerriko ikertzaileen bisitaz baliatuta. Doktoregoan parte hartzen duen unibertsitate bakoitzak mintegi horiei buruzko informazioa bidaliko die beste unibertsitateei, eta interesatuta dauden ikasleen parte-hartzea erraztuko da. Halaber, unibertsitate parte-hartzaileren bateko irakasleek emandako mintegiak antolatuko dira.
Jarduera hau ebaluatzeko, parte hartu duten mintegien laburpenak aurkeztu beharko dituzte doktoregaiek. Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
320
Doktorego tesiaren bigarren urtean, atzerriko ikergune batean gutxienez zortzi asteko egonaldia egitea gomendatuko da. Egonaldiak ikertaldeek lankidetza zientifikoa hitzartua duten ikerguneetan egingo dira, edo nazioartean izen handia duten zentroetan.
Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.
30
Doktoregaien parte-hartzea sustatuko da, beren interes arloko workshop edo biltzarretan. Helburua da ikasle bakoitzak workshop batean parte hartzea gutxienez.
Erregistroa Doktoregoko Jardueren Dokumentuan.