Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Matemáticas y Estadística

Onartua izateko irizpideak

Onartua izateko profila

Ikasleek interes argia izan behar dute doktoregoa egiteko programa honekin bat datorren jakintzaren arlo batean, eta haren ildoetan eta ikertaldeetan. Programaren Batzorde Akademikoak eskabide guztiak banaka aztertuko ditu eta, salbuespenez, beste profil bateko doktoregaien onarpena baimendu dezake, justifikatua dagoela uste duenean.

Ikasleen onarpenerako baldintzez gain, doktorego programan sartzeko kontuan izango dira, lehenik eta behin, hautagaien ibilbide akademikoa eta, bigarrenik, haien prestakuntza, esperientzia eta ikerketarako interesak bat datozen doktorego programaren jakintza arloekin edo gaiekin.

Programan sartu nahi duten hautagaiek beren aurreko esperientzia akademikoa eta ikerketarako interesak azalduko dituzte, aurkezpen gutun baten eta curriculum baten bidez.

XSLaren edukia

Matematikakoa ez den gradua edo gomendatutako profilarekin bat ez datorren masterra duten ikasleen kasuan, Doktoregoko Batzorde Akademikoak prestakuntza osagarriak ezar ditzake. Prestakuntza osagarri horiek ez dute inoiz gaindituko 15 kreditu, eta Modelizazio eta Ikerketa Matematiko, Estatistika eta Konputazioko masterreko irakasgai batekoak (edo batzuetakoak) izango dira. Doktoregoko Batzorde Akademikoak, ikaslearen tutoreari entzundakoan, zer irakasgai zehatz egin behar diren erabakiko du.Lanbide orientazioa duten masterretatik datozen ikasleen kasuan, ikerkuntza krediturik egin ez badute, master amaierako lana prestakuntza osagarrien artean sar daiteke.
Doktorego programan onartua izateko, kontuan izango da, batetik, hautagaien ibilbide akademikoa eta, bestetik, haien ikerkuntzako prestakuntza, esperientzia eta interesak doktorego programari lotutako jakintza eremu edo gaietara egokitzen den.Doktoregaien aurreko esperientzia eta produkzio zientifikoa baloratuko dira, horrelakorik baldin badago, eta haien motibazioa doktorego tesiak egitera bideratutako lan dinamiken garapenean.Programan sartu nahi duten izangaiek beren aurreko esperientzia akademikoa eta ikerkuntza interesak azalduko dituzte, dokumentazio hau aurkeztuta, programako Batzorde Akademikoak balora dezan:- Aurkezpen gutuna, gehienez 1.000 hitzekoa, hau bilduko duena: hautagaitza bultzatzen duten motibazio espezifikoak; ikerkuntza interesen deskribapen bat.- Curriculum vitaea, informazio hau bilduko duena: Ikaslearen helbide fisiko osoa, harremanetarako telefono bat eta helbide elektronikoa; ikasleak egin eta gainditutako master edo graduondoko programak eta ikastaroak, aurkezpen gutunean adierazitako ikerkuntza interesekin lotuak; ikaslearen aurreko produkzio zientifikoa, hala badagokio.- Graduko eta graduondoko espediente akademikoa (gaztelaniaz edo ingelesez).- Erreferentziako pertsonen izen osoa, erakunde afiliazioa, posta helbidea eta helbide elektronikoa.- NAN edo pasaportea.- Hautagaiak beste merezimendu batzuk (sariak, patenteak, bekak, ikerkuntza egonaldiak, esperientzia I+G+Bn) adierazten baditu, horiei dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.Hautagai baten egokitasunari buruz zalantzarik badago, elkarrizketa pertsonal bat egin daiteke programako Batzorde Akademikoko irakasle edo ikertzaile edo doktore batekin.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.