Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
MERINO MAESTRE, MARIA
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: MERINO MAESTRE, MARIA
- Bokala: KAZACHKOV KAZACHKOV, ILYA
- Bokala: VEGA GONZALEZ, LUIS
Baliabide materialak
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko UnibertsitateaGelak eta lanerako tokiak: UPV/EHUko heziketa ikastaro eta mintegiak irakatsi bitartean, fakultate arduradunak behar beste ikasgela jarriko du doktoregaien eskura, eta bertan ikasleentzat testu eta irudiak pantailaratzeko ekipamendua, interneterako sarrera eta wifi konexioa izanik.Doktorego aurreko bekadunen kasuan, zein bere saileko kide izanik, bulegoa izango du eskura, sailaren baliabide materialak ere erabilita. Doktorego aurreko gainontzeko bekadunentzat, ahal den heinean, lan mahai bat eskainiko ahal zaio, wifirako sarrera emango dien ordenagailu pertsonalarekin batera.Ekipamendu informatikoa: Fakultateko ikasgela informatikoetan, matematika sailaren laborategi informatikoan eta doktoregaien esku jarritako ordenagailu pertsonaletan instalatuta egongo dira beharko diren software programa guztiak. Doktoregaiek sarrera izango dute unibertsitatearen Moodle plataforman.La Lagunako UnibertsitateaLa Lagunako Unibertsitatean, doktoregoaren ikastegi arduraduna (La Lagunako Unibertsitatearen doktorego eskola laster batean sortu arte) Matematika fakultatea da. Fakultate honek 16 ikasgela ditu irakaskuntzarako eta 3 ikasgela informatiko, guztietan proiektore eta wifi bidezko internet konexioa izanik. Modu berean, fisika eta matematikako biblioteka du, liburu eta aldizkari ugariez gain, hiru irakurketa areto dauzkana, guztietan wifi bidezko sarbidea dagoela. Bibliotekan bideo hitzaldietarako aretoa dago, bilera birtualak egiteko aukera eskaintzen duena.Oviedoko Unibertsitatea:Oviedoko Unibertsitateari dagokionean, doktoregoari loturiko prozesu guztiak graduondoko nazioarteko gunean zentralizatu dira, graduondoko hezkuntzaren ardatz eta muina baita. Akademiari dagokionean, Zientzia Fakultatea da doktorego honetan parte hartzen duena. Fakultate honek dauzka 12 ikasgela teoriko, mintegi bat (talde lana egiteko), 3 ikasgela informatiko (bitan 20 lanpostu eta bestean 12 postu, hiru urte baino gutxiagoko antzinatasunaz). Guztietan dago ikasleentzat testuak eta irudiak pantailaratzeko proiektorea, interneterako sarbidea eta wifi bidezko zerbitzua. Fakultateak biblioteka ere badu, izaera orokorreko testuez gain, matematikan eta fisikan berezitutako testuak dituena. Bibliotekan hiru irakurketa areto daude, guztietan wifi bidezko zerbitzua izanik.Ikasleak Eduroam (education roaming) erabilita ere sar daitezke internetera. Zerbitzu honi esker, erakunde parte hartzaileetako ikasleek, ikertzaileek eta pertsonalak interneterako konektibitatea dute campusean bertan eta beste erakunde parte hartzaileetara joandakoan.Beste alde batetik, Oviedoko unibertsitatearen berrikuntza gunean bideo konferentzietarako aretoa du Llamaquique campusean (Zientzia fakultateak erabiltzen duen eremua). Bertako ekipamenduari esker, puntu anitzeko bideo konferentziarako sistema, arbel elkarreragilea eta oinarrizko ikusentzuteko ekipoa (megafonia, proiekzio, pantailak), zuzeneko aurkezpenak, on line bidezko bilerak edo eskola birtualak egin daitezke. Teknologia honen osagarri gisa, berrikuntzarako gunea bideo konferentziarako software baten instalazioa analizatu eta balioesten ari da, campus birtualean ezarririk, era honetako tresnek on line bidezko irakaskuntzari dakartzaten aukera guztiak erabiltzaile guztien esku jarriko badira.Zaragozako Unibertsitatea:Matematika eta aplikazioen ikerkuntza institutua (IUMA)IUMA institutuak, doktorego programaren organo gestorea izanik, instalazioak, ekipamendu informatikoa eta laguntzarako pertsonal teknikoa ditu, ikasleen onurarako. Nafarroako Unibertsitate Publikoa: UPBA/NAUP-ak Ikasgelategia izeneko eraikin nagusi bat du Arrosadiako campusean eta bertan ematen dira gradu eta graduondoko titulazio guztietako eskolak. Gaur egun, 88 ikasgela daude irakaskuntzarako, batez besteko azalera 103 m2 eta horietako bakoitzean 95 bat lanpostu izanik. Ikasgela hauetako gehienetan megafonia eta erreminta multimedia daude. Informatikoak: UPNA/NAUP-en 21 ikasgela informatiko dauzka, guztira 663 ekiporekin eta 2 ikasgela, sarrera librekoak, bakoitzean 50 ekipo informatiko izanik. Wifi sarea du ikasle guztien eskura, sarbide gune anitzekin, unean une behar den estaldura bermatzeko.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea Ikasleek sarrera izango dute unibertsitatearen bibliotekako ikerkuntza eta matematika ataletara, bertan paper eta on line bidezko funts anitzak direla. Bibliotekez gain, doktoregaien eskura dago areto espezifiko bat, wifi konexioaz eta ordenagailu pertsonalekin.Zaragozako Unibertsitatea:Unibertsitateak ordutegi zabaleko unibertsitate bibliotekak ditu, erabilerrazak. Bibliotekek zerbitzu anitzak eskaintzen dizkio unibertsitate komunitateari, hala nola, liburuen mailegua, paper eta formatu elektronikoan diren bildumak, ordenagailudun aretoak eta banaka eta taldeka lan egiteko aretoak.Nafarroako Unibertsitate Publikoa:Ikasketei, irakaskuntzari eta ikerkuntzari euskarri eskaintzearren, UPNA/NAUPeko bibliotekak hornidura garrantzitsua du, baliabide dokumental, material eta pertsonal prestatua bertan direla. 350.000 aletatik gorako funts bibliografikoa dauzka, 12.500 monografia baino gehiago eta, gutxi gora behera, 8.400 bat argitalpen elektroniko. Ikasleen esku egongo dira interes eta gaurkotasun handieneko argitalpenak, arlo bakoitzak hautatuta. Liburuak maileguan hartzeko zerbitzua eskaintzen da, unibertsitate arteko zerbitzua barne izanda. Bibliotekak banaka ikasteko eta lanak egiteko prestatutako aretoak dauzka. Ordenagailu finkoekin eta interneterako konexioaz atondutako eremuak ditu. Gainera, biblioteka osoan dago interneterako konexioa, wifi bidez.
Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak
- BCAM Basque Center for Applied Mathematics and Ikerbasque
Bestelako erakunde laguntzaileak
- SIN EMPRESA