Mugikortasuna eta egonaldiak
Programak mugikortasuna eta ikasleen egonaldiak bultzatzen ditu, tesi gehien-gehienek nazioarteko aipamena izan dezaten (orain arte defendatu diren tesi guztiek erdietsi dute aipamen hori).
Kotutoretzako akordioak ere sustatzen dira. Orain arte, unibertsitate hauekin sinatu dira kotutoretzako hitzarmenak:
- KTH Royal Institute of Technology, Suedia
- Universidade de Coimbra, Portugal
- Università di Trento, Italia
- Università degli Studi di Salerno, Italia
- Universität Potsdam, Alemania
- Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea, Frantzia
- Université de Bordeaux, Frantzia