Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

720

Deskribapena

Europako esparruan, egonaldiak bultzatuko dira atzerriko ikergune eta unibertsitateetan, tesien tutorekidetzak egiteko gure programarekin lankidetzan diharduten ikertzaileekin eta, zeharka bada ere, doktorego programaren proposamen honen antzeko ikerketa ildoak garatzen dituzten beste ikertzaile batzuekin.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitzek lotura zuzena izango dute nazioarteko tesiaren defentsarekin, baita defendatutako nazioarteko doktorego tesien harira sortutako argitalpenarekin ere.

Ebaluazio-sistemak

Egonaldia atzerriko edo estatuko zentroan egin izanaren ziurtagiri originala aurkeztu beharko da, harrera erakundeak sinatuta.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Lehenengo hiru orduetan, ikerketen etikaren arloan izandako lege berrikuntzen berri emango dute. Beste hiru ordu beharko dira Euskal Herriko Unibertsitateak etikari buruz duen informazioa deskribatzeko eta edukien kokalekua azaltzeko. Amaitzeko, talde lanean, kasu praktiko bat landuko da, Etika Batzordera balioesteko bidalitako ikerketa proiektu baten proposamena ardatz hartuta.

Emaitzak

Doktoregaiak Euskal Herriko Unibertsitatearen etikako esparru berriaren ezagutza zehatza eta praktikoa eskuratuko du, bertan egingo baitu doktorego tesia. Horren barruan, ikerketa guztietan aplikatu beharreko etikako araudiari buruzko orokortasun teorikoak sartzen dira. Ikasiko du proiektua zer batzorde modalitatetan erregistratu, nola egin eta zer epe hartu behar dituen kontuan doktorego tesiaren plangintza egitean. Amaitzeko, modu praktikoan, ikerketa proiektu bat ebaluatzeko proposamena idatziko du, UPV/EHUko Etika Batzordeak iradokitako dokumentuak eta argibideak kontuan hartuta. Kasu bakoitzean, prestatzen ari den ikertzaileak ikasitako orokortasunak jarriko ditu praktikan.

Ebaluazio-sistemak

Mintegira joatea nahitaezkoa izango da. Ikasleak mintegira doazela kontrolatuko da, zerrendatu baten bitartez, eta ikasleek zerrendatu horretan sinatu beharko dute saio bakoitzean.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

10

Deskribapena

Ikasleak jarduera fisikoari eta kirolari buruzko biltzar batera joan beharko du urtero, bai bertan egonda bai lanen bat aurkeztuko duen parte-hartzaile gisa.

Emaitzak

Biltzarraren ziurtagiriak eta biltzarreko gaiari buruzko txostena, mintegietan eta tailerretan gainerako doktoregaiei banatzeko.

Ebaluazio-sistemak

Biltzarretara joatea doktorego programako Batzorde Akademikoak gainbegiratuko du, eta aprobetxamendu maila balioetsiko du adierazle batzuetatik abiatuta: bertaratze ziurtagiria, parte-hartze ziurtagiria edo doktoregaiak landutako gaiei buruz eginiko txostena. Zehazki, doktoregaiak bertaratze ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta/edo lana biltzarrean aurkeztu izanaren ziurtagiria.

Oferta Anual Actividades - Comun