Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Actividad Física y Deporte

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programara Jarduera Fisiko eta Kirolaren arloari lotutako ikasleak sartu ahal izango dira, arautegia beteta betiere. Sarrerako profilari dagokionez, gomendagarria da pertsona dinamikoa, kritikoa eta sortzailea izatea, bai eta jarduera fisikoari eta kirolari lotutako diziplina anitzeko testuinguruetan arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzeko interesa edukitzea ere. Horrez gain, ikerketaren arloan nolabaiteko prestakuntza eskatzen da, ikerketako master ofizial batetik edo antzeko esperientzia batetik eskuratuta. Eskatzailea sarrera profil honetara egokitzen ote den jakiteko, haren espediente akademiko pertsonalean eta Curriculum Vitaean jasotako informazioa baloratuko da.

XSLaren edukia

Doktorego programak ez ditu zehaztu Prestakuntza Osagarri espezifikoak. Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukate programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko. Hala ere, izangaiak Doktorego-Programa batean sartzeko indarrean dagoen araudiak ezarritakoa betetzen badu ere, ez badu ikerketa-prestakuntza espezifikorik aurkezten ( e.g., Ikerketako Graduondokoa), Programaren Batzorde Akademikoak prestakuntza osagarri bat proposatuko du.
Doktorego programa honetan onartua izateko Master eta Doktorego Eskolak zehaztutako baldintzak baino ez dira bete behar. Doktorego programarako eskariak ondoko merezimenduen arabera baloratuko dira:1. Espedientea: Espediente akademikoko nota. 2. Curriculuma: lan arloko esperientzia, beste titulazio batzuk.3. Hirugarren hizkuntza (ingelesa, frantsesa eta alemana) titulu ofizialen bidez egiaztatuta. Horrez gain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren doktorego programako Batzorde Akademikoaren ustez egoki bada, batzordeak elkarrizketa egingo die eskari egileei, jakiteko zergatik egin nahi duten programa, zein interes duten, zenbateraino inplikatuko diren ikasketetan edo zenbat denbora eskaintzeko prest dauden.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.