Praktikak
Nahiz eta praktikak ez izan doktorego programan matrikulatutako ikasleek egin beharreko baldintza, erraztasunak eman nahi dira erakunde publiko edo pribatuetan praktikak egiteko aukerak eskaintzen, unean uneko premia eta abaguneak zeintzuk diren.
Doktorego programaren ildo interesgarrien artean bat da doktorego tesiak egin daitezela sustatzea, beti ere eremu profesionalean sakon ainguratutakoak, entitateek funtzionamendu dinamika ohikoetan izan ditzaketen problematikei erantzuna eman edo berrikuntza gauzatzeko helburuaz. Sinistuta gaude hau honek eragin handia duela jakintzaren transferentzia, unibertsitatetik gizartera.
Praktikak, adostutako erakunde publiko edo pribatuen funtzionamendu dinamiketan murgiltzea lirateke, ezer baino lehen; gerora, ebidentziatik kasuan kasuko prozesuetan hobekuntzak proposatu eta gehitu ahal izateko alderdi giltzarriei ekiteko.
Doktorego programatik heldu nahi zaio ikasleak ahalik eta baldintza egokienetan prestatzeko erronkari, orain arte ebatzi ez diren problematikak edo sor litezkeen berriak ebatz ditzaten.