Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

MARTINEZ DE SANTOS GOROSTIAGA, RAUL

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: MARTINEZ DE SANTOS GOROSTIAGA, RAUL
Bokala: CASTELLANO PAULIS, JULIAN
Bokala: SANTOS CONCEJERO, JORDAN

Baliabide materialak

UPV/EHUren ikastegiek eta Master eta Doktorego Eskolak baliabide material eta zerbitzu egokiak dituzte doktoregoko hezkuntza jarduerak behar bezala garatuko direla bermatzeko, guztientzako irisgarritasun unibertsal eta diseinurako irizpideei jarraiki, abenduaren 2ko 51/2003 legean ezarritakoa beteaz. Honez gain, UPV/EHUk izan baditu Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiak (SGIker), campusetako bibliotekak, campusetako hizkuntza laborategiak, campusetako kanpo harremanetarako zuzendaritzak eta beste. Balia daitezkeen bitarteko materialen atalean adierazitakoa adierazita, UPV/EHUren ikastegiak eta Master eta Doktorego Eskola arduratzen dira eskura dituzten baliabide material eta zerbitzuen funtzionamendu onaz eta, horretarako, berorien mantentze, berraztertze eta eguneratzeko mekanismoak ditu. Eguneratzeko mekanismoak dira, hortaz, ikastegietan berezkoak direnak. Edonola ere, doktorego programak berariazko aurrekontu zuzkidura ere badu, UPV/EHUren Master eta Doktorego Eskolaren bidez gestionatutakoa, bai eta bestelako ekintzak ere, Ikerkuntzaren arloko eta campusetako errektoreordetzek gestionatutako kontratu programaren kargura doazenak, bai azpiegitura nola materialen edo baliabide bibliografikoen hornitzeko. Doktoregoaren akademi batzordeak atzemandako premiak detektatu eta tramitean jartzeko mekanismoak programako koordinatzailearen bidez burutuko dira, ikastegietako arduradunekin (ikastegietako administrari eta administrazio buruekin) etengabeko harremanetan egongo baita, gertatutako edozein behar bete edo hutsune zuzentzearren. Gainera, jarduera fisiko eta kirolaren doktorego programak eremu eta ekipamendu zientifiko egokiak ditu, ondoko ataletan jasotzen den bezala: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean zenbait eratako ikasgelak daude jarduera fisikoaren eta kirolaren doktorego programa bertan irakatsi ahal izateko. Honako hauek dira ikasgela motak: - Ikasgela handiak eskola magistraletarako, bai eta ikasgela eta areto txikiagoak ere, mintegiak, ikasgelako praktikak edo talde tutoretzak egin ahal izateko. - Bost laborategi daude, maila ezberdinetako datu enpirikoak lortu ahal izateko prozedura ezberdinak burutzeko behar diren bitarteko materialak dituztenak. - Ikerkuntzarako prestakuntzan ari diren ikasle bekadunek, gainera, talde bulego bat ere badute, zein bere lana modu jarraituan bertan garatu ahal izateko, prestakuntzan ari den bitartean. - Laborategietan diren ordenagailuez gain, 30 unitatetako ikasgela osoak ere badaude, aplikazio informatikoak ikasteko prestakuntza saioak ordenagailu bidezko esku hartze praktikoa burutu ahal izateko. - Fakultatean kirol instalazio ugari dago, arauzko futbol zelaia, kiroldegia, judo tatamiak eta abar. Informazio gehiago nahi izanez gero, fakultatearen web-gunea kontsulta dezakezue: http://www.ehu.es/eu/web/jarduera-fisikoa-kirola. Osagarri moduan, fakultateak hitzarmenak ditu erakunde publikoekin (udala, diputazioak, euskal gobernua eta abar...) eta pribatuekin, goi mailako kirol instalazio asko erabiltzeko modua lortuaz eta doktorego programaren barruan diren ikerketa ildoetan zuzeneko eragina duten kirol sektoreetara iritsiaz.
Ikastegiak ondoan zehazten diren laborategiak ditu, bai eta bilerak edo tutoretzak egiteko eremu amankomunak ere:1. Mugimen-akzioaren behaketarako laborategia2. Mugimendu-portaeraren laborategia3. Kirol errendimenduaren analisirako laborategia4. Jarduera fisikoaren gizarte ikerketarako laborategia5. Jarduera fisikorako eta osasunerako laborategia
Fakultateak biblioteka espezifikoa du Arabako campuseko biblioteka orokorraren osagarri moduan, ikastegiaren ikaskuntza eta ikerkuntzarako baliabideak areagotuz. Honez gain, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen funts elektroniko guztiak ere baliatuko ahal dira, bai eta une honetan bibliotekan diren bestelako lan eremu eta bitartekoak ere.Zehazkiago, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultateak, doktorego programa bertan irakatsiko baita, bere biblioteka ere izan badu jarduera fisiko eta kirolaren arloko material espezifikoa bertan delarik. Hona hemen bertako bibliotekaren funtsak (2011ko datuak):- Paperezko monografiak: Liburukiak, guztira, 2011ko abenduaren 31an: 19.100. 2011.ean gehitutako liburukiak, guztira: 435. - Erosita: 339. - Dohaintzaz edo trukeaz: 96.- Paperezko aldian aldiko argitalpenak: Tituluak, guztira, 2011ko abenduaren 31an: 156. Hartzen ari (bizirik) direnak: 133. - Erosita: 95. - Dohaintzaz edo trukeaz: 38. Bilduma hilak: 23.- Liburuz besteko materiala: Unitateak, guztira, 2007ko abenduaren 31an: - Mikroformak: 6. - Soinuzko erregistroak: 9. - Bideoak eta DVDak: 145. - CD-ROMak: 52. - Argazkiak eta diapositibak: 3.

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
  • Bartzelonako Unibertsitatea
  • Centro Médico OSASUNKIROL
  • Grupo MASI - METHODOLOGY FOR THE ANALYSIS OF SOCIAL INTERACTION.
  • Leongo Unibertsitatea
  • McGill University, Montreal
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Otras universidades extranjeras
  • UNIVERSIDAD DE MALAGA
  • UNIVERSITA' DEGLI STUDI DI URBINO CARLO BO
  • UNIVERSITY OF PORTO
  • USP Clínica la Esperanza y Araba Sport Clinic
  • Universidade de Coimbra
  • University of Gloucestershire
  • University of Oregon
  • UniversitÄ RenÄ Descartes - Paris V
  • Université Paris-Sorbonne (Paris IV)
  • Université Victor Segalen Bordeaux II
  • Valentziako Unibertsitate Politeknikoa