Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Ingeniaritza Kimikoko doktorego programara sartzeko, honako profil hau izatea gomendatzen da:
-Ezagutzak izatea honako hauen gainean: eragiketa unitarioak, termodinamika, zinetika eta erreaktoreak, produktu eta prozesuen ingeniaritza, planta eta instalazioen kontrol eta segurtasuna, ingurumen teknologia, ekonomia eta proiektuak.
-Gaitasuna izatea ekipo, erreakzio eta prozesuak diseinatu eta analizatzeko, proiektuak kudeatu eta zuzentzeko, baita bestelako ezagutzak ere (kalitatea, ingurumena, energia...).
Aurretik adierazitako ezagutzak eta gaitasunak Ingeniaritza Kimikoko lizentziarekin edo graduarekin lotuta daude, edo Ingeniaritza Kimikoaren, Ingurumen Ingeniaritzaren, Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren eta Energia Ingeniaritzaren arloetako masterrekin edo kideko bestelako masterrekin.
Komunikatzeko hizkuntza zientifiko-teknologiko gisa, ingelesa jakitea gomendatzen da (B2 maila), doktoregaia komunitate zientifikoari emaitzak ondo komunikatzeko gauza izan dadin.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.