Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

SAN JOSE ALVAREZ, MARIA JOSE

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: SAN JOSE ALVAREZ, MARIA JOSE
Bokala: GONZALEZ MARCOS, MARIA PILAR
Bokala: VILLOTA SALAZAR, NATALIA

Baliabide materialak

Doktoregai gehienen prestakuntza laborategietan egin ohi diren zereginen ingurukoa da eta lan zuzendariek, doktoregaiaren tutoreak eta, jardueran parte hartzen duten ikertaldeko beste kideren batzuek lagundu edo/eta gidatutakoak dira.Zientzia eta Teknologia Fakultateak ohiko ikasgelak eta beste jarduera batzuetarako egokitutako eremuak (mahai inguruak, talde lana, ordenagailu ikasgelak, erabilera anitzeko ikasgelak eta bideo-hitzaldietarako aretoak). Baimen espresa dago eremu hauek lehentasunez erabiltzeko, baldin eta masterrak eta doktorego programak garatzeko beharrezkoak badira.
Ingeniaritza Kimikoa sailak 12 laborategi ditu ikerkuntza jarduerak bertan egiteko (gutxi gora behera, 1.300 m2), UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean kokatutako hiru ikertaldeek beren jarduera gehienak burutzeko erabilitakoak. Halaber, badira erabilgarri ikerkuntza laborategiak UPV/EHUren Arabako campuseko Farmazia fakultatean.Doktorego programa honek industriarekin duen harreman estua ikusita, hobesten da ikasle batzuek planta edo laborategi industrialetan egin ditzatela beren jarduerak, kanpoko doktoreen zuzendaritza / zuzendarikidetzaren menpe, beti ere ingeniaritza kimikoaren doktoregoari atxikitako irakasle taldeek tutoritzatuta.
UPV/EHUren biblioteka hurbil da Ingeniaritza kimikoa sailak Leioan duen egoitzatik eta, hortaz, ohiko zerbitzu guztiak erabili ahal dira bertako artxiboetan diren materialak kontsultatuz, katalogoak, liburuak eta aldizkariak paperean eskuratuz, mailegu zerbitzua eta unibertsitate arteko mailegua erabiliz edo liburuak erosiz. Doktorego programan matrikulatutako ikasleek sarrera izango dute bibliotekak ikerkuntza laguntzeko eskaintzen dituen zerbitzu telematikoetarako, hala nola, eskura diren katalogoak eta datu base espezifikoak erabili. Zerbitzuei buruzko informazio zehatza http://www.ehu.es/eu/web/biblioteka web gunean ikus daiteke.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Petroleos del Norte, S.A. - Petronor

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Bartzelonako Unibertsitatea
  • Fundación Carolina
  • IK4-Research Aliance (Centro Tecnológico)
  • INCAPE
  • Instituto de Catálisis y Petroleoquímica (CSIC)
  • Lanxess Chemicals S.L.
  • NATIONAL INSTITUT OF ADVANCE INDUSTRIAL SCIENCE AND TECNO- LOGY
  • Oviedoko Unibertsitatea
  • POLITECNICO DE TURÍN
  • Queenis University of Belfast
  • Rovira i Virgili Unibertsitatea
  • THERMOCATALYTIC PROCESSES
  • Tecnalia
  • Universidad de Delft
  • Universidad de Utrechet
  • Universidad de poitiers
  • University of Leeds
  • University of Western Ontario
  • Università degli studi di Roma "La Sapienza"
  • Université de Toulouse-Le Mirail