Ingeniaritza Kimikoko doktoreen eskaera (teknologia gune eta enpresetan) I+G+BT beharrekin lotuta dago, prestazio hobea, baliabideen kontsumo txikiagoa, kalitate/prezio erlazio hobea eta/edo ingurumen eragin txikiagoa duten produktuak lortzeko helburuarekin.
UPV/EHUren Ingeniaritza Kimikoko doktorego programaren eginkizuna ikertzaileak prestatzea da –programa 99/2011 EDra egokituta dago–, zeinak industria kimikoan eta halako sektoreetan (ingurumena, energia, elikadura eta farmakologia) berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa bultzatzeko eta horietan lider izateko gai izango diren, eta, ekoizpen sektorera transferi daitezkeen jakintzak identifikatuz eta aplikatuz, gizarteari ekarpena egingo dioten.
UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Saileko prestatzaileen taldeak ikerketaren arloan esperientzia sendoa eta aitortua du: NTU Ranking, 2019: 1. posizioa maila nazionalean, 7. urtez jarraian; 14.a Europan; 83.a munduan; Unibertsitateen Nazioarteko Shanghai Rankinga, 2019: 1. posizioa estatuan; 11-13.a Europan; 76-100.a munduan.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 5
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 15
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: mariajose.sanjose@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: ingenieriaquimica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
IQE&TALDEA Ingeniaritza Kimikoa Energian eta Ingurumenean |
|
ProCatVaRes taldea Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea |
|
TQSA taldea Teknologia Kimikoak Ingurumenaren Iraunkortasunerako |
|