Breadcrumb

PREMIOS-EXTRAORDINARIOS-Acuerdo-4-julio-2024

Doktorego Sari Bereziak 2024 (2022/2023ko deialdia)

Graduondoko Batzordearen behin-betiko akordioa, 2024ko uztailaren 4koa, 2022/2023 ikasturteko UPV/EHUko doktoregoko sari bereziak ematekoa

UPV/EHUko Estatutuetan (17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa) Graduondoko Batzordeari ematen zaio doktoregoko sari berezien esleipena onartzeko eskumena (90. art.).

Doktoregoko sari bereziak Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegiaren XIV. atalean daude araututa. Bertan esaten denez, «Unibertsitateak, ikasturte bakoitzean, doktoregoko sari berazi bat emango du defendatutako 10 doktorego tesiko edo 10eko zatiki bakoitzeko, eta honako arlo bakoitzeko: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; Arteak eta Giza Zientziak (48.1 art.). Gainera, zehazten da Graduonkoko Batzordeari dagokiola sarion deialdia egitea eta haien esleipena onartzea.

Hori dela eta, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak, 2024ko urtarrilaren 17 an egindako bileran, erabaki zuen 2022/2023 ikasturteko Doktoregoko Sari Berezien Deialdia egitea. 2024/01/30ean argitaratu zen deialdia.

UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen 2024ko otsailaren 29ko bileran, aurkeztutako eskabideak ebaluatu beharko dituzten epaimahaiak izendatu ziren, deialdiaren 4.5 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

2024ko Martxoaren 25ean argitaratu zen onartutako eta baztertutako ezkabideen behin behineko zerrenda eta jakintza-arlo bakoitzak eman beharreko sarien kopurua, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen erreklamazioak aurkezteko.  Erreklamazioak ebatzi ondoren, 2024ko maiatzaren 2an argitaratu zen onartutako eta baztertutako ezkabideen behin betiko zerrenda.

4.5.2 oinarriaren arabera, jakintza-arlo bakoitzean onartutako eskabideak dagokion epaimahaira bidaliko dira, izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratzeko.

4.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak, 2024ko maiatzaren 23ko bileran, epaimahaiek egindako balorazio proposamenak aztertu ondoren, hautagai bakoitzaren merezimenduen behin-behineko balorazioa onartzea erabaki du, baita arlo edo azpiarlo bakoitza baloratzeko erabilitako irizpideak ere. 10 egun balioduneko epea ematen da alegazioak eta erreklamazioak aurkezteko, 2024ko maiatzaren 25etik 2024 ekainaren 7ra.

Epea bukatu ondoren, Graduondoko Batzodeak epaimahaiei eskatu die Doktoregoko Sari Bereziak emateko proposamen bat eta erreklamazioei buruzko txosten bat aurkezteko. Osasun Zientzien arloan erreklamaziorik jaso ez denez, hasierako balorazioari eutsi zaio. Ingeniaritza eta Arkitektura arloan ezetsi egin dira aurkeztutako erreklamazioak, beraz, hasierako balorazioak ere mantendu egin dira. Zientzien arloan eta Arte eta Humanitateen arloan, jasotako erreklamaziotetik 2 onartu dira, beraz aurretik emandako balorazioa aldatu da. Gizarte eta Lege Zientzien arloan, jasotako erreklamazioetako bat onartu da, eta erreklamaziogilearen aurretiazko balorazioa ere aldatu da. Balorazioen aldaketa horiek I. eranskinean (Zientziak), II.ean (Gizarte eta Lege Zientziak) eta III.ean (Artea eta Humanitateak) jasotzen dira.

4.7 oinarriaren arabera, erreklamazioak eta alegazioak ebatzita, Graduondoko Batzordeak doktoregoko sari bereziak esleitzeko behin betiko erabakia onartuko du. Erabakia UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen web orrian argitaratuko da, eta horrela egingo zaie jakinarazpena interesdunei.

Hori guztia kontuan hartuta, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak, 2024ko uztailaren 4an egindako bileran, 2022/2023 ikasturteari dagozkion Doktoregoko Sari Bereziak ematea erabaki du behin betiko, honako pertsona hauei:

ZIENTZIAK ARLOA

  • MIKEL QUINTANA URIARTE jaunari, Andreas Berger doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Phase Transitions in Nanoscale Designed Magnetic Thin Films”. Nanoegituren Fisika eta Material Aurreratuak Doktoregoa.
  • JORGE HERNÁNDEZ BERNAL jaunari, Agustin María Sánchez Lavega doktore jaunaren eta María Teresa del Río Gaztelurrutia andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Meteorological phenomena on Mars studied with Mars Express VMC images”. Fisika Doktoregoa.
  • YASMINA PORTILLA NIETO andreari, Estibaliz Aranzabe Basterrechea doktore andrearen eta Stefania Doppiu doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik “Design and development of mixed metal oxides for high temperature thermochemical energy storage in active thermal barrier coating applications”. Fisika Doktoregoa.
  • TASIO GONZÁLEZ RAYA jaunari, Mikel Sanz Ruiz doktore jaunaren eta Enrique Leónidas Solano Villanueva doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Wireless Microwave Quantum Communication”. Fisika Doktoregoa.
  • ANTTON BABAZE AIZPURUA jaunari, Francisco Javier Aizpurua Iriazabal doktore jaunaren eta Rubén Esteban Llorente doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Quantum Many-Body Effects in the Optoelectronic Response of Plasmonic Nanostructures and their Coupling to Quantum Emitters”. Programa de Doctorado en Física de Nanoestructuras y Materiales Avanzados / Physics of Nanostructures and Advanced Materials.
  • JON ANDRADE DEL OLMO jaunari, José María Alonso Carnicero doktore jaunaren eta Leyre Pérez Álvarez doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Hyaluronic acid- and chitosan-based antibacterial coatings on TI6AL4V for biomedical implant applications”. Zientzia eta Materialen Teknologia Doktoregoa.
  • XABIER DEL CORTE SOLAGUREN-BEASCOA jaunari, Edorta Martínez de Marigorta Izaga doktore jaunaren eta Javier Vicario Hernando doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Multicomponent synthesis of y-lactam derivatives and applications as anticancer agents/y-Laktama-deribatuen osagai anitzeko sintesia eta aplikazioak minbizi-kontrako agente gisa”. Kimika Sintetikoa eta Industriala Doktoregoa.
  • MIKEL RINCÓN IGLESIAS jaunari, Erlantz Lizundia Fernández doktore jaunaren eta Senén Lanceros Méndez doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Sustainable multifunctional materials with tailored magnetic and electrical properties for electronics applications”. Zientzia eta Materialen Teknologia Doktoregoa.
  • MAITE PERFECTO IRIGARAY andreari, Sonia Pérez Yañez doktore andrearen eta Garikoitz Beobide Pacheco doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Metal-organic porous materials for carbon dioxide valorization, water adsorption and photocatalitic hydrogen production”. Zientzia eta Materialen Teknologia Doktoregoa.
  • OIER PAJUELO CORRAL jaunari, José Manuel Seco Botana doktore jaunaren eta Javier Cepeda Ruiz doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Aminopyridinecarboxylate based ligands to obtain metal-organic compounds with photoluminescence and/or magnetic properties/Aminopiridinakarboxilatoetan oinarritutako estekatzaileak propietate fotoluminiszente edota magnetikoak dituzten konposatu metal-organikoak lortzeko”. Kimika Aplikatua eta Material Polimerikak Doktoregoa.
  • JENNIFER HUIDOBRO MARTÍN andreari, Juan Manuel Madariaga mota doktore jaunaren eta Julene Aramendia Gutierréz doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Exploring Martian and Lunar geochemistry through the study of meteorites, analogs, laboratory simulations, and analysis of mission data”. Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian Doktoregoa
  • IÑIGO TERREN MARTÍNEZ jaunari, Olatz Zenarruzabeitia Belaustegui doktore andrearen eta Francisco Borrego Rabasco doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Human IL-12/15/18-stimulated natural killer cells: phenotypic, metabolic and functional features”.  Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Doktoregoa.
  • CHIARA BRUZZONE andreari, Oscar Millet Aguilar-Galindo doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “NMR-based metabolomics in precision medicine. Application to metabolic syndrome and COVID-19”. Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Doktoregoa
  • YAIZA VARELA FERNÁNDEZ andreari, Alicia Alonso Izquierdo doktore andrearen eta Lidia Ruth Montes Burgos doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Interaction of the LC3/GABARAP autophagy proteins with membranes: Exploring the effects of ceramide”. Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Doktoregoa
  • NAROA LOPEZ HERGUERAS andreari, Maitane Olivares Zabalandikoetxea doktore andrearen eta Ailette Prieto Sobrino doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Application of effect-directed methods and suspect screening strategies for an integrated assessment and prioritization of organic contaminants in aqueous samples/Susmagarrien analisiaren eta efektuei bideratutako metodoen erabilera ur-laginetan kutsatzaile organikoen ebaluazio eta lehenespenerako”. Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Doktoregoa.
  • RUBÉN RODRÍGUEZ AGUDO jaunari, María Luz Martínez Chantar doktore andrearen eta Jon Mabe Álvarez doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Biomarker Discovery and Novel Therapies Using Micro-RNAs: deeper insights into liver physiopathology”. Programa de Doctorado en Biología Molecular y Biomedicina / Molecular Biology and Biomedicine.

INGENIARITZA ETA ARKITEKTURA ARLOA

  • MARTA OSTOLAZA GAZTELUPE andreari, Aitzol Lamikiz Mentxaka doktore jaunaren eta Jon Iñaki Arrizubieta Arrate doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “An Investigation of the Processing-Microstructure-Property Trinomial in the Production of High-Wear-Resistant Coatings by Multi-Material L-DED”. Ingeniaritza Mekanikoa Doktoregoa.
  • MIKEL ARMENTIA SÁNCHEZ jaunari, Mikel Abasolo Bilbao doktore jaunaren eta Ibai Coria Martínez doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Mechanical analysis and design of dental restorations: fatigue, mcrogap and screw loosening”. Ingeniaritza Mekanikoa Doktoregoa.
  • FABIO HERNÁNDEZ RAMOS jaunari, Jalel Labidi Bouchrika doktore jaunaren eta Xabier Erdocia Iriarte doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Poliuretanozko-itsasgarrien sintesia ligninan oinarritutako biopoliolak erabiliz./Polyurethane adhesive synthesis using lignin-based bio-polyols”. Material Berriztagarrien Ingeniaritza Doktoregoa.
  • JOSEBA GÓMEZ HERMOSO DE MENDOZA jaunari, Agnieszka Tercjak Sliwinska doktore andrearenren eta Juncal Gutiérrez Cáceres doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Development of nanostructured materials based on cellulose acetate modified with inorganic nanoparticles”. Material Berriztagarrien Ingeniaritza Doktoregoa.
  • CRISTIAN NAPOLE jaunari, Oscar Barambones Caramazana doktore jaunaren eta Isidro Calvo Gordillo doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Advanced Control of Piezoelectric Actuators”. Kontrol Ingeniaritza, Automatizacioa eta Robotika Doktoregoa.
  • ITSASO RODRÍGUEZ MORENO andreari, Basilio Sierra Araujo doktore jaunaren eta José María Martínez Otzeta doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Machine Learning Approaches to Video Activity Recognition: from Computer Vision to Signal Processing”. Ingeniaritza Informatikoa Doktoregoa.
  • ASIER LÓPEZ ZORRILLA jaunari, Inés María Torres Barañano doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Towards structured neural spoken dialogue modelling”. Ingeniaritza Fisikoa Doktoregoa.
  • VERÓNICA ÁLVAREZ CASTRO andreari, José Antonio Lozano Alonso doktore jaunaren eta Santiago Mazuelas doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Supervised Learning in Time-dependent Environments with Performance Guarantees”. Ingeniaritza Informatikoa Doktoregoa.
  • LAURA QUESADA GANUZA andreari, Eduardo Rojí Chandro doktore jaunaren eta Leire Garmendia Arrieta doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Heat Waves Risk Assessment of Historic Urban Areas: Historic Buildings and their Urban Environment”. Ingeniaritza Mekanikoa Doktoregoa.
  • MIKEL LUMBRERAS MUGAGUREN jaunari, Koldobika Martín Escudero doktore jaunaren eta Gonzalo Diarde Belloso doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: ”Analysis on the Application of Machine-Learning Algorithms for District-Heating Networks Characterization & Management”. Energia Eraginkortasuna eta Jasangarritasuna Ingeniaritzan eta Arkitekturan Doctoregoa.

OSASUN ZIENTZIAK

  • XABIER MONASTERIO CUENCA jaunari, Susana María Gil Orozko doktore andrearen eta Iraia Bidaurrazaga López de Letona doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego nazioarteko tesiagatik: “Athletic Clubeko jokalarien lesioak: hazkundea eta heltzea arrisku faktore potentzial gisa./Injuries in Athletic Club players: growth and maturation as potential risk factors”. Ikerketa Biomedikoa Doktoregoa.
  • JESSICA FERNÁNDEZ SEVILLANO andreari, Ana María González Pinto Arrillaga doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Cognition, inflammation and related risk factors in suicide attempts”. Neurozientziak Doktoregoa.
  • KEVIN LAS HERAS ZAPATA jaunari, Rosa María Hernández Martín doktore andrearen eta Edorta Santos Vizcaino doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: ”Mesenchymal stromal cells-based sustainable strategies for wound management: form valorized cell delivery systems to cell-free therapies”.  Medikamenduen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako Doktoregoa.
  • MARKEL LAFUENTE MERCHÁN jaunari, José Luís Pedraz Muñoz doktore jaunaren eta Laura Sáenz del Burgo Martínez doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Nanocellulose-alginate-based bioinks for 3D bioprinting and osteochondral regeneration”. Medikamenduen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako Doktoregoa.
  • LEIRE MARTIN SOUTO andreari, Fernando Luis Hernando Echevarria doktore jaunaren eta Andoni Ramírez García doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “New insights into the immunodiagnosis of Scedosporium/Lomentospora in Cystic Fibrosis patients. Scedosporium/Lomentosporaren immunodiagnostikoari buruzko aurrerapen berriak Fibrosi Kistikoa duten pazieetan”. Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Doktoregoa.
  • PATRICIA RUIZ ORDORICA andreari, Andrés Valdivieso López doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Estudio comparativo de los resultados del trasplante hepático con donantes en asistolia controlada frente a los donantes en muerte encefálica”.  Medikuntza eta Kirurgia Doktoregoa.
  • IÑIGO MURGA GANDASEGUI jaunari, José Vicente Lafuente Sánchez doktore jaunaren eta Juan Carlos Gómez Esteban doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Identificación y caracterización de subgrupos clínicos en el Síndrome de Fatiga Crónica/Encefalomielitis Miálgica. Propuesta de un protocolo para su estudio”. Neurozientziak Doktoregoa.
  • SOFIA DEL CAÑO OCHOA andreari, María Dolores Guillen Loren doktore andrearen eta Aihoa Ruíz Aracama doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Modificación del proceso de oxidación de aceites comestibles poliinsaturados por efecto de su enriquecimiento en algunos compuestos con potencial capacidad antioxidante y por efecto de la temperatura. Un estudio por RMN de 1H”. Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna Doktoregoa.
  • ALOÑA AGIRRE LIZASO andreari, María Jesús Perugorria Montiel doktore andrearen eta Jesús María Bañales Asurmendi doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “The role of scavenger receptor MARCO in the immuno-oncology of intrahepatic cholangiocarcinoma: a novel prognostic and therapeutic target”.  Ikerketa Biomedikoa Doktoregoa.

GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIAK

  • SARA LOITI RODRÍGUEZ andreari, María José Cantalapiedra González doktore andrearen eta Aingeru Genaut Arratibel doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “La animación como recurso informativo para el empoderamiento en salud: prácticas y estrategias del sistema nacional de salud de España en youtube”. Gizarte-Komunikazioa Doktoregoa.
  • SAMARA VELTE MORÁN andreari, Josu Amezaga Albizu doktore jaunaren eta Aitzpea Leizaola Egaña doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamendu estrategien analisi diskurtsiboa/Understanding the mediated memories of the Basque conflict: a discursive analysis of young people's perceptions and positioning strategies towards their collective past”.  Gizartea, Politika eta Kultura Doktoregoa.
  • JAIME ALTUNA RAMÍREZ jaunari, Jone Miren Hernández García doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Hizkuntzaren Funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuanadin eta generoan ardaztuta”. Ikasketa Fiministak eta Generokoak Doktoregoa.
  • LAURA MUELAS DE AYALA andreari, María Luz Esteban Galarza doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Los surcos del placer, desbordamientos, prácticas y transformaciones feministas”. Ikasketa Fiministak eta Generokoak Doktoregoa.
  • IZARO BABARRO VELEZ andreari, Jesus María Ibarluzea Maurolagoitia doktore jaunaren eta Ainara Andiarena Villaverde doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Eskola Jazarpenaren Ikuspegi Biopsikosoziala: Hormonen eta Testuinguruaren Eragina. Biopsychosocial Perspective of Bullying: Influence of Hormones and Context”.  Psikologia Doktoregoa.
  • JONE SAGASTUI AGUAYO andreari, Elena Herrán Izagirre doktore andrearen eta María Teresa Anguera Argilaga doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “La magia de acompañar la socialización temprana.Observación sistemática de la educadora Pikler durante el juego libre infantil/The magic of accompanying early socializtaion. Systematic observation of Pikler eduators during young children´s free play”. Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Doktoregoa.
  • ITZIAR KEREXETA BRAZAL andreari, Pedro Manuel Martínez Monje doktore jaunaren eta Leire Darretxe Urrutxu doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Competencia digital docente e inclusión educativa del alumnado desde la perspectiva del profesorado en escuelas de América Latina y de Euskadi. Estudio del caso conectandoescuelas.org”. Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak Doktoregoa.
  • NORA DEL PUERTO GOLZARRI andreari, Aitziber Azurmendi Imaz doktore andrearen eta Eider Pascual Sagastizabal doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “La conducta agresiva en niños y niñas de edad escolar: sensibilidad al contexto familiar en función del temperamento y los perfiles hormonales y genéticos/Aggressive behavior in school-age boys and girls: sensibility to the family context according to temperament and hormonal and genetic profiles”.  Psikologia Doktoregoa.
  • MINA JEVTOVIC andreari, Clara Martín doktore andrearen eta Efthymia Kapnoula doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “The role of orthography in auditory word learning”. Neurozientzia Kognitiboa Doktoregoa.
  • ANE EGUREN IKAZURIAGA andreari, Alexander Muela Aparicio doktore jaunaren eta Goreti Soroa Martínez doktore andrearen zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Attachment video-feedback intervention (avi): adin txikikoen babesgabetasunarekiko arrisku-egoerei aurrea hartzeko esku-hartzea/Attachment Video-feedback Intervention (AVI): a program for the prevention of child abuse and neglect”. Psikologia Doktoregoa.
  • AITOR MARCOS DÍAZ jaunari, Patrik Harmann doktore jaunaren eta José María Barrutia Legarreta doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “The limits of incentives and information in promoting sustainable consumption”. Enpresa Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntza Doktoregoa.
  • ELENA LÓPEZ BERNABÉ andreari, Ibon Galarraga Gallastegui doktore jaunaren eta Pedro Linares Llamas doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Pathways to a decarbonised building sector: understanding energy decisions in heating and cooling”. Ekonomia: Ekonomia Analisirako Tresnak Doktoregoa.
  • GUILLERMO LAZCOZ MORATINOS jaunari, Carlos María del Pilar Romeo Casabona doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Gobernanza y supervisión humana de la toma de decisiones automatizada basada en la elaboración de perfiles/Governance and human oversight of automated decision-making based on profiling”. Giza Eskubideak, Botere Publikoak, Europar Batasuna: Zuzenbide Publicoa eta Pribatua Doktoregoa.
  • ALAZNE IRIGOYEN DOMÍNGUEZ andreari, María Ángeles Barrere Unzueta doktore andrea zuzendaritzapean egindako nazioarteko doktorego tesiagatik: “Feminismos, interseccionalidad y estereotipos en el derecho antidiscriminatorio. Una especial referencia al ámbito de la CAPV”. Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktoregoa.

ARTEAK ETA GIZA ZIENTZIAK

  • ALBERTO SALCEDO FERNÁNDEZ jaunari, Juan Andrés Crego Morán doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Arte y memoria industrial vasca. La revitalización del patrimonio industrial arquitectónico obsolescente mediante la acción artística”. Ikerketa Arte Garaikidean Doktoregoa.
  • ALAIN JESÚS SANTOS FUENTES jaunari, Juan Bosco Amores Carredano doktore jaunaren eta Javier Fernández Sebastián doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “La Constitución de Cádiz y la modernidad política en Cuba: actores, prácticas y conceptos (1810-1823)”. Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kuktua eta Gizartea Doktoregoa.
  • ITZIAR ZORRAKIN GOIKOETXEA andreari, Elizabete Manterola Agirrezabalaga doktore andrearen eta Ana Tamayo Masero doctore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Estudio descriptivo de la localización de videojuegos al español: relación entre el proceso, el producto y la recepción”.  Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan Doktoregoa.
  • BORJA ARIZTIMUÑO LÓPEZ jaunari, Ricardo Gómez López doktore jaunaren eta Joseba Andoni Lacarra Andrinua doktore jaunaren zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Euskara Arkaikoko adizki jokatuen gaineko ikergaiak. Corpusa eta azterketa filologiko-linguistikoak”.  Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Doktoregoa.
  • IZASKUN ALONSO SARATXAGA andreari, María Rosario Arrazola-Oñate Tojal doktore andrearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiagatik: “Habitar la pintura. Diálogos formales y contextuales entre pintura y espacio arquitectónico”. Ikerketa Arte Garaikidean Doktoregoa.

UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak hartutako behin betiko erabakiaren  aurka egiteko gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboari (EISBA) hilabeteko epean, deialdia zein erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita, horrek ezertan eragotzi gabe beste edozein errekurtso jartzea.