Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
UPV/EHUk animaliekin esperimentatzeari (1201/2005 ED) buruzko ikastaroak antolatzen ditu urtero, B kategoria lortzeko. Ikastaroak Animalaria SL enpresak ematen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiak egiaztatutako kategoria hori lortzea ezinbesteko baldintza bat da animaliekin esperimentuak egin ahal izateko.
Emaitzak
Animaliekin esperimentatzeko B kategoriaren egiaztapena lortzeak animaliekin lan egiteko gaitasuna ematen die doktoregaiei.
Ebaluazio-sistemak
Ikastaroa ikasle kopuru mugatu batentzat da, eta UPV/EHUrekin lotura duten pertsonek izango dute lehentasuna. Matrikula ordaindu behar da. 1. Prestakuntza jarduera honetara joatea banaka kontrolatuko da egunero. 2. Aprobetxamendu mailaren ebaluazio proba egingo da ikastaroa amaitzean, eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diploma jasoko da. Dokumentu hau doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango da.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
60
Deskribapena
Asteroko hitzaldiak dira, 60-90 minutu inguruko iraupenekoak, eta doktoregoaren prestakuntzaldi osoan ematen dira. Horrelako mintegietan, doktoregaiak edo ikertzaile senior batek berriki argitaratutako ikerketa artikulu bat du hizpide. Astero egiten direnez, laborategiko doktoregai bakoitzak hiruzpalau mintegi aurkezten ditu urtero, gutxienez.
Emaitzak
Ikerketa emaitzen azterketa kritikoa egitea.
Ebaluazio-sistemak
Mintegi bibliografikoetara joatea nahitaezkoa izango da. 1. Prestakuntza jarduerara joatea banaka kontrolatuko da. 2. Jarduera hau ebaluatzeko, artikulu zientifikoak aurkeztuko ditu aldian behin ikasleak, eztabaidatuak izateko. Doktoregaiaren zuzendariak/tutoreak dagokion balioespen txostena egingo du. 3. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
500
Deskribapena
Urtean (behin gutxienez) batez beste 3 hilabeteko iraupena izango duen egonaldia egitea, doktoregaiarena ez den zentro batean ¿estatuan edo atzerrian¿, non, tesi zuzendariak edo tutoreak gomendatuta, doktoregaiak bere doktorego tesiaren gaiari lotutako jardueraren bat egingo duen. Hala, metodologia edo teknika jakin bat ikasiko du doktoregaiak, eta bestelako lan dinamikak ezagutuko ditu, bere prestakuntza hobetuz eta taldeak teknologikoki aberastuz. Egonaldi laburretarako diru laguntza jaso dezakete MECren eta EJren edo estatuko nahiz nazioarteko beste erakunde batzuen (British Council, EMBO...) doktorego aurreko bekak jaso dituzten ikasleek.
Emaitzak
Itzultzean, doktoregaiak metodologia edo teknika hori ezar dezake doktorego tesia egiten ari den laborategian bertan.
Ebaluazio-sistemak
1. Ikaslearen tutoreak ikasleak egonaldian zehar bete behar duen lan egitasmoa egin edo gainbegiratuko du. Lan egitasmo horretan, zehatz adieraziko da zer helburu bete nahi diren eta nola egiaztatu nahi diren helburu horiek. 2. Doktoregaiak, egonaldiaren amaieran, harrera laborategian egin dituen jardueren justifikazio txostena idatziko du, eta honako hauek erantsiko dizkio: eskabidearen ziurtapen gutuna, eta egonaldia egiteko dagokion organismotik jaso duen diru laguntzaren justifikaziorako behar diren dokumentuak. Tesi zuzendaria arduratuko da kontrolaz, eta doktoregaiaren lorpenak balioetsi eta egiaztatuko ditu hura egonalditik itzultzean. Dokumentu hau doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango da.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
5
Deskribapena
Urtean behin (egun batean), doktoregaiek 30-40 minutuko mintegi bat ematen dute, normalean ingelesez, non jarduera horretan parte hartzen duten ikertaldeko gainerako kideei beren ikerketa proiektuen emaitzak aurkezten dizkieten. Mintegi horien bidez, ikaslea beren emaitzak aurkeztera eta eztabaidatzera ohitu nahi da, baita ikertaldeko beste kide batzuen emaitzak eztabaidatzera ere.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, doktoregaiaren doktorego tesiaren proiektuaren aurrerapen maila ezagutzen da, eta ikaslea ohitzen da bere emaitzak jendaurrean aurkeztera eta eztabaidatzera.
Ebaluazio-sistemak
Urteko ahozko aurkezpenak nahitaezkoak izango dira. Zuzendaria/tutorea bera arduratzen da hori zuzenean kontrolatzeaz, mintegien saioetan parte hartzen baitu. 1. Prestakuntza jarduera honetara joatea banaka kontrolatuko da. 2. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tesi zuzendariak/tutoreak berrikusiko du, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du. 3. Jarduera hau ebaluatzeko, artikulu zientifikoak (eztabaidatuak izateko) eta ikerketa proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditu aldian behin ikasleak. Doktoregaiaren zuzendariak eta/edo tutoreak dagokion txostena egingo dute.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Doktoregaiak, doktoregoko prestakuntzaldian maiztasun batez (hamabostean behin), mintegiak egiten ditu bere ikertaldearen barruan, bere doktorego tesiaren bilakaeraren eta egoeraren berri emateko. Saio horiek baliagarriak dira bai proiektuaren alderdi teknikoei buruz eztabaidatzeko, bai esperimentu edo proiektu berriak diseinatzeko. Sei hilabete baino gehiagok esan nahi du urte osoan egiten direla.
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza agerian geratuko da landutako ikuspegian, zientzia esperimentazioan sor daitezkeen arazoen konponbidean eta tesi proiektuan ezarritako helburuen lorpena ikusteko moduan.
Ebaluazio-sistemak
Doktoregaiak eginiko mintegi hauek tesi zuzendariak kontrolatuko ditu zuzenean (zuzendaria mintegietan egongo da beti). 1. Prestakuntza jarduerara joatea banaka kontrolatuko da. 2. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du. 3. Jarduera hau ebaluatzeko, ikerketa proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditu aldian behin ikasleak. Doktoregaiaren zuzendariak/tutoreak dagokion txostena egingo du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako programaren doktoregaiek emaitzak aurkeztuko dituzte, beren doktorego tesiaren gaiarekin zerikusia duten estatuko edo nazioarteko biltzarretan. Parte-hartzeak 10 eguneko iraupena izango du (5 egun egonaldian eta 5 egun prestatzen), eta urtero egingo da.
Emaitzak
Jarduera honetan jasotako ikaskuntzak ziurtasuna emango dio doktoregaiari bere planteamendu eta helburu zientifikoetan.
Ebaluazio-sistemak
1. Biltzar bakoitzeko (edo jardunaldi bakoitzeko) parte-hartzearen emaitzak haren adierazle konbentzionalen bidez balioetsiko dira (onartutako ekarpen mota, lana biltzarrean aurkeztea, lana aldizkari baterako hautatzea, etab.). Jardueraren amaieran, doktoregaiak txosten bat idatziko du, zuzendariak/tutoreak balioetsiko duena. 2. Ikasleek biltzarreko emaitza eta ondorio nagusiak azalduko dituzte, labur, ikertaldearen emaitzak aurkezteko mintegi batean. 3. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
60
Deskribapena
Asteroko hitzaldiak dira. Ordu eta erdiko iraupena dute, eta doktoregoaren prestakuntzaldi osoan ematen dira. Duela hainbat urte astero hasi ziren antolatzen Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Bioforoa), Biofisikako Unitatean eta CIC-bioGUNE zentroan, eta biologia molekularraren eta biomedikuntzaren arloko nazioarteko adituek ematen dituzte. Hitzaldi gehien-gehienak ingelesez ematen dira. Hitzaldi horien xedea da aipatutako erakundeetan garatzen ari diren ikerketa proiektuak azaltzea, kide guztiek ikerketaren egoera eguneratua ezagut dezaten. Horrela, bide batez, taldeen arteko lankidetza bultzatzen da.
Emaitzak
Gai zientifiko jakin bati buruzko ezagutza areagotzea.
Ebaluazio-sistemak
1. Prestakuntza jarduerara joatea banaka kontrolatuko da, hitzaldiaren amaieran doktoregaiak berak eginiko sinaduraren bidez. 2. Zuzendariak/tutoreak doktoregaiak jardueran izan duen aprobetxamendu maila balioetsiko du. 3. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
4
Deskribapena
UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuak antolatutako lau orduko ikastaro bat edo batzuk dira, doktoregaiei laneko osasunari eta segurtasunari buruzko prestakuntza emateko. Besteak beste, gai hauek lantzen dira: agente kimikoen eta biologikoen erabilera, arriskuaren ebaluazioa eta euste mailak, hondakinen kudeaketa, eta larrialdi eta jarduera planak, istripuak gertatzen direnerako.
Emaitzak
Doktoregaiak prebentzioari buruzko prestakuntza jasoko du, laneko bere segurtasunari lotutako alderdietan.
Ebaluazio-sistemak
Ikastaroetara joateko, izena eman beharko da aurretik (doakoa), eta banaka kontrolatuko da bertaratzea. Nahitaezko ikastaroak izango dira doktoregai guztientzat. 1. Ikastaro bakoitzak bere ebaluazio sistema izango du (bertaratzearen banakako kontrola, eskoletan parte hartzea, amaierako testa); sistema horren bidez, ikasleak jasotako prestakuntzatik atera duen onura zehaztu eta dagokion diploma ematen da. 2. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
20
Deskribapena
Prestakuntza espezifikoko ikastaro bat edo batzuk dira, eta horien bidez doktoregaiak doktorego tesiaren proiektua egiteko behar dituen teknika zehatzak ikasten ditu. Era berean, lagungarriak dira ezagutza zientifikoa eguneratzeko.
Emaitzak
Metodologia espezifiko aurreratuak ikastea eta eguneratzea.
Ebaluazio-sistemak
Jarduera hauetako bakoitzera joatea doktoregaiak eta haren zuzendariak/tutoreak erabakiko dute, landu beharreko tesi proiektuaren arabera. 1. Ikastaro bakoitzak bere ebaluazio sistema izango du (bertaratzearen banakako kontrola, eskoletan parte hartzea, testa); sistema horren bidez, ikasleak jasotako prestakuntzatik atera duen onura zehaztu eta dagokion diploma ematen da. Amaieran, doktoregaiak txosten bat idatziko du, zuzendariak/tutoreak balioetsiko duena. 2. Kontrol hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.