Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako doktorego programan sar daitezke lizentziatura edo gradu hauek egin dituztenak: Biologia, Biokimika, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Medikuntza, Biomedikuntza eta Abeltzaintza. Gainera, zientzia esperimentaletako eta osasun zientzietako titulazioak edo kidekoak egin dituztenak ere sar daitezke, baldin eta ikerketa masterren bat egin badute biozientzietan eta biomedikuntzan edo kideko arloetan, zeinetan eskuratu dituzten doktorego programako bost ikertaldeetakoren batean txertatzeko moduko gaitasunak, abileziak eta trebetasunak.
Beste titulazioren bat egin dutenen kasuan, doktorego programako Batzorde Akademikoak erabakiko du, ikasle bakoitzaren sarrerako profilaren arabera, prestakuntza osagarriak egin behar dituen ala ez. Prestakuntza osagarri hori behar izanez gero, bost eta hamabost ECTS artean egin beharko dituzte UPV/EHUko Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako master ofizialean.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.