Antolaketa
Doktorego programaren koordinazioa
MONTES BURGOS, LIDIA RUTH
Batzorde akademikoa
- Batzordeburua: MONTES BURGOS, LIDIA RUTH
- Bokala: ALCORTA CALVO, MIREN ITZIAR
- Bokala: RUIZ LARREA, MARIA BEGOÑA
- Bokala: SHNYROVA ZHADAN, ANNA
- Bokala: ZUBIAGA ELORDIETA, ANA MARIA
Baliabide materialak
Zientzia eta Teknologia Fakultateak nola Medikuntza eta Odontologia Fakultateak zeinek bere ikasgelak eta ikerkuntza aretoak eskaintzen dituzte doktorego programan aurreikusitako ikastaro, mintegi eta laborategiko lanak egin daitezen. Honez gain, UPV/EHUren ikerkuntza zerbitzu orokorrak (SGIKER), fakultate biotan kokatutakoak, eskura daude beroriek erreserbatu eta analisietan erabiltzeko.Honez gainera, eskura ere badira Biofisika Unitateak (CSIC-PV/EHU gune mistoak) Leioako campusean dituen ikasgelak eta lan aretoak.Eta, azkenik, erabili ere erabil daitezke Biozientzien teknologia ikerketa kooperatiboko guneak (IKG-bioGUNE) Bizkaiko teknologia parkean, Derion dituen ikerketa areto eta eremuak.Sailek, beren aldetik, laborategi ezberdinei loturiko irakurketa gela eta aretoak dituzte, doktorego programan ari diren ikasleek erabil litzaketenak.
Erabilgarri dira UPV/EHUren ikerkuntza zerbitzu orokorren (SGIKER) ikerketa laborategi, tailer eta zerbitzu guztiak, Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Biokimika eta Biologia Molekularra sailean eta Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia sailean) kokatutakoak. Berdin esan daiteke Medikuntza eta Odontologia Fakultatean kokatutakoekin (Fisiologia sailean). Bai eta Biofisika unitatearen (CSIC-UPV/EHU gune mistoaren) laborategi, tailer eta esperimentazio guneekin ere.Modu berean, erabilgarri dira Biozientzien teknologia ikerketa kooperatiboko guneak (IKG-bioGUNE) Bizkaiko teknologia parkean, Derion dituen laborategi eta esperimentazio eremuak.
UPV/EHUren Leioako biblioteka nagusiak eta Biozientzien teknologia ikerketa kooperatiboko gunearen (IKG-bioGUNE) (Bizkaiko teknologia parkea, Derio) biblioteka ere erabilgarri dituzte Biokimika eta Biologia Molekularra doktorego programako ikasleek, doktorego tesiak egiteko beharrezko izanen dituzten bilaketa bibliografikoak bertan egingo ahal dituztelarik.
Hala egin daiteke areto eta laborategi ezberdinetan kokatutako internet terminal guztietan ondoko esteka hauetara joaz:
- Euskal Herriko Unibertsitatearen biblioteka, UPV/EHU (http://www.ehu.es/eu/web/biblioteka).
- Datu base ugari, biblioteka ezberdinen bitartez.
Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak
- Asociación Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces
- BBD Biophenix S.L.
- BRITISH COLUMBIA CANCER AGENCY BRANCH
- Biodonostia
- CIC biomaGUNE
- Centro de Investigacion Cooperativa en Biociencias (CIC-bioGUNE)
- Servicio Español para la Internacionalización de la Educación (SEPIE)
Bestelako erakunde laguntzaileak
- Fundación Inbiomed
- Hospital Txagorritxu