Hamar urte baino gehiago dira Biologia Molekularra eta Biomedikuntza doktorego programa UPV/EHUn irakasten dela, izen desberdinen pean. Haren xedea da titulazio desberdinetako graduatuak zientzialari profesional bihurtzea programaren arloko diziplinetan.
Ikertzaileak sortzea du helburu nagusi, eta horretarako doktoregaiak murgiltzen dira beren emankortasunagatik nabarmenak diren puntako ikerketa laborategietan, hau da, tesi kopuruari begira nahiz tesietatik sortutako kalitateko argitalpenei begira, bereziki produktiboak direnetan.
Programan bost ikerketa ildo nagusi bereizten dira: mintzen eta proteinen biofisika, gaixotasunaren biologia molekularra, minbiziaren eta autoimmunitatearen genetika molekularra, lipidoen fisiopatologia eta teknika lipidomikoak eta zelulen seinaleztapena, proteomika eta bioteknologia.
Programa batez ere UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean ematen da, bai eta Biofisika Institutuan, Biocruces Institutuan eta Biogune/Biomagune ikerketa kooperatiborako guneetan.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 3
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 42
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: lidiaruth.montes@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: bmbm.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
I Taldea. Biofisika |
|
II Taldea. CIC-bioGUNE |
|
III Taldea. Genetika Molekularra. |
|
IV Taldea. Fisiopatologia Molekularra. |
|
V Taldea. Seinalizazio Zelularra, Proteomika eta Bioteknologia. |
|