Erabakia, 2024ko maiatzaren 23koa, Graduondoko Batzordearena, UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiko 57. artikulua garatzekoa
Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 24ko bileran UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegia onartu zuen. Testu horretan ezartzen denez, Graduondoko Batzordeari dagokio arautegiko zenbait puntu garatzea, eta horregatik batzordeak erabaki batzuk hartu behar ditu gai horiek ebazteko.
Arautegiko 57. artikuluan argitalpen bildumaren bidezko tesiak arautzen dira. Honelaxe dio testuak: “Argitalpen bildumaren bidez aurkeztutako doktorego tesiak nahitaez bildu behar ditu batasun tematikoa duten hainbat lan, argitaratutakoak eta/edo argitaratzeko onartutakoak, horiek guztiak Graduondoko Batzordeak ezarritako egituraren arabera antolatuta”. Doktorego Ikasketa Ofizialen Arautegiak indarrik gabe utzi zuen Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegia (2020ko martxoaren 5eko EHAA). Arautegi zaharreko XI. kapituluan argitalpen bildumaren bidezko tesiaren nondik norakoak zehazten ziren. 43. artikuluan argitalpen bildumaren bidezko tesiaren egitura ezartzen da:
“43. artikulua. Artikulu bildumaren bidez egindako tesiaren egitura.
Artikulu bildumaren bidez aurkeztutako tesiak argitaratutako lanak edo argitaratutako onartutakoak izango ditu oinarri, behar bezala egiaztatuak gaia kontuan hartuta, eta tesiak honako egitura izango du:
1. Hasierako atala, gutxienez 10.000 hitz, eduki honekina:
- a) Sarrera: tesiaren aurkezpena eta gaiaren zergatia.
- b) Tesiko gaiaren esparru teorikoa eta erabilitako baliabide metodologikoak.
- c) Hipotesi eta helburu orokorrak eta zehatzak, zehaztuta zein artikulutan lantzen diren.
- d) Lortutako emaitzen laburpena, eta egoki denean, hori buruzko eztabaida.
- e) Erreferentzia iturriak.
2. Tesiaren bigarren atalean ondorioak bilduko dira.
3. Hirugarren atala eranskina izango da eta honakoak bilduko ditu: argitaratutako edo argitaratzeko onartutako artikuluak, liburuak edo liburuaren kapituluak. Eranskinaren izenburua “Argitaratutako lanak” izango da edo ”Argitaratutako edo argitaratzeko onartutako lanak". Argitaratutako edo onartutako ekarpenak oso-osorik erantsi behar dira, baldin eta aldizkariak baimena eman badu artikulua doktorego tesian erabiltzeko. Baimenik izan ezean, accepted manuscript bertsioa erabiliko da, hedatzeko egokia. Bi kasuotan, bibliografia osoa erantsi behar da, eta zehaztu egin beharko da argitalpen urtean aldizkariak izan duen eragin faktorea, kasuan kasuko kategorian daukan posizio erlatiboa eta kalitateko beste adierazle batzuk.”
Badirudi egokiena dela gaur egun arte indarrean egon diren arauetatik abiatzea, eta gero Graduondoko Batzordea haiek egokitzen edo aldatzen joatea, horren premia sortu ahala. Horregatik guztiagatik, erabaki proposamen hau aurkezten dut:
ERABAKIA
Bakarra. - Argitalpen bildumaren bidez egindako tesiak egitura hau izango du:
1. Hasierako atala, gutxienez 10.000 hitz, eduki honekin:
- a) Sarrera: tesiaren aurkezpena eta gaiaren zergatia.
- b) Tesiko gaiaren esparru teorikoa eta erabilitako baliabide metodologikoak.
- c) Hipotesi eta helburu orokorrak eta zehatzak, zehaztuta zein artikulutan lantzen diren.
- d) Lortutako emaitzen laburpena, eta egoki denean, horri buruzko eztabaida.
- e) Erreferentzia iturriak
2. Tesiaren bigarren atalean ondorioak bilduko dira.
3. Hirugarren atala eranskina izango da eta honakoak bilduko ditu: argitaratutako edo argitaratzeko onartutako artikuluak, liburuak edo liburuaren kapituluak. Eranskinaren izenburua “Argitaratutako lanak” izango da edo ”Argitaratutako edo argitaratzeko onartutako lanak". Argitaratutako edo onartutako ekarpenak oso-osorik erantsi behar dira, baldin eta aldizkariak baimena eman badu artikulua doktorego tesian erabiltzeko. Baimenik izan ezean, accepted manuscript bertsioa erabiliko da, hedatzeko egokia. Bi kasuotan, bibliografia osoa erantsi behar da, eta zehaztu egin beharko da argitalpen urtean aldizkariak izan duen eragin faktorea, kasuan kasuko kategorian daukan posizio erlatiboa eta kalitateko beste adierazle batzuk.
Leioa, 2024ko maiatzaren 23a.
Presidentea
Montse Maritxalar Anglada
Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea
Idazkaria
Arantza Ibabe Lujambio
Gestio Akademikoaren Zerbitzuko burua