UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegia 2024ko apirilaren 25ekoa
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Helburua.
Arautegi honen helburua da UPV/EHUko doktorego ikasketen kudeaketa antolatzea, eta Doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuari jarraituz ezartzen da.
2. artikulua.– Doktorego ikasketak.
1.– Doktoregoa unibertsitateko ikasketa ofizialen hirugarren zikloa da. Ikasketa hauen xedea da kalitateko ikerketarako gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea. Ikasketok amaitzeko, ikerketa baten emaitza originalak biltzen dituen doktorego tesi bat egin eta defendatu beharko da.
Goi mailako hezkuntzaren hirugarren ziklo hau gaindituta, doktore titulua eskuratzen da. Titulu hori ofiziala da eta estatu osoan dauka balioa.
2.– Doktorego ikasketak antolatzen dira eremu zientifiko, teknologiko, humanistiko, sozial eta artistiko desberdinetako programetan, eta diziplinarteko ikuspegiaz, UPV/EHUko Estatutuei, haiek garatzen dituzten arautegiei eta aplikatu beharreko oinarrizko legeriari men eginez.
3.– Normalean doktorego ikasketak aurrez aurrekoak izaten dira, titulu bakoitzaren memoria egiaztatuan zehazten den bezala. Jardueraren bat aurrez aurrekoa izango ez bada, halaxe adierazi beharko da esplizituki ikasle bakoitzaren ikerketa eta prestakuntza plan pertsonalean.
3. artikulua.– Datu pertsonalen tratamenduaren araubide juridikoa.
Arautegi hau aplikatzearen ondoriozko datu pertsonalen tratamenduak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) arautegian eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera arautuko dira, UPV/EHUren tratamendu-jardueren erregistroari jarraituz.
II. KAPITULUA. SARBIDEA, ONARPENA ETA MATRIKULA
4. artikulua.– Tramiteen egutegia.
UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak ikasturte bakoitzerako ezarriko du, Doktorego Eskolaren proposamenez, doktorego programetako sarbide, onarpen eta matrikularako tramiteen egutegia. Egutegia UPV/EHUko web orrian argitaratuko da.
5. artikulua.– Doktoregoan sartzeko baldintzak.
1.– Orokorrean, doktorego programa ofizial batera sartzeko izateko, graduko titulua edo baliokidea eta master titulua edo baliokidea izan behar da, eta bi titulazio horien artean gutxienez 300 ECTS kreditu eduki behar dira gaindituta.
2.– Programan sar daitezke, era berean, atal hauetakoren batean zehazten diren baldintzak betetzen dituztenak:
a) Espainiako unibertsitate titulu ofizialak edo Espainiako titulu baliokideak izatea, titulazio horien artean gutxienez 300 ECTS kreditu gaindituta izatea, eta, horretaz gain, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 3. maila egiaztatzea.
b) Europako Unibertsitate Eremuko (EUE) atzerriko hezkuntza sistemetako titulu bat izatea –homologatuta izan zein ez–, Kualifikazioen Europako Esparruko 7. mailakoa, baldin eta titulu horrek jatorrizko herrialdean doktoregorako sarbidea ematen badu Bide horretatik sartzeak ez dakar titulua homologatzea: interesdunari doktoregoan sartzeko baino ez zaio onartuko, hau da, onarpenak ez du bestelako ondoriorik izango.
c) EUEtik kanpoko atzerriko hezkuntza sistemetako titulu bat izatea –homologatuta izan zein ez–, baldin eta aurretik frogatzen bada, Graduondoko Batzordeak ezarritako prozeduraren bitartez, titulu horrek Espainiako unibertsitate master ofizial baten prestakuntzaren parekoa egiaztatzen duela, eta jatorrizko herrialdean doktoregorako sarbidea ematen duela. Bide horretatik sartzeak ez dakar titulua homologatzea: interesdunari doktoregoan sartzeko baino ez zaio onartuko, hau da, onarpenak ez du bestelako ondoriorik izango.
d) Beste doktore titulu bat izatea.
e) Unibertsitateko titulua izanik, Osasun Zientzietako espezialitate bat egiteko plaza bat lortuta izatea –dagokion proba gainditurik–, eta programa horretan gutxienez bi urte egin izana ebaluazio positiboaz.
6. artikulua.– Onarpenerako baldintzak eta irizpideak.
1.– Doktorego programako batzorde akademikoak ikasleak hautatu eta onartzeko baldintza eta irizpide gehiago ezar ditzake, 5. artikuluan zehaztutakoez gainera. Zehazki, eskatu ahal izango da doktorego programako ikertzaile baten konpromisoa, tesiaren zuzendaria izateko ikaslea programan onartuz gero.
2.– Prestakuntza osagarri espezifikoak.
Gerta liteke ikasleei prestakuntza osagarri espezifiko jakin batzuk egitea eskatzea doktorego programan onartuak izateko. Osagarriok ikasturte bakar batean egin beharko dira gehienez eta tesiaren hastapenetan, ahal dela matrikulako lehen ikasturtean, eta, edozelan ere, bigarrena amaitu aurretik Prezio publikoei eta ikasteko beka eta laguntzei dagokienez, doktorego mailako prestakuntzatzat joko dira.
3.– Onarpenerako baldintzak eta irizpideak eta prestakuntza osagarrien diseinua doktorego programa bakoitzaren memoria egiaztatuan egongo dira zehaztuta, indarreko arautegiei jarraituz.
4.– Plazen erreserba
Plazen % 5 gutxienez gordeko dira % 33ko desgaitasun maila edo handiagoa duten ikasleentzat eta desgaitasun egoera pertsonalengatik hezkuntza premia bereziak dituzten eta aurreko ikasketak normaltasun osoaz egiteko baliabide eta laguntzak behar izan dituzten ikasleentzat. Plaza horiek betetzen ez badira, doktorego programako eskaintza orokorrera pasatuko dira.
7. artikulua.– Ikasleak onartzeko prozedura.
1.– Eskariak.
Doktorego programa batean sartzeko eskaria (izen-ematea) aurkeztu ahal izango dute sarbiderako baldintza orokorrak eta onarpenerako baldintza eta irizpideak betetzen dituztenek, edo matrikula egiteko unean betetzeko moduan daudenek.
EUEtik kanpoko atzerriko titulazioa daukatenak onartzea ala ez Graduondoko Batzordearen esku geratuko da. Baimena eskatu ahal izango zaio onarpena eskatzeko epea hasi baino lehenago, batzordeak berak ezarriko duen eta UPV/EHUren webgunean argitara emango den prozedurari jarraikiz. Izena emateko unean ikasleak ez badu eskatu edo lortu oraindik baimena, modu baldintzatuan segitu ahal izango du onarpen prozesuan. Hala ere, ez badu lortzen baimena matrikula egiteko epearen barruan (Graduondoko Batzordeak ikasturte bakoitzerako onartzen duen egutegiaren arabera), onarpen eskaria bertan behera geratuko da.
2.– Onarpena.
Onarpena eskatzeko epea amaituta, doktorego programa bakoitzeko batzorde akademikoak eskariak aztertuko ditu onarpenerako baldintzak eta irizpideak aintzat hartuta, eta bere erabaki-proposamena jakinaraziko die interesdunei, ezarritako egutegiaren arabera. Era berean, onartuen artetik inork prestakuntza osagarririk egin behar badu, batzorde akademikoak esango dio zeintzuk egin behar dituen.
Onarpenari buruzko erabaki-proposamenaren kontra, interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte hiru egun balioduneko epean. Doktorego programako batzorde akademikoak alegazioak ebatziko ditu eta behin betiko erabakia jakinaraziko die interesdunei hamar egun balioduneko epean.
Alegazioak aurkeztu ezean, epe horiek amaituta, erakabi-proposamenean onartutako eskariak behin betiko onetsita geratuko dira ondorio guztietarako.
3.– Erreklamazioa jartzeko aukera doktorego programan onartua izateko eskariaren ebazpenaren kontra.
Onartua izateko eskariaren ebazpenaren kontra, interesdunek erreklamazioa jarri ahal izango diote Doktorego Eskolari hiru egun balioduneko epean. Doktorego Eskolak hamar egun balioduneko epean ebatziko ditu erreklamazioak eta interesdunei eta programako batzorde akademikoei jakinaraziko die erabakia. Erabaki horren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio errektoreari, edo hark bere ordez izendatzen duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik hasita.
4.– Publizitatea.
Onarpen prozedurari buruzko informazioa gardena eta irisgarria izango da. Ikasleek orientazio zerbitzu egokiak izango dituzte beren esku, eta desgaitasunen bat edo premia bereziak dituzten ikasleak aintzat hartuko dira informazioa ematean eta onarpen prozeduretan. Hortaz, ikasle horiei laguntza eta aholku zerbitzu egokiak eskainiko zaizkie, zerbitzuok ebalua dezaten ea moldaketarik egin behar den curriculumean edo ibilbide edo ikasketa alternatiborik proposatu behar den.
5.– Salbuespenezko onarpen prozedura.
Salbuespenez, eta arrazoi justifikatuak direla medio (doktorego aurreko kontratua, zuzendarikidetza edo antzekoak) epe orokorretik kanpo egin ahal izango da eskaria doktorego programa batean onartua izateko. Nolanahi, sarbide eta onarpenerako baldintzak bete beharko dira.
Eskariok Doktorego Eskolan aurkeztuko dira, eta berak arrazoituta ebatziko ditu, doktorego programako batzorde akademikoaren txostena ikusita. Eskariok onartzeko ezinbestekoa izango da doktorego programako batzorde akademikoaren aldeko txostena, eta doktorego programan plazak geratzea. Erabaki horren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio errektoreari, edo hark bere ordez izendatzen duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik hasita. Onarpen horien berri eman beharko zaio graduondoko ikasketen arloko eskumenak dituen errektoreordetzari.
Bide horretatik sartzen direnek ikasturte horren matrikula osoa ordaindu beharko dute, berdin da noiz hasten diren programan.
8. artikulua.– Matrikula egiteko prozedura.
1.– Behin doktorego programan onarturik, ikasleak matrikula egin beharko du, ezarritako prozedura eta egutegia betez, eta dagokion prezioa ordaindu beharko du. Prezioa Eusko Jaurlaritzak prezio publikoen aginduan ezarritakoa izango da, eta ikasturte osoarena. Matrikula egitean ikasleak zehaztu beharko du zein erregimenetan egingo dituen doktorego ikasketak: arduraldi osoan ala partzialean. Arduraldi partzialean egiteko, ikasleak doktorego programako batzorde akademikoaren baimena beharko du.
Programa bi erakunde edo gehiagoren artekoa denean, hitzarmenean zehaztuko da nola egin beharko den matrikula.
2.– Matrikulatzean ikaslea doktoregai bihurtuko da eta prestakuntza bidean dagoen ikertzailetzat hartuko da.
3.– Matrikula egiten ez badu ezarritako epean eta baldintzetan, interesdunak esleitu zaion plaza galduko du.
4.– Matrikula ikasturte bakoitzean berritu beharko da, harik eta tesia irakurri arte. Ikasturte osoan bajan dagoen doktoregaia baino ez da egongo salbuetsita matrikulatzetik.
5.– Matrikula baliogabetzea eta aldatzea Doktorego Eskolan.
Doktoregaiak ikasturteko edozein unetan baliogabetu ahal izango du matrikula. Matrikula osorik baliogabetu beharko da, eta ez da atzera jasoko ordaindutako dirua. Horrek, hala ere, ez du eragotziko artikulu honetako 7. puntua betetzea.
Bestalde, doktoregaiak eskatu ahal izango du matrikulan arduraldia aldatzeko, doktorego programako batzorde akademikoak baimena emanez gero. Arduraldi partzialetik osora aldatuz gero, matrikularen prezioari dagokion aldea ordaindu beharko du. Arduraldi osotik partzialera aldatuz gero, dirurik bueltan jasotzeko, aldaketak eragina izatea nahi duen ikasturteko abenduaren 31 baino lehen eskatu beharko du aldaketa.
6.– Matrikula ez ordaintzea.
Matrikula egin ondoren doktoregaiak dagokiona ordaintzen ez badu horretarako epean, ordaintzeke daukan kopurua unibertsitatearen aldeko zorra bihurtuko da. Zor hori errektore eskudunaren erabaki batean jasoko da, eta interesdunari jakinaraziko zaio.
UPV/EHUrekin zorrak dituztenek ezin izango dute beste matrikularik egin, ez zaie emango titulurik edo ziurtagiririk, ezta espediente akademikoari buruzko informazio oharrik ere, eta ezin izango dute espedienterik lekualdatu. Era berean, ezin izango dituzte UPV/EHUren zerbitzuak erabili. Zorra kitatu bezain laster, matrikulari lotutako zerbitzuak eta unibertsitateak eskaintzen dituen gainerako guztiak erabili ahal izango dituzte.
Errektoreorde eskudunaren erabaki baten bidez ikasleak zorra duela adierazten ez den artean, ez da geldituko ikasketak amaitzeko gehieneko epearen zenbaketa.
7.– Dirua itzultzea.
Nahiz eta ikasleek legezko epean eta eran eskatu matrikula baliogabetzea, ez zaie dirua itzuliko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginari jarraituz (1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, 34.6 art.).
Hala ere, salbuespen hauetan itzuli egingo zaie:
- Matrikula administrazioak bere kabuz baliogabetzen badu, baldintzaren bat betetzen ez delako, eta hori zuzentzea ezinezkoa bada.
- Ikasleak indarrean dauden prezioak baino gehiago ordaindu badu, kalkula oker egin delako edo oker kobratu zaiolako, betiere, horren errua ikaslearena izan ez bada.
- Doktoregaiari ordaintzea ez badagokio, ikasteko beka edo laguntza bat eman zaiolako, hitzarmenenez hala ezarri delako, edo salbuespena aitortu zaiolako edo dirulaguntzaren bat esleitu zaiolako, baldin eta eskaria legezko epean eta eran egin badu, ikasturte bakoitzerako prezio publikoen aginduan ezarritakoaren arabera.
- Ikasleak matrikula baliogabetzeko eta dirua itzultzeko eskaria egiten badu matrikulaziorako epe ofiziala amaitu aurretik.
- Matrikula baliogabetzea eskatzen badu ez diotelako eman doktoregoa egiteko eskatu duen laguntza edo kontratua.
- Ikasturteko edozein unetan, ikasleak ezin badu ikasten jarraitu salbuespenezko, ustekabeko eta behar bezala justifikatutako egoera bat sortu delako, adibidez gaixotasun fisiko edo psikiko luzea; ikaslea bera edo berarekin lehen mailako odolkidetasuna daukan senidea hiltzen bada; ikaslea bera lanean hasten bada eta lanaren ordutegia bateraezina bada ikasketekin; edo egoera horien pareko besteren bat sortzen bada ustekabean.
Dirua itzultzeko eskaria unibertsitateko erregistroan aurkeztu beharko da, graduondoko ikasketen arloko eskumenak dituen errektoreordeari zuzendua, salbuespenezko egoera egiaztatzen duten agiriekin batera.
III. KAPITULUA. IKASKETEI EGIN BEHARREKO JARRAIPENA
9. artikulua.– Doktorego ikasketen gainbegiratze eta jarraipen prozesua.
1.– Doktoregaiak urtero matrikulatuko dira unibertsitatean eta urtero bete beharko dute ikerketa eta prestakuntza plan pertsonala eta jardueren dokumentu pertsonalizatua.
2.– Programa batean dauden doktoregaiek men egin beharko diote dagokien araubide juridikoari edo kontratu araubideari, kasu bakoitzean aplikatu behar zaien legeria espezifikoaren arabera.
3.– Ikasle bat behin doktorego programan onartuz gero, batzorde akademikoak tutore bat esleituko dio, eta 10.1 artikuluko baldintzak betetzen dituen zuzendari bat, gutxienez.
4.– Doktoregaia atxikiko zaio doktorego programako batzorde akademikoak esleituko dion sailari, zuzendarien, tutorearen eta programan parte hartzen duten sailen artetik. Sailak doktorego programan parte hartzen ez badu, onespena eman beharko dio atxikipenari.
10. artikulua.– Tesi zuzendariak.
1.– Zuzendaria izateko baldintzak.
Tesi bat zuzentzeko beharrezkoa izango da doktorea izatea, ikerketa esperientzia egiaztatua edukitzea eta kasuan kasuko doktorego programako kidea izatea. Doktorego programako batzorde akademikoak programako irakasleen zerrenda eguneratuko du urtero, doktorego proposamenak aurkezteko arautegiari jarraituz, eta, gutxienez, onarpena eskatzeko epea hasi baino hilabete lehenago.
Arautegi honi dagokionerako, ikerketa esperientzia egiaztatua izango da Ikerketa Ebaluatzeko Espainiako Batzordeak (CNEAI) aitortutako ikerketa tarte bat gutxienez edukitzea, unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuari jarraituz, edo, bide horretatik ezin badute egiaztatu, pareko ikerketa merezimenduak edukitzea, Graduondoko Batzordeak zehazten duenaren arabera.
2.– Zuzendariaren eginkizunak.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin.
Tutorearen eginkizunak konpromiso dokumentuan jasoko dira.
3.– Zuzendarikidetza.
Tesiak zuzendarikide bat edo gehiago izan ahalko ditu, gaiaren diziplinartekotasunak edo arrazoi akademikoek hala eskatzen badute edo doktorego programa lankidetzan egiten bada estatuko edo nazioarteko beste unibertsitateren batekin edo batzuekin. Zuzendarikideek artikulu honetan adierazitako baldintza berak bete beharko dituzte ikerketa esperientziari dagokionez. Zuzendarikideek ez dute zertan doktorego programakoak izan.
Batzorde akademikoak baimena eman beharko du tesia zuzendarikidetzan egiteko. Baimen hori atzera bota daiteke aurrerago, baldin eta, batzorde akademikoaren iritziz, zuzendarikidetzak tesiaren garapenari onik egiten ez badio.
Batzorde akademikoak baimena eman ahal izango du ikerketa esperientzia egiaztatuaren baldintza (10.1 artikuluan zehazten dena) betetzen ez duten doktoreak zuzendarikide izateko.
Zuzendariak ezin izango dira hiru baino gehiago izan.
4.– Irakasle erretiratu, emeritu eta lankide ohorezkoek tesiak zuzendu ahal izango dituzte baldin eta doktorego programako beste zuzendarikide bat badute. Doktoregaiak tesia gordailuan uzten badu zuzendariak erretiroa hartu edo emeritu edo ohorezko lankide izendapena jaso eta hurrengo sei hilabeteen barruan, ez da beharrezkoa izango beste zuzendarikide bat izatea.
5.– Batzorde akademikoak, doktoregaiaren eta zuzendari(ar)en iritzia entzunda, tesi zuzendaria aldatu ahal izango du edozein momentutan, horretarako arrazoi justifikaturik badago. Aldaketa hori doktoregaiak, zuzendariak, tutoreak edo batzorde akademikoak eskatu ahal izango dute.
11. artikulua.– Doktoregaiaren tutoretza.
1.– Tutorea izateko baldintzak.
Doktoregai baten tutorea izateko nahikoa da UPV/EHUko doktorea izatea eta kasuan kasuko doktorego programako kidea. Tutorea tesi zuzendarietako bat izan daiteke edo ez.
2.– Tutorearen eginkizunak.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tutorearen eginkizunak konpromiso dokumentuan jasoko dira.
3.– Batzorde akademikoak, doktoregaiaren eta tutorearen iritzia entzunda, tutorea aldatu ahal izango du edozein momentutan, horretarako arrazoi justifikaturik badago. Aldaketa hori doktoregaiak, zuzendariak, tutoreak edo batzorde akademikoak eskatu ahal izango dute.
12. artikulua.– Izendapenen tramitazioa.
Zuzendari(ar)en eta tutorearen izendapenak eta haien aldaketak Doktorego Eskolan tramitatuko dira, doktorego programako batzorde akademikoaren eskariz.
IV. KAPITULUA. IKASKETEN GARAPENA
13. artikulua.– Doktoregoaren iraupena.
1.– Doktoregoko ikasketek lau urte iraungo dute, arduraldi osoan, doktoregaia programan matrikulatzen den egunetik tesia gordailuan uzteko prozesua hasten den egunera arte.
Dena dela, doktorego programako batzorde akademikoak aurrez baimentzen badu, arduraldi partzialean ere egin ahal izango dira doktoregoko ikasketak. Kasu horretan, ikasketek zazpi urte iraungo dute, gehienez, doktoregaia programan matrikulatzen den egunetik tesia gordailuan uzteko prozesua hasten den egunera arte.
Tesia zuzendarikidetzan edo doktorego aurreko prestakuntza kontratu batez egiten duten doktoregaiek arduraldi osoan egin beharko dute doktoregoa, non eta kasuan kasuko deialdian, kontratuan edo hitzarmenean ez den esplizituki esaten arduraldi partzialean egin dezaketela.
2.– Doktorego programako batzorde akademikoak Doktorego Eskolari jakinarazi beharko dio zein arduralditan arituko diren onartutako doktoregaiak, dagozkien tramiteak egin ditzan.
3.– Doktoregaiak % 33ko desgaitasuna edo handiagoa badauka, doktoregoko ikasketek gehienez sei urte iraungo dute arduraldi osoan, eta bederatzi urte arduraldi partzialean.
4.– Luzapena.
1., 2. eta 3. ataletan aipatutako epeak amaitu aurretik tesia gordailuan uzteko prozedura hasi ez bada, doktoregaiak urtebeteko luzapena eskatu ahal izango dio doktorego programako batzorde akademikoari, baita batzordeak baimendu ere, programan zehaztutako baldintzetan.
5.– Doktoregaiak behin-behineko bajak eskatu ahal izango ditu programan, gehienez ere bi urtez, etenaldi guztiak kontuan hartuta.
Doktorego programako batzorde akademikoari aurkeztu beharko dio eskari justifikatua, eta hark erantzun arrazoitua eman beharko dio.
Doktorego programako batzorde akademikoak Doktorego Eskolari jakinaraziko dizkio luzapenen eta behin-behineko bajen inguruan hartzen dituen erabakiak, eskolak tramita ditzan.
Etenaldiok ez daukate zerikusirik 6. atalean aipatzen diren egoerekin.
6.– Aldi baterako ezintasuna, umeen jaiotza, adopzioa, adopziorako zaintza, harrera, haurdunaldiko arriskua, edoskitzaroko arriskua, genero indarkeria eta indarreko legerian aurreikusitako bestelako egoerak gertatuz gero doktoregoan zehar, aldi horiek ez dira aintzat hartuko doktoregoa amaitzeko gehieneko epea agortzeari dagokionez.
7.– 3. eta 6. ataletan aipatutako egoeraren bat gertatuz gero, interesdunak horren berri emango dio Doktorego Eskolari, tramita dezan. Behin egiaztaturik, Doktorego Eskolak jakitun jarriko du doktorego programako batzorde akademikoa.
8.– Doktoregaiak erreklamazioa jarri ahal izango dio Doktorego Eskolari doktorego programak artikulu honetan aipatutako egoerez hartzen dituen erabakien kontra.
Era berean, gorako errekurtsoa jarriko ahal zaio errektoreari, edo hark bere ordez izendatzen duen organoari, Doktorego Eskolak hartutako erabakien kontra.
14. artikulua.– Jardueren dokumentu pertsonalizatua.
1.– Jardueren dokumentua erregistro indibidualizatu bat da, doktorego ikasketetarako interesekoak diren jarduerak kontrolatzekoa, doktorego programako batzorde akademikoak xedatutakoaren arabera. Bertan jaso behar dira doktoregaiaren ikasketetarako interesekoak diren jarduera guztiak.
Doktoregai bakoitza programan matrikulatzen denean sortuko da bere jardueren dokumentu pertsonalizatua, eta ordutik aurrera egiten dituen jarduerak jasoko dira bertan.
2.– Jardueren dokumentu pertsonalizatua aldizka ikuskatuko dute tesiaren tutoreak eta zuzendariak eta urtero ebaluatuko du doktorego programako batzorde akademikoak.
15. artikulua.– Ikerketa eta prestakuntza plan pertsonala.
1.– Matrikulatzen denetik urtebete igaro aurretik, doktoregaiak ikerketa eta prestakuntza plan pertsonala egingo du, zuzendariaren eta tutorearen laguntzaz.
Gutxienez, doktoregaiak ikasturtean behin eguneratu beharko du dokumentua doktoregoan zehar, eta bere espedientean erregistratuko da.
2.– Ikerketa planean metodologia eta helburuak, baliabideak eta denbora plana zehaztuko ditu gutxienez.
Genero oreka zaindu beharko du ikerketan animaliak edo gizakiak, haien datuak eta laginak erabiltzen dituen guztietan. Aldagaien artean, sexua edo generoa kontuan hartu beharko dira, bai metodologiaren diseinuan, bai emaitzen azterketan; eta ahalegina egin beharko du emaitzak sexuaren arabera xehatuta aurkezteko beti. Horrela egin ezean, arrazoi zientifikoak azaldu beharko ditu.
3.– Prestakuntza plan pertsonalean doktoregoan zehar doktoregaiak egingo dituen prestakuntza jardueren aurreikuspena jasoko da (ikastaroak, mintegiak, mugikortasun ekintzak, etab.).
4.– Ikerketa eta prestakuntza plan pertsonalean doktoregaiak egingo dituen jarduera ez-presentzialak jasoko dira, alderdi inplikatu guztiak haiekin ados badaude.
16. artikulua.– Konpromiso dokumentua.
1.– Konpromiso dokumentuan gainbegiratze eginkizunak zehaztuko dira, eta agiri hori doktoregaiak, tutoreak, zuzendariek eta doktorego programako koordinatzaileak sinatuko dute,doktoregaia programan matrikulatu eta hilabeteko epearen barruan sinatu ere.
2.– Tutorerik edo zuzendaririk aldatuz gero, konpromiso dokumentu berri bat sinatu beharko da.
3.– Dokumentua Graduondoko Batzordeak onartzen duen ereduaren arabera egin beharko da, eta doktoregaiaren espedientean sartuko da. Ereduan jasoko dira, gutxienez, gatazkak konpontzeko prozedura bat eta konfidentzialtasunari buruzko xehetasunak, baita doktorego programan zehar sor daitezkeen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei buruzkoak ere.
4.– Konpromiso dokumentuan esplizituki adieraziko da bai doktoregaiak eta bai UPV/EHUkoak diren zuzendariek unibertsitateko kide direla aipatu beharko dutela doktorego tesiaren ondorioz plazaratzen dituzten lan guztietan.
5.– Konpromiso dokumentuan zehaztuko dira, indarreko legeriaren arabera, doktorego tesiaren jabetza intelektuala arautuko duten baldintzak, bai eta alderdi inplikatuek gorde beharreko konfidentzialtasun eta sekretu profesionalaren baldintzak ere, halakorik bete behar badute.
17. artikulua.– Aurrerabidearen ebaluazioa.
1.– Doktoregaiak aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du ebaluaziorako, unibertsitatearen webgunean argitaratutako egutegi ofizialean adierazitako epeetan.
Ikasturte bakoitzean doktorego programako batzorde akademikoak jardueren dokumentu pertsonalizatua eta ikerketa eta prestakuntza plan pertsonala ebaluatuko dituzte, tutoreak eta zuzendariak egin beharko dituzten txostenak kontuan hartuta. Txostenok arrazoituak izan beharko dira eta beti egin beharko dira, nahiz eta doktoregaiak dokumentazioa ez aurkeztu horretarako epean.
2.– Ebaluazioan batzorde akademikoak hobekuntzak proposatu ahal izango dizkio doktoregaiari.
Gabezia garrantzitsuak badaude, ebaluazioa negatiboa izango da. Behar bezala arrazoitu beharko da txostenean, gabezia horiek zein diren zehaztuta. Ebaluazio hori behin-behinekoa izango da eta doktoregaiari, zuzendariari eta tutoreari jakinaraziko zaie.
3.– Behin-behineko ebaluazio negatiboa jasoz gero, doktoregaiak berrikuspena eskatu ahal izango dio doktorego programako batzorde akademikoari, urteko ebaluazio egutegian zehaztuko den bost eguneko epean.
Doktorego programako batzorde akademikoak bost egun balioduneko epea izango du berrikuspena egiteko. Ebaluazio egutegian zehaztuko da epe hori. Behin ebaluazioa berrikusita, doktorego programako batzorde akademikoak aktara pasatuko du behin betiko ebaluazioa.
Doktoregaiak erreklamazioa jarri ahal izango dio Doktorego Eskolari behin betiko ebaluazioaren kontra, hamar egun balioduneko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita. Doktorego Eskolaren erabakiarekin ados ez badago, gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio errektoreari, edo hark bere ordez izendatzen duen organoari.
4.– Ebaluazioa negatiboa bada, berriz ebaluatu beharko dute doktoregaia sei hilabeteko epearen barruan. Horretarako, ebaluazio negatiboa jaso duten dokumentuak egin beharko ditu berriz. Batzorde akademikoak dokumentazioa ebaluatuko du, tutoreak eta zuzendariak egingo dituzten txostenekin batera, 1. atalean azaltzen den legez.
Berriz ere gabezia garrantzitsuak aurkitzen badira, bigarren ebaluazioa negatiboa izango da eta doktorego programako batzorde akademikoak txosten arrazoitu bat egin beharko du, interesdunari aurretik entzunda, eta behar duen informazio guztia bildu ondoren.
Doktorego programako batzorde akademikoak bigarrenez jarraian ebaluazio negatiboa eginda eta erreklamazio epeak igarota, doktoregaiak behin betiko utzi beharko du doktorego programa. Horretarako tramitea Doktorego Eskolak egingo du, eta behin betiko bajaren berri emango die interesdunari, batzorde akademikoari eta interesduna atxikita dagoen sailari.
5.– Ebaluazio garaian bajan egon diren doktoregaiak ebaluatzean kontuan hartuko da zirkunstantzia hori. Doktorego programako batzorde akademikoak erabaki ahal izango du programan sei hilabete baino gehiago bajan egon diren doktoregaiak ez ebaluatzea.
V. KAPITULUA. DOKTOREGOKO IKASLEEN MUGIKORTASUNA
18. artikulua.- Aplikazio eremua.
1.– Doktoregoko matrikula egin ez den erakunde batean doktorego aurreko ikerketa egiteko egonaldia da arautegi honek arautzen duen mugikortasuna, egonaldi horren helburua izanik tesiaren faseetakoren bat osatzea.
2.– Arautegi hau aplikatuko zaie estatuko edo atzerriko unibertsitate zein ikerguneetan egonaldia egin nahi duten UPV/EHUko doktoregaiei (kanpora doazenak) zein beste unibertsitate batean matrikulatuta egonik UPV/EHUko doktorego programa baten barruan egonaldia egin nahi duten doktoregaiei (kanpotik datozenak). Kanpora doazen doktoregaien egonaldietan sartzen dira, besteak beste, «Nazioarteko doktorea» aipamenerako eskatzen diren mugikortasunak.
3.– Nazioarteko mugikortasun programa baten barruan egindako mugikortasunak arautuko dira, arautegi honez gain, kasuan kasuko mugikortasun programaren arabera, eta, aplikatu behar denean, UPV/EHUko ikasleen nazioarteko mugikortasun-programei buruzko araudia errespetatuz.
19. artikulua.– UPV/EHUtik kanpora joateko mugikortasuna.
1.– Kanpora doazen doktoregaiek, egonaldia egiten hasi aurretik, izan beharko dute harrerako erakundearen baimena. Egonaldiak izan beharko du UPV/EHUko tesi zuzendariaren onespena, eta doktorego programako batzorde akademikoaren eta Doktorego Eskolaren baimena.
2.– UPV/EHUrekin doktorego aurreko kontratua sinatuta duten doktoregaiek izan beharko dute Irakasle ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren baimena egonaldia egiten hasi aurretik. Doktorego Eskolak egonaldi horien berri emango die UPV/EHUko Ikerketaren arloko Errektoreordetzari.
3.– Graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzak eta Doktorego Eskolak kanpora doazen doktoregaien mugikortasunak tramitatzeko protokoloa ezarriko dute, bai eta beharrezkoak diren dokumentuak zehaztu ere.
4.– Egonaldiak erregistratuko dira Doktorego Eskolak horretarako izango duen aplikazioan.
5.– Egonaldia amaitutakoan, doktoregaiak harrerako erakundean egindako egonaldiari buruzko jardueren memoria idatzi beharko du, eta kasuan kasuko ikasturteko jardueren dokumentuan sartuko da. Horrez gain, egonaldia ziurtatuko duen agiria eskatu beharko dio harrerako erakundeari.
20. artikulua.– UPV/EHUra etortzeko mugikortasuna.
1.– UPV/EHUko doktorego programa batean egonaldia egitera etorriko diren doktoregaiek egonaldiaren baldintzak onartzeko agiria sinatu beharko dute, Graduondoko Batzordeak onartutako ereduari jarraituta.
Kanpoko doktoregaiek UPV/EHUn egingo dituzten egonaldiak, gehien dela, bederatzi hilabetekoak izango dira, ikasle eta doktorego tesi bakoitzeko.
2.– Graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzak eta Doktorego Eskolak mugikortasun horiek tramitatzeko protokoloa ezarriko dute, bai eta beharrezkoak diren dokumentuak zehaztu ere.
Edonola ere, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Jatorrizko unibertsitatean indarrean dagoen matrikularen egiaztagiria.
- Jatorrizko doktorego programaren baimena.
- Doktoregaia hartuko duen UPV/EHUko doktorego programaren onespena.
3.– Doktorego Eskolako arduradunak ontzat eman beharko du egonaldiaren baldintzak onartzeko agiria.
4.– Doktorego Eskolak doktoregai bisitariaren datuak eta egonaldiaren datak erregistratuko ditu, bai eta aipatutako dokumentuak ere, eta unibertsitateko txartela emango dio doktoregaiari.
21. artikulua.– Mugikortasunerako hitzarmenak.
UPV/EHUko doktoregaiak egonaldia egingo duen erakundeak eskatzen badu lankidetza hitzarmen bat egitea, edota kanpotik datorren doktoregaiaren jatorrizko erakundeak eskatzen badu hitzarmen hori egitea, kontuan hartuko da arautegi honetako XIV. kapituluan xedatutakoa kanpoko erakundeekin egiten diren lankidetza hitzarmenetarako.
Hitzarmena izenpetu arren, kapitulu honetan aipatutako dokumentuak sinatu egin beharko dira.
VI. KAPITULUA. DOKTOREGO TESIA, IZAERA, GORDAILUAN UZTEA ETA DEFENTSA
22. artikulua.– Doktorego tesia.
1.– Doktoregoko ikasketak doktorego tesia aurkeztean bukatuko dira. Doktorego tesia ikerlan original bat izango da, doktoregaiak edozein ikasketa arlotan egindakoa. Doktorego tesiak doktoregaia gaitu behar du ikerketa, garapen eta berrikuntzaren arloko (I+G+B) lan autonomorako.
2.– Hauek dira, erreferentzia gisa, doktorego tesia egituratuko dutenak: laburpena, sarrera, aurrekariak, hipotesiak eta helburuak, metodologia, emaitzak, iruzkinak, ondorioak eta bibliografia.
3.– Tesiaren azalean honako hauek agertu beharko dira:
- «Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea» eta UPV/EHUren logoa
- Doktorego tesiaren izenburua.
- Egilearen izen abizenak
- Zuzendarien izen abizenak
- Urtea.
Tutorekidetzan egindako doktorego tesien kasuan, azalean, UPV/EHUren sinboloarekin batera, tutorekide diren unibertsitateen sinboloa jarri ahal izango da. Kontrazalean edo barruko aldean UPV/EHUkoak ez diren erakunde eta enpresen sinboloak jarri ahal izango dira, baina ez azalean.
Baldintza horiek bete ezean, ezin izango da utzi tesia gordailuan.
4.– Doktorego tesia egin daiteke kasuan kasuko jakintza arloan komunikazio zientifikorako erabili ohi diren hizkuntzetan.
5.– Tesia artikuluen bildumaren bidez egin ahal izango da, arautegi honetan adierazitako eran eta baldintzei jarraituz (XIII. KAPITULUA).
23. artikulua.– Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera.
1.– Tesia behin bukatuta, zuzendarietako batek txostenak eskatuko dizkie 2. eta 3. ataletan aipatzen diren adituei eta, aldi berean, doktorego programako batzorde akademikoari jakinaraziko dio txostenak eskatu dituela. Izapide horrek hasiera ematen dio tesia gordailuan uzteko prozedurari, eta doktoregaia programan egon daitekeen denbora tartea amaitu baino lehen egin beharko da beti.
2.– Tesiari buruzko bi txosten egin beharko dituzte, gutxienez, arloan adituan diren bi doktorek, UPV/EHUtik kanpokoak. Tesia hobetzeko proposamenak egin ahal izango dira txosten horietan. Adituak tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izan ahalko dira.
3.– Ikusita aipatutako txostenen edukia, doktorego programako batzorde akademikoak epe bat emango dio doktoregaiari erantzuteko eta, egoki ikusiz gero, doktorego tesian sartzeko aldaketak, betiere tesia erregistratu baino lehen 24. artikuluan adierazitako moduan.
24. artikulua.– Tesia gordailuan uzteko prozeduraren amaiera: tesia erregistratzea.
1.– Aurretiko txostenen izapidea amaituta, doktoregaiak tesia erregistratuko du eta jendaurrean jartzeko epea ireki dezala eskatuko dio doktoregoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzari. Horrek amaiera emango dio tesia gordailuan uzteko prozedurari. Prozedurak gehienez ere sei hilabete hartuko ditu, hasiera ematen zaionetik tesia erregistratu arte.
2.– Doktoregaiak dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:
- Tesia formatu digitalean, 22. artikuluan adierazitako moduan.
- Tesi zuzendari guztien aldeko txostena.
- Tutorearen aldeko txostena.
- Doktoregaia atxikita dagoen sailaren aldeko txostena.
- Kanpoko adituen txostenak eta doktoregaiak txostenei emandako erantzuna, halakorik egonez gero.
- Tesiko epaimahairako proposamena, doktoregaia atxikita dagoen sailak egina. Proposamen horretan zehaztuko da nortzuk izango diren batzordeko burua, idazkaria eta mahaikideak, bai eta horien ordezkoak ere.
- Jardueren dokumentua.
- Doktorego programako batzorde akademikoaren baimena, eskatzen diren gainerako dokumentuak ikusi eta gero.
Tesiaren zuzendariak, txostena egin aurretik, unibertsitateak antzekotasunak hautemateko daukan gailutik pasatu beharko du tesia.
3.– 2. atalean aipatutako dokumentu guztiak aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da tesia jendaurrean jartzeko eta, dokumenturen bat aurkeztu ez bada, doktoregaiak hamar egun balioduneko epea izango du falta den dokumentua aurkezteko.
4.– Hala dagokionean, doktoregaiak dokumentu hauek ere aurkeztuko ditu:
- «Nazioarteko doktorea» aipamenerako eskaria
- «Industria doktorea» aipamenerako eskaria
- «Kanpoko erakundeekin lankidetzan egindako tesia» aipamenerako eskaria
- Euskarako C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egoteko agiriaren eskaria, bat etorrita 25. artikuluan adierazitakoarekin.
25. artikulua.– Euskarako C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egoteko agiria.
1.– Euskarako C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egoteko agiria eskuratu ahal izateko, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren arabera (euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena), doktoregaiak doktorego tesia erregistratzen duenean aurkeztu beharko du eskaria, eta baldintza hauek bete beharko ditu:
- Doktorego tesiaren % 75, gutxienez, euskaraz idatzita egon beharko da; eta nazioarteko tesia bada, % 50.
- Defentsaren % 50, gutxienez, euskaraz egin beharko da, eta hori graduko aktan jaso beharko da.
2.– Euskarako C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egoteko agiria eskatzeko prozedura euskararen arloko eskumenak dituen errektoreordetzak ezarriko ditu, bai eta agiri hori ere eskuratu ahal izateko ebaluazio irizpide berriak ere.
3.– Euskararen arloko eskumenak dituen errektoreordetzak beharrezkoak diren itzulpen baliabideak bermatuko ditu epaimahaiko kide guztiek doktoregaiaren aurkezpen publikoa uler dezaten.
26. artikulua.– Tesia jendaurrean jartzea.
1.– 22. eta 24. artikuluetan aipatutako dokumentazioa behin aurkeztuta, tesia jendaurrean jartzeko epea irekiko da, 15 egun naturalekoa, ez bada dokumenturen bat txarto dagoela. Halakorik gertatuz gero, epea hasiko da kontatzen dokumentu zuzendua aurkezten denetik aurrera. Unibertsitatearen webgunearen bidez jakinaraziko da noiz jarriko den tesia jendaurrean.
2.– Doktorego tesia jendaurrean jarrita dagoen bitartean, edozein doktorek aztertu ahal izango du doktoregoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzan, eta edukiari buruzko iruzkinak egin. Iruzkin horiek Erregistro Orokorraren bitartez aurkeztuko zaizkio UPV/EHUko Graduondoko Batzordeari eta izaera konfidentziala izango dute.
3.– Iruzkinik egonez gero, Graduondoko Batzordeak jakinaren gainean jarriko ditu doktorego programako batzordeko akademikoa, tesiaren zuzendaria eta doktoregaia, idatziz esan diezaioten Graduondoko Batzordeari, oharrak aztertu eta gero, beharrezko ikusten duten prozesua etetea ala prozesuak aurrera egiten jarrai dezakeen. Horretarako zazpi egun naturaleko epea izango dute, tesia jendaurrean jarrita egoteko epea amaitzen denetik hasita.
27. artikulua.– Doktorego tesia defendatzeko baimena eta epaimahaiaren izendapena.
1.– Tesia jendaurrean jarrita egoteko epea behin amaituta, Graduondoko Batzordeak egiaztatuko du jasotako dokumentuek eta sailak proposatutako epaimahaiak betetzen dituztela arautegi honen VII. kapituluan eskatutako baldintzak. Baldintzak betetzen badira, tesia defendatzeko baimena emango du eta epaimahaiaren proposamena helaraziko dio graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordeari, kideak izenda ditzan.
2.– Epaimahaia izendatu ondoren, graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzak epaimahaiaren izendapena eta tesia defendatzeko baimena bidaliko dizkie epaimahaiko kide titularrei eta ordezkoei, doktorego tesiaren zuzendariari, doktorego programaren batzorde akademikoari, Doktorego Eskolari, doktoregaia atxikita dagoen sailari, eta doktoregaiari.
3.– Era berean, graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzak tesiaren kopia bat bidaliko du doktoregaia atxikita dagoen sailera, epaimahaiko kideei helaraz diezaien.
28. artikulua.– Defentsaren aurreko izapideak.
1.– Doktoregaia atxikita dagoen sailak hamar egun baliodun izango ditu, epaimahaiaren izendapena jasotzen duenetik hasita, helarazteko epaimahaiko kideei doktorego tesia, jardueren dokumentu pertsonalizatua, kanpoko adituen txostenak eta, halakorik egonez gero, doktoregaiak txosten horiei emandako erantzunak. Jardueren dokumentu pertsonalizatuak ez du puntuazio kuantitatiborik izango, bai ordea kualitatiboa eta, ondorioz, doktorego tesiaren ebaluazioa osatzeko balioko du.
2.– Sailak epaimahaiaren izendapena jaso eta gero, doktoregaiak tesia defendatzeko matrikula egin beharko du eta kasuan kasuko ikasturteko UPV/EHUko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen prezio publikoen aginduan zehaztutako prezio publikoak ordaindu.
29. artikulua.– Doktorego tesiaren defentsarako data argitaratzea.
1.– Izendapena jaso ondoren, epaimahaiko buruak, epaimahaikideak entzunda, argitara emango ditu, bi egun baliodun lehenago gutxienez, doktorego tesiaren defentsa egiteko data, tokia eta ordua, eta epaimahaiko idazkariak horien berri eman beharko die errektoreordetza eskudunari, doktoregaia atxikita dagoen saileko zuzendariari eta defentsa egingo den UPV/EHUko ikastegiko administratzaileari, behar diren administrazio izapideak egin ditzaten.
Defentsa ekitaldiaren tokia, data eta ordua UPV/EHUren webgunean argitaratuko dira.
2.– Defentsa ekitaldiaren data epaimahaiak jarriko du, zuzendariak eta doktoregaia entzunda, epaimahaia izendatu eta hurrengo lau hilabeteen barruan gehienera.
Beharrezkoa dela ikusiz gero, errektoreordetza eskudunak baimena emango ahal izango dio epaimahaiari defentsa ekitaldia lau hilabete horiek baino beranduago egiteko.
30. artikulua.– Defentsa ekitaldia.
1.– Doktorego tesia defendatzeko ekitaldia jendaurrean egingo da eta ekitaldian bertan ebaluatuko du epaimahaiak. Aipatutako ekitaldian doktoregaiak ikerlana azaldu eta defendatu beharko du epaimahaikideen aurrean. Azalpenenean sartuko dira egindako prestalana, ikerlana bera eta ondorioak, eta, batez ere, doktoregaiak berak egindako ekarpen originalak aipatu beharko dira.
2.– Doktorego tesiaren defentsa ekitaldia urte osoan egin daiteke, abuztuan eta defentsa ekitaldia egingo den tokia ofizialki itxita egongo den datetan izan ezik.
3.– Doktorego tesiaren defentsa UPV/EHUko egoitzetan egingo da, salbu eta unibertsitateen arteko doktorego programen babesean tutorekidetzan egindako tesiak edo beste unibertsitate batzuekin elkarlanean egindakoak, horrela badago zehaztuta kasuan kasuko hitzarmenean.
Epaimahaiko kide batek bideokonferentziaz parte hartu ahal izango du, ekitaldian bertan egon beharrik gabe; eta, kasu horretan, defentsa ekitaldia egingo den ikastegiak dauzkan baliabide teknikoen arabera egingo da.
4.– Defentsa ekitaldia egin ahal izateko, epaimahaiko kide guztiek hartu behar dute parte.
31. artikulua.– Defentsa ekitaldiaren nondik norakoak.
1.– Defentsa ekitaldian epaimahaiko kideek doktoregaiak aurkeztutako tesiari buruzko iritzia eman beharko dute; egoki iruditzen zaizkien galdera eta eragozpen guztiak plazaratu ahal izango dituzte eta doktoregaiak erantzun egin beharko die.
2.– Ekitaldi publikoan dauden doktoreek ere azaldu ahal izango dituzte beren galderak eta eragozpenak, eta doktoregaiak erantzun egin beharko die; hori guztia epaimahaiko buruak esaten duen unean eta moduan.
32. artikulua.– Doktorego tesiaren kalifikazioa.
1.– Doktorego tesiaren defentsa eta horren inguruko eztabaida behin bukatuta, epaimahaiak txostena egin eta doktorego tesiaren kalifikazio globala erabakiko du eskala honen arabera: «ez gai», «gai», «oso ongi» eta «bikain».
2.– Tesiaren kalifikazio globala «bikain» bada aho batez, epaimahaiak «cum laude» aipamena eman ahal izango dio, baldin eta epaimahaiak aho batez onartzen badu isilpeko bozketan.
3.– Era berean, epaimahaiko kideek erabakiko dute tesia doktoregoko sari berezietara aurkezteko aukera eman ala ez doktore berriari, tesiak «cum laude» aipamena lortu badu eta epaimahaiak aho batez erabakitzen badu isilpeko bozketan.
Horretarako, «Cum laude» aipamena ematearen alde agertu diren epaimahaiko kideek isilpeko botoaren bidez erabakiko dute doktoregoko sari berezietara aurkezteko aukera eman ala ez.
4.– Kalifikazioa doktore graduaren aktan jasoko da, epaimahaiko kide guztiek eta doktoregaiak sinatuko dutena.
Graduko aktan jaso beharko da, baita, defentsa zein hizkuntzatan egin den eta, hizkuntza bat baino gehiago erabili bada, hizkuntza bakoitzari dagokion ehunekoa.
33. artikulua.– Dokumentuak errektoreordetza eskudunera bidaltzea.
1.– Doktorego tesia defendatzeko ekitaldia amaitu ondoren, epaimahaiko idazkariak dokumentu hauek bidaliko ditu arloko eskumenak dituen errektoreordetzara:
- Doktore graduaren akta
- Epaimahaiaren ebaluazio txostena
- «Cum laude» aipamenari buruzko botoak, bai eta sari bereziari buruzkoak ere, halakorik egonez gero.
- Egoki bada, doktorego tesia guztientzat eskuragai jartzeko baimena, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunearen bitartez eta UPV/EHUko gordailuaren bidez.
2.– Tesia UPV/EHUko Bibliotekan artxibatuko da.
3.– Doktorego tesiaren defentsa behin gaindituta, UPV/EHUko Bibliotekak tesia artxibatuko du, formatu elektroniko irekian, erakundearen gordailu batean. Era berean, tesiaren ale bat bidaliko du formatu elektronikoan Unibertsitateen Ministeriora, bai eta informazio osagarria ere, beharrezkoa balitz, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak kudeatutako gordailu batean argitaratua izan dadin.
4.– Programako batzorde akademikoak erabakiko duen salbuespenezko kasuetan –hala nola, enpresak parte hartzea programan, konfidentzialtasun akordioak izatea enpresekin, edo tesiaren edukiarekin lotutako patenteak sortzeko aukera– Graduondoko Batzordeak zehaztutako prozedurari jarraituko zaio, aipatutakoen inguruko publizitaterik egingo ez dela ziurtatzeko.
34. artikulua.– «Cum laude» aipamena eta sari berezirako aukera.
1.– Doktorego tesiaren defentsako dokumentu guztiak jaso ondoren, graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordeak «cum laude» aipamena dela eta emandako isilpeko botoak irakurriko ditu, bai eta tesia doktoregoko sari berezietara aurkezteko aukera dela eta emandakoak ere.
2.– Botoak zenbatuta, graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordeak emaitzaren berri emango die doktoregaiari, doktorego programako batzorde akademikoari, tesiaren zuzendariei, tutoreari eta epaimahaiko kideei, eta jakinaraziko die tesiari «cum laude» aipamena eman zaion ala ez, eta sari berezirako aurkeztu ahal den ala ez.
VII. KAPITULUA. DOKTOREGO TESIETAKO EPAIMAHAIAK
35. artikulua.– Epaimahaia proposatzea.
1.– Doktorego programako batzorde akademikoak bukatu ondoren tesiari buruzko aurretiko txostenen izapidea, tesiaren zuzendariak tesia eta beharrezkoak diren dokumentuak bidaliko ditu doktoregaia atxikita dagoen sailera, tesiko epaimahaia osatuko duten kideak izendatzeko proposamena egin dezan.
Epaimahaia izendatzeko proposamena egingo da kapitulu honetan xedatutakoaren arabera eta Graduondoko Batzordeak ezarriko duen moduan.
2.– Graduondoko Batzordeak ikusten badu proposamenak ez dutela betetzen baldintzaren bat, horren berri emango dio sailari, arautegian adierazitakoarekin bat datorren proposamena egin dezan.
3.– Ezingo dira epaimahairako proposatu honako hauek:
- Doktorego tesiaren zuzendariak eta tutorea ezingo dira izan epaimahaietako kide, salbu eta hitzarmenen bidez atzerriko unibertsitateekin batera tutorekidetzan aurkezten diren tesienak, betiere hitzarmenean horrela jasota badago.
- Zuzeneko interesa izan dezakeen inor edo abstentziorako legezko arrazoirik daukan inor.
- Laneko bajan dauden doktoreak.
- «Nazioarteko doktorea» aipamena eskatzeko bidea ematen duen egonaldiaren arduraduna.
36. artikulua.– Epaimahaiaren osaera.
1.– Epaimahaia osatzen duten kide guztiek doktore titulua izan behar dute eta esperientzia egiaztatua ikerketan, 10.1 artikuluan adierazitako moduan. Artikulu horretan adierazitako moduan ezin bada egiaztatu esperientzia, parekoak diren merezimenduak izan beharko dituzte ikerketan, Graduondoko Batzordeak zehaztutakoaren arabera. Unibertsitatetik kanpoko profesionalen edota arlo klinikoko plazei lotutako doktoreen kasuan, ez badute esperientzia egiaztatua ikerketan, curriculum vitaea ebaluatuko da eta gutxienez sei urteko esperientzia profesionala izan beharko dute tesian ikertutako gaian.
Edonola ere, epaimahaiko kide gehienak tesia defendatzen den programa eta unibertsitatetik kanpokoak izan beharko dira. Tesiaren defentsa ebaluatuko duen kideetako bat, gutxienez, UPV/EHUkoa izango da.
Epaimahaiak gizonez eta emakumeez osatuta egongo dira modu orekatuan, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoko lehenengo xedapen gehigarriak dioenarekin.
2.– Doktorego tesiko mahaiak bost edo hiru kide izan ditzake. Lehenengo kasuan epaimahaiaren proposamena osatuko dute bost kide titularrek eta hiru ordezkok; bigarren kasuan, berriz, hiru kide titularrek eta hiru ordezkok.
3.– Epaimahaiko buruak bi seiurteko edo gehiago izan beharko ditu, eta esperientzia modu horretan egiaztatu ezin badu, parekoak diren merezimenduak izan beharko ditu ikerketan, 10.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera. Emakume batek eta gizon batek betetzen badituzte epaimahaiko buru izateko baldintzak, emakumea izendatuko da, epaimahaiburu guztiak aintzat hartzean genero parekotasuna sustatze aldera.
4.– Bost kideko epaimahaietan, defentsa ebaluatuko duten hiru kide, gutxienez, unibertsitate edo ikerketa erakunde publiko batekoak izan beharko dira; eta hiru kideko epaimahaietan, bi kide izan beharko dira, gutxienez, unibertsitate edo ikerketa erakunde publiko batekoak.
5.– Kide titular baten tokian ordezko bat jartzeko beharrik egonez gero, sailak horren berri eman beharko dio UPV/EHUko Graduondoko Batzordeari, arautegiko eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko.
37. artikulua.– Dieten ordainketa.
1.– Doktoregaia atxikita dagoen saila epaimahaiko kideen joan etorrietarako izapideak egiten hasiko da doktorego tesiaren defentsarako baimena jaso eta gero.
2.– Beren ohiko bizitokitik beste leku batera joan behar duten epaimahaiko kideei bidaia gastuak, dietak eta bertaratzea ordainduko dizkie tesi zuzendaria edo, hala dagokionean, tutorea atxikita dagoen ikastegiko administratzaileak, beti ere UPV/EHUk zehaztutako zenbatekoen arabera.
3.– UPV/EHUkoak diren epaimahaikideen kasuan, atxikita dauden ikastegietatik egindako joan-etorriak baino ez zaizkie ordainduko.
4.– Doktorego tesi bateko kideek egindako gastuak baino ez dira ordainduko.
5.– Joan etorriengatik ordaindu beharreko zenbatekoak hala dagokion eranskinean zehaztutakoak izango dira.
6.– Egindako gastua kopuru horiek baino handiagoa bada, doktorego tesia egin den sailak edo, hala dagokionean, ikerketa taldeak ordainduko beharko du aldea.
VIII. KAPITULUA. DOKTORE TITULUA
38. artikulua.– Doktore titulua.
1.– Doktoregoko ikasketak unibertsitate honetan gainditzen dituztenek titulu hau jasotzeko eskubidea izango dute: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea.
2.– Tituluak errektoreak emango ditu, eredu arautuari jarraituz, eta unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasota geratuko dira.
3.– Tituluak eman eta jaso ahal izateko bete beharko da arautegi honetan zehaztutakoa, bai eta unibertsitateko titulu ofizialak emateko arauetan zehaztutakoa ere.
4.– Unibertsitate arteko programen kasuan eta programa bateratuen kasuan titulua emango du kasuan kasuko hitzarmenean adieraziko den unibertsitateak.
5.– Doktoreek titulua eskuratzeko eskaria egin beharko dute, prezio publikoak ordaindu eta gero, horretarako dagoen prozedurari jarraituta.
Izapide hori eginda, doktore titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria emango zaio doktoreari. Ziurtagiri horrek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.
IX. KAPITULUA. NAZIOARTEKO DOKTOREA
39. artikulua.– «Nazioarteko doktorea» aipamenerako baldintzak.
«Nazioarteko doktorea» aipamena jarri ahal izango da doktore tituluaren atzeko aldean, ondorengo baldintzak betetzen direnean:
a) Doktore titulua eskuratu ahal izateko prestakuntza aldian doktoregaiak gutxienez hiru hilabeteko egonaldi bat edo batzuk eginda izatea atzerrian, izen handiko ikerguneetan edo goi mailako hezkuntza erakundeetan, doktoregaiaren prestakuntza osatze eta indartze aldera ikerketaren arloan. Doktoregaiak egonaldi bat baino gehiago egiten badu, horietako bat behintzat hilabetekoa izango da gutxienez. Egonaldiek eta jarduerek zuzendariaren bermea eta doktorego programako batzorde akademikoaren baimena izan beharko dute, eta jarduerak behin eginda eta harrerako erakundeak ontzat eman ondoren, doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko dira. Jardueren dokumentuan justifikatu beharko da doktoregaiak nazioarteko egonaldia egingo duen tokia, egonaldia egingo den herrialdea eta aurrez aurrekoak ez diren jarduerak egingo den herrialdea berberak badira, eta horrela badago jasota ikerketa eta prestakuntza plan pertsonalean.
b) Doktorego tesiaren zati bat, gutxienez laburpena eta ondorioak, tesiaren jakintza arloan komunikazio zientifikoa egiteko erabili ohi diren hizkuntzetako batean idatzita egotea eta hizkuntza horretan aurkeztea; eta hizkuntza hori ezin da izan Espainiako hizkuntza ofizialetako bat. Arau hori ez da aplikatuko egonaldiak espainola hizkuntza duen herrialde batean egiten badira, txostenak hizkuntza horretan idatzita badaude eta adituak herrialde horietakoak badira.
c) Tesiari buruzko txostena egingo duten bi aditu, gutxienez, 23. artikuluan aipatzen diren atzerriko goi mailako hezkuntza erakunde bateko edo ikerketa institutu bateko kide izatea. Aditu horiek ezingo dira izan «Nazioarteko doktore» aipamenerako doktoregaiak adierazi duen kanpoko erakundean doktoregaiari harrera egin eta bertan tutore edo zuzendari moduan jardun zuten ikertzaileak.
d) Atzerriko goi hezkuntzako erakunde bateko edo ikergune bateko aditu bat gutxienez –doktore titulua eduki eta a) atalean aipatutako egonaldiaren arduraduna ez dena– tesiko epaimahaiko kidea izatea. a) atalean aipatutako egonaldiaren arduraduna ez izatea tesiko epaimahaiko kidea.
e) Tesiko epaimahaiak betetzea VII. kapituluan (Doktorego tesietako epaimahaiak) zehaztutako baldintzak.
40. artikulua.– «Nazioarteko doktorea» aipamenerako eskaria eta izapideak.
«Nazioarteko doktorea» aipamena lortu nahi duten doktoregaiek eskaria egin beharko diote doktoregoaren arloko eskumenak dituen errektoreordetzari tesia erregistratzean. Horretarako, 24. artikuluan aipatutako dokumentuez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskari orri arautua «Nazioarteko doktorea» aipamena eskatuz, doktorego programako batzorde akademikoak ontzat emana.
Egonaldiaren ziurtagiria, atzerriko erakundeak emana eta egonaldiaren arduradunak sinatua. Egonaldi bat baino gehiago egin badira, egonaldi bakoitzeko agiri bat aurkeztu beharko da, egonaldiaren datak zehaztuta.
X. KAPITULUA. TESIAK TUTOREKIDETZAN
41. artikulua.– Tesiak tutorekidetzan.
«U Unibertsitatearekin tutorekidetzan egindako tesia» aipamena agertuko da doktore tituluaren aurrealdean, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Doktorego tesia bi unibertsitate edo gehiagotako doktoreek gainbegiratua izatea, unibertsitate horietariko bat UPV/EHUeta gainerakoak atzerritarrak direlarik. Horretarako, betiere, tutorekidetza hitzarmen bat sinatu beharko da.
b) Doktorego tesiagatik doktoregaiak bi titulu edo gehiago lortzea, tesiaren ardura duen goi mailako hezkuntza erakunde bakoitzeko bat.
c) Doktore titulua eskuratzeko beharrezkoa den prestakuntza aldian, doktoregaiak gutxienez sei hilabeteko ikerketa egonaldia egin izana tutorekidetza hitzarmenean biltzen diren erakundeetako bakoitzean, dela aldi bakarrean edo hainbatetan. Egonaldiak eta jarduerak tutorekidetza hitzarmenean jaso beharko dira.
d) Tutorekidetzan egiten diren tesietan «Nazioarteko doktorea» aipamena txertatu ahal izango da doktore tituluan, baldin eta hitzarmena sinatu duten erakundeetatik bestelakoetan egiten badira egonaldiak, betiere a) atalean xedatzen dena kontuan hartuta. Horretarako, 39. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dira.
42. artikulua.– Tutorekidetza hitzarmenak.
1.– Doktorego tesi bat tutorekidetzan egiteko, ezinbestekoa da UPV/EHUk eta parte hartzen duten gainerako unibertsitateek (atzerrikoek) hitzarmen bat sinatzea. Edonola ere, tutorekidetzan diharduten doktoregoko ikasleek arautegi hau bete beharko dute.
2.– Tutorekidetza hitzarmena XIV. kapituluan xedatutakoaren arabera tramitatu eta izenpetuko da (XIV. KAPITULUA. Lankidetza hitzarmenak kanpoko erakundeekin), eta honako eduki hauek izango ditu gutxienez:
- Unibertsitatea eta matrikulazio epeak.
- Matrikula tasak eta bestelako eskubide ekonomikoak.
- Tesien zuzendariak.
- Unibertsitateetan egin beharreko egonaldiak eta jarduerak.
- Epaimahaikideak izendatzeko irizpideak.
- Tesiaren defentsa egiteko hautatutako unibertsitatea.
- Titulua emateko baldintzak.
43. artikulua.–Tesia tutorekidetzan egiteko eskaria eta izapidetzea.
1.– Tutorekidetza eskatzeko, tesia tutorekidetzan egin nahi duen doktoregaiak matrikula egina izan behar du UPV/EHUn edo parte hartuko duten atzerriko unibertsitateetako batean.
2.– Doktoregaiak eskaria egin behar dio UPV/EHUko doktorego programako batzorde akademikoari, tesiaren zuzendari guztien adostasuna berariaz adierazita.
3.– Eskaria jasota, doktorego programako batzorde akademikoak oniritzia emango du, eta Doktorego Eskolari bidaliko dio.
4.– Doktorego Eskolak egiaztatuko du betekizun akademikoak eta prozedurazkoak bete egiten direla eta, ondoren, tutorekidetza hitzarmena sortuko du.
44. artikulua.– Tesiak tutorekidetzan egiteko baimena.
1.– Oro har, Graduondoko Batzordeak ikerketa egiten den lehen urtean eman behar du baimena tesi bat tutorekidetzan egiteko eta hartarako hitzarmena sinatzeko. Doktorego programan matrikula egin den egunetik aurrera hasiko da epea zenbatzen.
2.– Hitzarmen proposamena egiteko, XIV. kapituluan xedatutakoa hartuko da kontuan (XIV. KAPITULUA: Lankidetza hitzarmenak kanpoko erakundeekin). Doktorego Eskolak hitzarmen proposamena egin, eta UPV/EHUko Graduondoko Batzordeari bidaliko dio, tutorekidetza eskariarekin batera.
3.– Justifikatutako arrazoiak direla eta, Graduondoko Batzordeak baimena eman ahal izango du tutorekidetza hitzarmenak ikerketaren bigarren urtean sinatzeko.
4.– Atzerriko unibertsitateak aurreikusten badu prestakuntza aldia ikerketa hasi aurretik egingo dela, hitzarmena sinatzeko epea prestakuntza aldia bukatutakoan hasiko da zenbatzen.
45. artikulua.– Tesiak tutorekidetzan egiteko matrikula.
1.– Hitzarmena sinatuta, doktoregaiek bigarren eta, hala badagokio, hirugarren matrikula formalizatu beharko dute gainerako unibertsitateetan.
2.– Matrikularen tasak unibertsitatean ordainduko dira, hitzarmenean jasota dauden ikasturte eta epeetan.
46. artikulua.– Tesiak tutorekidetzan egitea.
1.– Doktorego tesiaren zuzendaritzan izan litezkeen aldaketak arautegi honen arabera egingo dira, eta beste unibertsitateei jakinarazi beharko zaizkie.
2.– Egonaldiaren iraupena kalkulatzeko, jatorrizko unibertsitateko doktorego programan matrikula egin den unea hartuko da abiapuntu.
3.– Hitzarmena sinatu duten unibertsitateetan egingo da doktorego tesirako ikerketa, gehienez ere, UPV/EHUn Jarraitzeko Arauetan xedatzen den iraupenarekin. Iraupena UPV/EHUn matrikula egin den egunetik zenbatzen hasiko da.
4.– Ezagutza arlo bakoitzean komunikazio zientifikorako erabili ohi den hizkuntzan idatzi ahal izango da doktorego tesia, edota hitzarmena sinatu duten unibertsitateetako hizkuntza ofizialetako batean.
47. artikulua.– Aplikatzekoa den arautegia.
1.– Doktorego tesia aurkezteko, gordailuan uzteko eta defentsa egiteko, defentsa egiteko hautatutako unibertsitatean indarrean dagoen arautegia hartuko da kontuan.
2.– Doktoregaiari harrera egin dioten erakundeen bermeaz argitaratu, ustiatu eta babestuko dira ikerketaren emaitzak, betiere, unibertsitate bakoitzari dagokion herrialdeko prozedura espezifikoen arabera, eta estatuko arautegia betetzen dela ziurtatuta.
48. artikulua.– Epaimahaia.
1.– Programan parte hartzen duten unibertsitateek izendatuko dituzte, guztien adostasunez, doktorego tesia ebaluatuko duten epaimahaikideak, betiere, defentsa egiteko aukeratu den unibertsitatean indarrean dagoen arautegia betez eta tutorekidetza hitzarmenean jasotako irizpideak errespetatuz.
2.– Epaimahaikideen izendapenarekin batera aurkeztu beharko da programan parte hartzen duten unibertsitateen agiria, doktoregaiak unibertsitate bakoitzean egin duen egonaldia ziurtatzen duena.
49. artikulua.– Tutorekidetzan egindako tesien defentsa.
1.– Doktorego tesiaren defentsa hitzarmenean adierazitako unibertsitatean egingo da. Doktoregaiak defentsa egingo den unibertsitatean bertan ordaindu beharko ditu defentsaren tasak, eta unibertsitate horrek hartuko ditu bere gain epaimahaiak eragindako gastuak.
2.– Doktorego tesia UPV/EHUn egiten denean, VI. eta VII. kapituluetan xedatutakoari jarraiki egingo dira tesia onartzeko izapideak, epaimahaikideen izendapena eta defentsa bera; era berean, egoki bete beharko da UPV/EHUn tutorekidetzan egindako tesiak gordailuan uzteko eta defentsa egiteko prozedura. Tesia erregistratzeko orduan, gainera, beste unibertsitateetan egindako egonaldien ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.
3.– Defentsa beste unibertsitate batean egiten bada, unibertsitate horretan indarrean dagoen arautegiaren arabera egingo dira izapide guztiak. Halaber, bete egin beharko da UPV/EHUn tutorekidetzan egindako tesiak gordailuan uzteko eta defentsa egiteko prozedura.
Unibertsitate horrek defentsa ekitaldiaren ziurtagiri ofiziala bidaliko du UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen Zerbitzura, eta bertan jaso beharko ditu, gutxienez, defentsaren data, eskuratutako kalifikazioa, epaimahaiaren osaera eta doktorego tesiaren ale bat formatu digitalean, baita cum laude aipamenari dagozkion botoak eta, hala badagokio, sari berezirako hautagai izateko aukera ere.
50. artikulua.– Tutorekidetzan egindako tesien doktore titulua.
1.– Doktorego tesiaren defentsa gaindituta, doktoregaiak doktore titulua eskatu ahal izango die programan parte hartu duten unibertsitateei, horietan indarrean dagoen arautegiari eta hitzarmenean adierazitako xedapenei jarraiki.
2.– UPV/EHUko doktore tituluak honako aipamen hau jasoko du: «… Unibertsitatearekin tutorekidetzan egindako tesia».
XI. KAPITULUA. INDUSTRIA DOKTOREA
51. artikulua.– «Industria doktorea» aipamena.
1.– Tesia arlo ekonomiko eta sozialarekin lankidetzan egin duten doktoregaiak joko dira industria doktoretzat, betiere, haien ikerketaren helburua izan bada arlo akademikoaren eta arlo sozial nahiz ekonomikoaren arteko lankidetza sustatzea eta ezagutzaren truke eta transferentzia bultzatzea, hala eremu publikoan nola pribatuan.
2.– «Industria doktorea» aipamena txertatu ahal izango da doktore tituluaren aurrealdean, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Tesiaren egileak industria, merkataritza, gizarte edo kultura arloan interesekoa den ikerketa proiektu bat aurrera eraman izana, dela enpresa batean, dela erakunde publiko edo pribatu batean, dela administrazio publiko batean. Horietatik kanpo geratzen dira unibertsitateak, ikerketarako erakunde publikoak (nazio edo erkidego mailakoak) eta unibertsitate ospitaleak. Salbuespenez, aipamen hau egin ahal izango da aipatu erakundeetako edozeinetan (unibertsitateen kasuan izan ezik), betiere tesiaren edukia aplikatua bada neurri handi batean. Doktore tesiaren eta doktoregaiak erakunde edo enpresan egindako lanaren arteko harremana txosten zientifiko-tekniko batean formalizatu beharko da, zeina unibertsitateak onartu beharko baitu.
b) Erakunde, enpresa edo administrazio publikoak eta unibertsitateak doktorego tesia egiteko hitzarmena sinatu izana, bertan adierazita, gutxienez, aldeek beren gain hartzen dituzten betebeharrak eta jabetza industrialaren gainean sor litezkeen eskubideak. Erakundearekin lankidetza hasi baino lehen sinatu beharko da hitzarmena.
c) Ikerketa proiektua garatzeko aukeratu den erakunde, enpresa edo administrazio publikoak doktoregaia kontratatu izana, tesia garatu bitartean gutxienez urtebetez. Hala, ezinbestekoa izango da ikerketaren zati handi bat erakunde, enpresa edo administrazio publiko horretan garatzea.
52. artikulua.– Ikerketa proiektuaren betekizunak.
1.– Doktoregaiaren parte hartzea duen ikerketa proiektuak interes industrial, komertzial, sozial edo kulturala izan beharko du, eta lotura zuzena izan beharko du doktorego tesiarekin.
2.– Doktoregaiak txosten zientifiko-tekniko bat egingo du, eta erakunde lankideko arduradunak eta tesiaren zuzendariak berretsi beharko dute. Bertan adierazi beharko da erakunde horrek zer interes duen proiektua garatzeko.
3.– Ikerketaren eta tesiaren arteko lotura txosten zientifiko-tekniko batean formalizatu beharko da, zeina doktorego programako batzorde akademikoak onartu beharko baitu.
53. artikulua.– Tesi industriala egitea.
1.– Unibertsitateak tesi zuzendari bat esleituko dio doktoregaiari, eta erakunde, enpresa edo administrazio publikoak arduradun bat, zeina, hala badagokio, tesiaren zuzendari ere izan ahalko baita, arautegian ezarritakoaren arabera.
2.– Enpresak esleitutako arduraduna ezin izango da, inola ere, tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izan.
3.– Tesia gordailuan uzteko baimena eman ondoren, doktoregaiak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du UPV/EHUko erregistroan, 24. artikuluan adierazitako agiriekin batera:
a) «Industria doktorea» aipamena eskatzeko inprimakia.
b) Lan kontratuaren edo merkataritzako kontratuaren kopia.
c) Doktorego programako batzorde akademikoaren akordioa, aurkeztutako txosten zientifiko-teknikoa onartzen duena.
XII. KAPITULUA. KANPOKO ERAKUNDEEKIN LANKIDETZAN EGINDAKO TESIAK
54. artikulua.– Kanpoko erakundeekin lankidetzan egindako tesiak.
1.– «Kanpoko erakundeekin lankidetzan egindako tesia» aipamena txertatu ahal izango da doktore tituluaren atzealdean, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Ikerketa eta prestakuntza plan pertsonalean programatutako prestakuntza jarduerak garatzeko asmoa izatea UPV/EHUren eta kanpoko erakundearen arteko lankidetzaren muina.
b) Unibertsitateak eta kanpoko erakundeak hitzarmen bat sinatzea, bertan zehaztuta zeintzuk diren lankidetzaren helburua eta baldintzak, eta nor den erakunde lankideko arduraduna.
c) UPV/EHUren eta kanpoko erakundearen arteko lankidetza bi ikasturtekoa izatea, gutxienez.
2.– Lankidetza hitzarmena XIV. kapituluan xedatutakoaren arabera sinatuko da (XIV. KAPITULUA. Lankidetza hitzarmenak kanpoko erakundeekin).
3.– Tesia erregistratzeko unean, Lankidetza Hitzarmena aurkeztu beharko da aipamen eskariarekin batera, eta dagokion aplikazio informatikoan erregistratu beharko da lankidetzan egindako lehen ikasturtea bukatu baino lehen.
XIII. KAPITULUA. ARGITALPEN BILDUMAREN BIDEZKO TESIA
55. artikulua.– Definizioa.
1.– Doktorego tesia argitalpen bildumaren bidez egin eta defendatuz ere eskura daiteke doktore titulua. Horrelako tesiek kapitulu honetan xedatutakoa bete beharko dute, baita aplikatzeko modukoak diren gainerako arautegietan xedatutakoa ere.
2.– Argitalpen bildumaren bidezko tesia gai beraren inguruko hainbat lan zientifikok osatzen dute; horien guztien egiletza egiaztatu behar du doktoregaiak, baita argitaratu egin direla edo argitaratzeko onartu direla frogatu ere.
56. artikulua.– Betekizunak.
1.– Tesia argitalpen bildumaren bidez aurkezteko eta haren defentsa egiteko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Doktoregaiak hiru artikulu gutxienez izatea argitaratuta edo argitaratzeko onartuta, guztiak doktorego programak iraun bitartean egindakoak.
- Bi argitalpen izan daitezke, baldin eta doktoregaiak bi ekarpen osagarri egin baditu doktorego programa hasi aurretiko bost urteetan.
- Argitalpen gisa onartuko da ikertu den arloko artearen egoerari buruzko jatorrizko azterlan edo artikulu bat ere, baldin eta CNEAI batzordeak (Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora) dagokion arlo zientifikorako ezarritako baldintzak betetzen baditu.
- Edonola ere, Ikerketa eta prestakuntza plan pertsonalean jasota daude tesiaren helburuak, eta horiekin lerrokatuta egon behar dute argitalpen guztiek.
- Bildumako artikuluek honako hauetako batean argitaratuta egon beharko dute: Journal Citation Reports (SCI eta/edo SSCI) edo SCOPUS guneetan argitaratu den azken zerrendako aldizkari zientifikoetako batean, edo CNEAI batzordeak doktorego programaren ezagutza arloan zerrendatutako datu-baseetako batean.
- Argitalpenetako batek, gutxienez, kategoriaren lehen edo bigarren orrian agertu behar du.
- Arte eta Giza Zientzien arloan edota Gizarte eta Lege Zientzien arloan ekarpen gisa onartuko dira liburuak edo liburu atalak, baldin eta Edizio Akademikoan Kalitate Oneko zigilua badute edo Scholarly Publishers in Humanities and Social Sciences programan jasota badaude.
- Argitalpenak egile bat baino gehiago badu, eta sinatzaileen ordena alfabetikoa ez bada, artikuluaren lehen edo bigarren sinatzailea izan behar du doktoregaiak. Tesiaren zuzendariek ziurtatuko dute doktoregaiaren ekarpena adierazgarria dela eta ikerketa planari egokitzen zaiola.
- Doktorego programan matrikula egin ondoren argitaratu diren artikuluen kasuan, doktoregaiek UPV/EHUko afiliazioa aurkeztu beharko dute, baita, hala badagokio, zuzendariek ere.
- Argitalpen bildumaren bidez tesia osatzen duten lanak ezin izango dira modalitate bereko beste tesi batean jaso.
2.– Doktorego programa bakoitzeko batzorde akademikoak betekizun osagarriak ezarri ahalko ditu tesia aurkezteko modalitate honetan, betiere, prozedura honekin bateragarriak direla bermatuta eta Graduondoko Batzordearen oniritzia jasota.
3.– Doktorego programako batzorde akademikoak argitalpen gisa onartu ahalko du arte proiektu-sormen bat, betiere CNEAI batzordeak dagokion arlo zientifikorako ezarritako baldintzak betetzen baditu. Horretarako, kasuan-kasuan bete beharreko baldintza eta irizpideak ezarri beharko dira, eta Graduondoko Batzordeari aurkeztu beharko zaizkio, horrek onar ditzan. Edonola ere, 1.a) atalean eskatzen diren hiru argitalpenetatik bakarrak izan ahalko ditu aipatu berri diren ezaugarriak.
57. artikulua.– Argitalpen bildumaren bidezko tesiaren egitura.
Argitalpen bildumaren bidez aurkeztutako doktorego tesiak nahitaez bildu behar ditu batasun tematikoa duten hainbat lan, argitaratutakoak eta/edo argitaratzeko onartutakoak, horiek guztiak Graduondoko Batzordeak ezarritako egituraren arabera antolatuta.
58. artikulua.– Tesia izapiderako onartu dadin aurkeztu beharreko dokumentazio espezifikoa.
Doktorego tesia gordailuan uzteko dokumentazio orokorrarekin batera (24. artikulua), honako agiri hauek ere erantsi beharko dira:
- Argitalpen bildumaren bidezko doktorego tesiaren defentsa egiteko eskaria, doktoregaiak sinatutakoa, eta zuzendariaren berariazko baimena.
- Aurkeztuko diren lanen egilekide ez-doktoreen berariazko adierazpena, testuok modalitate horretako beste doktorego tesi batean aurkeztuko ez dituztela dioena.
- Tesiaren zuzendariaren txostena, aurkeztutako argitalpenak eta doktoregaiaren ikerketa plana bat datozela adierazten duena, eta egile bat baino gehiago dagoen kasuetan ekarpena funtsezkoa dela ziurtatzen duena.
- Argitaratzeko onartutako lanen kasuan, DOI edo argitaletxeen ziurtagiriak.
XIV. KAPITULUA. LANKIDETZA HITZARMENAK KANPOKO ERAKUNDEEKIN
59. artikulua.– Lankidetza hitzarmenak kanpoko erakundeekin.
1.– Arautegi honetan xedatu gisa izapidetuko dira I+G+B arloan diharduten ikastegi eta erakundeekin sinatzen diren lankidetza hitzarmenak. Ikastegi eta erakunde horiek publiko nahiz pribatuak izan daitezke, nazio mailakoan nahiz atzerrikoak, eta horien helburuak izan behar du, besteak beste, beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako doktorego tesiak sustatzea eta doktoregoko ikasleen mugikortasuna bultzatzea, baita horien prestakuntza osatzea ere.
2.– Hitzarmenak sina daitezke tesiak kanpoko erakundeekin lankidetzan egiteko, edo tesiak tutorekidetzan egiteko, edo industria doktoregoak garatzeko, edo ikerketa arloko egonaldiak gauzatzeko... baita aurrez adierazitako helburuak lortzeko egokiak diren gainerako alderdiak garatzeko ere. Betiere, dagokion hitzarmenean jasota egon beharko du hitzarmenaren xedeak.
3.– Graduondoko Batzordeak hitzarmen ereduak onartu ahal izango ditu horiek izapidetu eta sinatzeko prozesua errazteko.
60. artikulua.– Hitzarmenak justifikatzeko memoria.
1.– Hitzarmen bat abian jartzeko behar-beharrezkoa da memoria bat, zeinetan azalduko baita, besteak beste, zergatik den beharrezkoa hitzarmena sinatzea edo zer nolako onura eragingo duen, zer jarduera garatuko diren, zer konpromiso hartuko duten aldeek, zer azpiegitura behar den, eta zer nolako baliabideak dauden hitzarmenaren helburuak lortzeko (giza baliabideak nahiz baliabide materialak).
2.– Izapidetzea abiatzeko, UPV/EHUn hitzarmena sustatzen duen organo edo egiturak bete beharko du memoria. Ikasle jakin baten doktoregoko prestakuntzaren esparruan hitzarmen bat bultzatzen denean, berau sustatzen duen egitura arduratuko da UPV/EHUko tesiaren zuzendaritzaz.
3.– Oro har, doktorego programaren koordinatzaileak sinatuko du hitzarmena justifikatzeko memoria, aldez aurretik Doktorego Eskolaren oniritzia jasota.
Hitzarmena Doktorego Eskolak sustatzen duenean, Doktorego Eskolako arduradunak sinatuko du memoria.
Hitzarmena errektoreordetza batek sustatzen duenean, bertako kargudun batek sinatuko du memoria.
4.– Mugikortasun hitzarmen bat justifikatzeko memoria doktorego programaren koordinatzaileak sinatuko du.
Egonaldia kanpoan egiten duten doktoregaien kasuan, tesiaren zuzendariak egingo du memoria, eta kanpoko doktoregaiek egonaldia UPV/EHUn egiten dutenean, ordea, UPV/EHUn egonaldiaren ardura duenak.
61. artikulua.– Lankidetza hitzarmenak.
1.– Graduondoko Batzordeak aurrez onartutako ereduak erabil daitezke hitzarmenak osatzeko, eta halakoetan, jakina, ereduotan jaso legez osatu eta izapidetu beharko dira lankidetza hitzarmenak.
2.– Ereduaren arabera sortzen diren hitzarmenak Doktorego Eskolak egingo ditu, doktorego programaren koordinatzailearen proposamena eta hitzarmena justifikatzeko memoriaren edukia kontuan hartuta.
Ereduaren araberakoak izan gabe ere, doktorego programaren koordinatzaileak Doktorego Eskolari proposatu dizkion hitzarmenak, Doktorego Eskolak berak egingo ditu, tesiaren zuzendariarekin eta doktorego programako batzorde akademikoarekin lankidetzan.
3.– Unibertsitate parte hartzaileak arduratuko dira tutorekidetza hitzarmen espezifikoak diseinatzeaz eta, UPV/EHUren aldetik, Doktorego Eskola izango da arduraduna.
4.– Hitzarmenak egiteko, beharrezkoa bada, Doktorego Eskolak laguntza eskatuko die dagokion errektoreordetzan hitzarmenekin lanean diharduten teknikariei.
62. artikulua.– Hitzarmenak izapidetzea eta sinatzea.
1.– Graduondoko Batzordeak aurrez onartutako eredu baten arabera egin denean hitzarmena, Doktorego Eskolako arduradunak sinatu ahalko du, aldez aurretik onarpenik jasotzeko beharrik gabe.
2.– Hitzarmena aurrez onartutako eredu baten araberakoa ez denean, ordea, sinatu baino lehen Graduondoko Batzordeak onartu beharko du, Doktorego Eskolak hala eskatuta, eta eraginpeko arloek aldeko txostena eman beharko dute.
Doktorego arloko eskumena duen errektoreordetzak beharrezkoak diren txostenak eskatuko dizkie hitzarmenaren gaietan eskumena duten organo edo zerbitzuei.
Hitzarmena errektoreordetza batek sustatzen duenean, ez da arloaren txostenik beharko.
3.– Erakunde lankidearen ordezkari eskudun batek eta Doktorego Eskolako Zuzendaritza Taldeko kide eskudun batek sinatuko dituzte hitzarmenak (ereduaren araberakoak izan zein ez), eta, egokitasunaren izenean komenigarri iritziz gero, errektoreak ere sinatuko ditu.
4.– Tutorekidetza hitzarmen espezifikoak Graduondoko Batzordeak onartu beharko ditu ezinbestean, eta, ondoren, errektoreak sinatuko ditu, edo hark bere ordez izendatutako pertsonak.
63. artikulua.– Hitzarmenak aldatzea edo luzatzea.
1.– Oro har, aukera egongo da sinatutako hitzarmenak luzatzeko, baita funtsezkoak ez diren aldaketak egiteko ere, baldin eta eraginpeko arloek aldeko txostena eman badute eta beharrezkoak diren eranskinak egin eta sinatu badira.
2.– Funtsezkoak diren aldaketak egiteko, 62. artikuluan xedatutakoa bete beharko da berriro (62. artikulua. Hitzarmenak izapidetzea eta sinatzea).
3.– Tutorekidetza hitzarmenetan funtsezko aldaketak egiteko, ezinbestekoa izango da UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen baimena izatea eta, ondoren, tartean nahasita dauden unibertsitateetako errektoreek sinatzea.
4.– Hitzarmenaren indarraldia amaitu baino lehen egin eta sinatu beharko dira aldaketa guztiak.
XV. KAPITULUA. DOKTOREGOKO SARI BEREZIAK
64. artikulua.– Doktoregoko sari bereziak.
1.– Ikasturte bakoitzean, doktoregoko sari berezia emango da aurreko ikasturtean defendatu diren eta cum laude kalifikazioa eskuratu duten tesien artean, bereziki aipagarriak diren lanen aitorpena egiteko.
Ikasturte bakoitzean ezarriko dira uneko deialdiaren baldintzak, eta horietan oinarrituta, doktoregoko sari berezi bat emango da defendatu diren hamar doktorego tesiko edo hamarretik beherako multzo bakoitzeko, honako arlo hauetan: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; Arteak eta Giza Zientziak.
2.– Sari berezien deialdia Doktorego Eskolak egingo du, eta Graduondoko Batzordeari bidaliko dio, horrek onar dezan.
3.– Deialdia argitaratu egingo da, eta posta elektronikoz bidaliko zaie sariaren hautagai izan daitezkeen doktoreei, hau da, 4. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituztenei.
4.– Sari berezia jasotzeko hautagai izateko, doktoreek eskabidea bidali beharko dute Doktorego Eskolara, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko agiriekin batera, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Doktorego tesiaren defentsa uneko deialdian adierazitako ikasturtean egin izana.
- Doktorego tesia ebaluatu zuen epaimahaiak halaxe erabaki izana, eta «Cum Laude» aipamena eman izana.
- Doktorego tesiaren ondorioz, aurkeztutako lanetako bat gutxienez nazioarteko ospea duen aldizkari batean argitaratu izana, edo patente bat gutxienez aurkeztu izana. Arte eta Giza Zientzien arloan edo Gizarte eta Lege Zientzien arloan, liburu edo liburu atal bat aurkeztu ahalko da argitalpen gisa, baldin eta Edizio Akademikoan Kalitate Oneko zigilua badute edo Scholarly Publishers in Humanities and Social Sciences programan barne hartuta badaude.
5.– 1. atalean aipatutako arloetarako, UPV/EHUko Doktorego Eskolak deitutako epaimahaietan unibertsitateko hiru irakasle doktore egongo dira, jakintza arlo ezberdinetakoak.
Ezin izango dira, inola ere, epaimahai horietako kide izan hautagaien doktorego tesietan zuzendari edo tutore izan direnak.
6.– Epaimahaiek, jasotako eskariak ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten informazio guztia eskatu ahal izango diete sariaren hautagai diren doktoreei, baita kanpoko arbitroei ere, eta Doktorego Eskolara bidaliko dituzte beren balorazioak.
7.– Doktorego Eskolak, epaimahaien balorazioak aztertu ondoren, sari bereziak nori eman proposatuko dio Graduondoko Batzordeari.
8.– UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak, Doktorego Eskolaren proposamena aztertuta, doktoregoko sari bereziak emateko erabakia hartuko du.
Sariak eman gabe gera daitezke.
XEDAPENAK
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Habilitación para interpretar este reglamento.
Se faculta a la vicerrectora o al vicerrector responsable en materia de enseñanzas de doctorado, para la interpretación y resolución de cuantas cuestiones se planteen en la aplicación de este reglamento.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Reexpedición de título de doctor o doctora con mención industrial.
Aquellas personas que hubieran obtenido el título de Doctor o Doctora por la UPV/EHU de acuerdo con la Normativa de Gestión de las enseñanzas de doctorado aprobada por acuerdo de 12 de diciembre de 2019 del Consejo de Gobierno de la UPV/EHU, y que cumplieran los requisitos para la obtención de la mención industrial establecidos en el presente reglamento, podrán solicitar la expedición de un nuevo título que incluya la mención industrial, en el plazo de un año desde la entrada en vigor de este reglamento. Para ello, deberán abonar los precios correspondientes a la expedición.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Doctorandas y doctorandos que están cursando sus estudios en la fecha de entrada en vigor del reglamento.
A los doctorandos que en la fecha de entrada en vigor de este reglamento hubiesen iniciado estudios de doctorado conforme a anteriores normativas, les serán de aplicación las disposiciones reguladoras del doctorado y de la expedición del título de Doctor por las que hubieren iniciado dichos estudios. En todo caso, el régimen relativo a tribunal, defensa y evaluación de la tesis doctoral, incluidos los premios extraordinarios, previsto por el presente reglamento será aplicable a dichos estudiantes a partir del curso 2024/2025.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Doctorandas y doctorandos que hayan iniciado estudios en el curso 2023/2024.
Las personas doctorandas que hayan iniciado sus estudios en el curso 2023/2024, podrán solicitar una tercera persona directora, para iniciar su labor en el curso 2024/2025.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.– Única. Derogación normativa.
Queda derogada la Normativa de Gestión de las Enseñanzas de Doctorado publicada en BOPV el 5 de marzo de 2020, sin perjuicio de lo previsto en las disposiciones transitorias primera y segunda del presente reglamento.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Habilitación para dictar normas complementarias.
Se faculta a la Comisión de Posgrado, para que dicte normas complementarias que desarrollen este reglamento.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Procedimientos para la gestión.
La Comisión de Posgrado de la UPV/EHU, establecerá los procedimientos adicionales al presente reglamento para la gestión de las enseñanzas de doctorado, y serán publicados en la página web de la universidad.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.
Este reglamento entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el BOPV.