Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
12
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Hautazkoa
40
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Nahitaezkoa
20
Doktorego programan parte hartzen duten ikertaldeek antolatutako hitzaldi, ikastaro eta dibulgazio jardueretara joatea.
Jarduera honen bidez, doktoregaiek programak biltzen dituen jakintza arloetan egiten ari diren ikerketen berri izango dute.
Aurrez aurrekoa denez, sinadura bidez kontrolatuko da jarduera; horrez gainera, jardueraren errezentsio/laburpen bat entregatuko zaio Batzorde Akademikoari.
Nahitaezkoa
35
Biltzar zientifikoetara entzule gisa joatea, eta poster edo komunikazioak aurkeztea.
Jarduera honen bidez, doktoregaiak ezagutu ahal izango ditu bere espezialitatearen azken joerak eta aurrerapenak; harremanetan jarri ahal izango da lanerako gomendioak eman diezaioketen ikertzaile ospetsuekin; bere ikerketaren emaitzak ezagutzera eman eta hura hobetzeko kritikak jaso ahal izango ditu; eta, azkenik, hobetu ahal izango ditu foro zientifikoetan komunikazioak eta hitzaldiak emateko gaitasunak.
Entzule gisa bertaratuz gero, biltzarraren edo jardunaldiaren garapenari buruzko errezentsio bat entregatuko da; parte hartuz gero, dagokion ziurtagiria.
Hautazkoa
480
Iraupen aldakorreko egonaldiak egitea, estatuko edo atzerriko ikerguneetan. Harrera unibertsitateak eta ikertaldeak bikaintasun irizpideen arabera aukeratuko dira.
Doktoregaiaren prestakuntza zientifikoa aberastea, eta gaitasuna ematea, tesiaren defentsan nazioarteko aipamena jaso dezan.
Egonaldia amaitzean, doktoregaiak harrera zentroan izan duen tutoreak eta doktoregaiak berak txosten bana egingo dute, biak ala biak egonaldian egin diren jarduerei buruzkoak.
Nahitaezkoa
60
Ikastaroa bi modulutan banatuta dago, eta bakoitzak astebeteko iraupena du. I. modulua: Doktorego berriari eta lan zientifikoa aurkezteko teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa. Bereziki prestatuta dago sartu berri diren doktoregaientzat. Haren eduki espezifikoak hauek dira: a. Metodoa eta etika zientzian. b. Artikulu zientifikoak idaztea eta argitaratzea. c. Emaitza zientifikoak ezagutzera ematea: ahozko aurkezpenak eta posterrak. d. Zientzia dibulgazioa. e. Ahozko aurkezpena hobetzeko teknikak. II. Modulua: Doktoregaiaren laneko etorkizunari buruzko ikastaro aurreratua. Bereziki prestatuta dago doktorego tesia aurkeztekotan diren doktoregaientzat edo doktore egin berri direnentzat. Haren eduki espezifikoak hauek dira: a. Etorkizun profesionala. b. I+G+B ikerketa proiektuak prestatzea. c. Ezagutzaren koordinazioa eta eskualdatzea. d. Unibertsitate-enpresa lankidetza. e. Ekintzailetza unibertsitatetik.
Gaitasun hauek garatzea: CB12, CB13, CB15, CB16.
a. Prestakuntza saio guztietara joatea banaka kontrolatuko da. b. Egoki iritziz gero, ikasleak jarduera hauetan izan duen errendimendua ere ebaluatuko da, azterketa baten bidez (gai jakin batzuei buruzko azalpenak edo erantzun bat baino gehiago dituzten galderez osatutako ebaluazioa), edo lan bat aurkeztuta (prestakuntza jardueraren zuzendariak lan horri buruzko argibide zehatzak emango dizkio ikasleari). c. Kontrol hauek guztiak doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tesi zuzendariak/tutoreak berrikusiko du, aldian behin, eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.