Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ciencias Antigüedad

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Antzinate Zientziak doktorego programa egin ahal izateko, gaur egungo araudiak aurreikusten duen titulazioa izatea eskatzen da. Hori lortzeko ikasketen artean, Antzinate Zientziak izendapenaren barruko esparruren bati buruzko gaiak egon beharko dira.

Gainerako titulazioei dagokienez, Batzorde Akademikoak ebaluatuko du egindako ikasketak programa hau egin ahal izateko egokiak diren eta, hala badagokio, onartu ahal izateko eskatzaileak Kantabriako Unibertsitateak eta UPV/EHUk une bakoitzean eskainitakora egokitutako prestakuntza osagarria egin behar duen.

Programan onartua izateko eskaerarekin batera, ikasleak bere CV osoa aurkeztu beharko du eta, nahi izanez gero, programan parte hartzeko arrazoiak, itxaropenak eta interesgarriak iruditzen zaizkion ikerketa bideak azaltzen dituen adierazpena.

 

XSLaren edukia

Arte eta Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien arloetako masterretatik datozen eskatzaileen kasuan, master horiek ez badira "Sarrerako profila" atalean aipatzen direnetakoak, 6 ECTS kreditu egin beharko dituzte prestakuntza osagarrietan UPV/EHUren master hauetan:.- "Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" masterra: "Greziar Poetika eta Erretorika" (3 ETCS) eta "Latindar Poetika eta Erretorika" (3 ETCS) .- "Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea" masterra: "Historialarientzako Informatika" (5 ETCS) eta "Ikerkuntza Historikoa eta Gizarte Zientziak" (5 ETCS).
Orokorki, doktorego-programan sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gaindituta izatea: Mundu Klasikoan masterra (UPV/EHU), Ondasun Historiko eta Lurraldeko masterrak, Aurre-historia eta Arkeologiakoa, edo Kantabriako Unibertsitatearen Del Mediterráneo al Atlántico: La Construcción de Europa entre el Mundo Antiguo y Medieval masterra, edo Espainiako edo atzerriko unibertsitate batean burututako beste edozein, Antzineko Zientzien eremuko ikasketen ingurukoa baldin bada. Sarbidea ere izango dute prestakuntza osagarri batzuk eginez gero, unibertsitateko bestelako master ofizialaren titulua -espainiarra zein atzerritarra- dutenak. Hautagaiak aipatutako titulu ofizial desberdin bat, espainiar edo atzerritzarra, izanez gero, Batzar Akademikoak doktorego-programa honetara sartzeko, modu orokorrean, eskatzen diren ikasketen baliokidea den ebaluatuko du, eta, hala badagokio, ikasleak prestakuntza-osagarri batzuk burutu beharko dituen ala ez.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.