Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

TORREGARAY PAGOLA, MARIA ELENA

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: TORREGARAY PAGOLA, MARIA ELENA
Bokala: BARTOLOME GOMEZ, JESUS
Bokala: ORTIZ DE URBINA ALAVA, MARIA ESTIBALIZ

Baliabide materialak

Bai UPV/EHUren campusek nola Kantabriako unibertsitatearenek (KU) instalazio, baliabide material eta zerbitzu egokiak dituzte doktoregoaren heziketa jarduerak behar bezala gauzatzeko. UPV/EHUk izan baditu Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiak (SGIker), campusetako bibliotekak, campusetako hizkuntza laborategiak, campusetako kanpo harremanetarako zuzendaritzak eta beste. Zehazkiago, antzinate zientzien doktorego programaren berariazko jarduerak garatzeko, badira ikasgelak eta mintegiak bai egoitza nagusian, Letren fakultatean, nola UPV/EHUren Arabako campusak programaren zerbitzura jarriko dituen areto eta eraikinetan: Letren fakultatearen eraikin atxikiko ikasgelak eta laborategiak eta Elurreta eraikineko ikasgelategiko ikasgelak.Kuk ikasgelak eta lan eremu egokiak dauzka antzinate zientzien doktoregoaren hezkuntza eta ikerkuntza jarduerak behar bezala garatzeko. Fakultate anitzen eraikinean, kokatzen da Filosofiaren fakultatearen egoitza, doktorego honetan parte hartzen duten KU-ko irakasle gehienei dagokion fakultatea izanik. Bertan dira doktoregaientzako ikerkuntza kabineteak eta bilera gelak unibertsitateko bibliotekaren barruan, internetera Wifi edo Eduroam bidez konektaturik. Fakultateak irakaskuntzarako dituen instalazioez gain, Zientzia Historikoen sailak eta Zuzenbide Pribatuaren sailak dituzten instalazioak gehitu behar dira: bulegoak, laborategiak eta bilera aretoak, mintegi zientifikoak bertan egiteko aukera eskainiz.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak baditu Arabako campusean material arkeologikoak tratatzeko aretoak eta kartografia aretoa, ikerkuntza arkeologiko, epigrafiko eta numismatikoa egin ahal izateko ekipamendu espezifikoarekin. Besteak beste, mahai gaineko ordenagailua bi monitorerekin eta Nikon DS FIL mikroskopio/bideoa; Nikon NIS-ELEMENTS D.3.0 softwareaz; SIG-ARQ 3.0 softwarea eta nibel topografikoa.Halaber, Kantabriako unibertsitateak badu Antzinatearen historiarako laborategia, fakultate anitzeko eraikinean kokatuta (164. Gela). Material arkeologikoak garbitu, katalogatu eta aztertzeko tresneria espezializatua duen aretoa da. Ekipamendu espezifikoa du arkeologia, epigrafia eta numismatikaren arloetan ikertzeko: topografiarako estazio osoa, mikroskopio esteroskopikoa, argazkigintza profesionalerako ekipoa, GPS azpimetrikoa, hardware eta software espezializatua (SIG, fotogrametría, irudien tratamendua, ordenagailuz lagundutako diseinua, CAD eta abar). Laborategi honek ekipamendu zientifikoa erosteko ekintza osagarri bat jaso zuen 2008. urtean Ikerkuntza Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoaren Plan Nazionalaren barruan, José Manuel Iglesias Gil-ek ikertzaile nagusi gisa eta HIAR ikertaldeko beste kide batzuek ere parte hartu zutelarik.
Antzinate zientzien doktorego programak eskura eta erabilgarri ditu proposamen honetan hitzarmen bidez parte hartzen duten bi unibertsitateen bibliotekak: UPV/EHUrena eta KU-rena. Aintzat hartu behar da Nafarroako eta Oviedoko unibertsitateen bibliotekak ere erabilgarri izanen direla, bertakoak baitira doktorego proposamen honetan parte hartzen duten irakasle batzuk. UPV/EHUren unibertsitate biblioteka bi egoitza nagusik, Leioako eta Arabako campusetakoek, eta beste 18 egoitzak campus ezberdinetan kokatutako fakultate eta eskoletan direnek osatzen dute: Unibertsitate biblioteka, biblioteka nagusia, Leioako campusa, Arabako campuseko Koldo Mitxelena biblioteka, Gipuzkoako campusa eta Bizkaiko campusa. Honako material hauek daude UPV/EHUren unibertsitate bibliotekan doktoregaien esku: 873.116 liburu, 17.008 aldizkari, 2.382 mapa, 63.044 argazki eta diapositiba, 70.257 mikroforma, 4.386 dokumentu fonografiko, 6.878 bideo eta 2.972 CD-ROM.Kantabriako unibertsitatearen biblioteka (BUC) eraldatze prozesu bat burutzen ari da ikaskuntzarako eta ikerkuntzarako baliabideen gune (CRAI) bihurtzeko eta, helburu horrekin, informazio baliabideen hobetze plana gauzatzen dihardu (bildumak, dokumentazio elektronikoa, aholkularitza lanak eta aholkularitza espezializatua). Fakultate anitzeko eraikineko atalean, KU-ren Filosofia eta Letren fakultatearen egoitza bertan izanik, BUC-ek 166.051 monografia, 2.626 aldizkari, 1.100 argitalpen elektroniko eta 40 datu base dauzka. Gaineraz, hainbat zerbitzu eskaintzen die erabiltzaileei: doktorego tesien kontsulta, artxibo eta material bereziak, hamar lan estazio informatizatu, ikusentzutekoen aretoa, mikroforman diren dokumentuen kontsulta eta lan postu kopiagintzarako. Azpimarratzekoa ere bada informazioa eskuratzeko zerbitzu eraginkorra.

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Centre National de la Recherche Scientifique
  • Kantabriako Unibertsitatea
  • Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
  • UNIVERSITE BORDEAUX MONTAIGNE
  • Universidad Nacional Autónoma
  • Università Degli Studi di Trieste
  • Università degli studi di Bologna-Cesena
  • Università degli studi di Catania
  • Université d'Angers
  • Université de Pau et des Pays de l'Adour
  • Université de Toulouse-Le Mirail