Eduki publikatzailea

Xedapenak

Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia

Xedapen iragankorrak.

  1. Aipatutako aipamenen bat eskuratu nahi duten doktoregaiek egungo araudia edo aurrekoa bete beharko dute, betiere, tesia 2020ko ekainaren 30a baino lehen uzten badute gordailuan.
  2. Dokumentuen antzekotasuna aztertzeko betebeharra eta tesiko zuzendariak agiria sinatu beharra, 2019ko urriaren 30etik aurrera gordailuan utzitako tesiei ezarriko zaie.

Azken xedapenak.

  1. Eskumena ematen zaio doktoregoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunari arautegi hau ezartzean sor daitezkeen zalantzak interpretatu eta ebatz ditzan, bai eta arautegi hau garatzen duten arau osagarriak eman ditzan ere.
  2. UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak onartuko ditu, doktoregoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunak proposatuta, gestio prozesuan doktorego programen kalitatea bermatuko duten prozedurak. Era berean, beharrezkotzat jotzen dituen xedapen administratibo eta akademiko guztiak emango ditu.
  3. Doktoregoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunak eta UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak doktoregoko ikasketak gestionatzeko prozedura eta egutegia ezarriko dituzte, eta unibertsitatearen webgunean argitaratu.
  4. Arautegi honetan eta bera garatzen dutenetan zehaztuta ez dagoen guztirako indarrean dagoen legeriari jarraituko zaio.
  5. Arautegi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jariko de indarrean.

Xedapen indargabetzailea.

Indargabetuta geratzen dira arautegi honekin bat ez datozen xedapen guztiak.