XIII. Kapitulua. Euskarako C2 maila ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsita egotea erakusten duen egiaztagiria
Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia
Eusko Jaurlaritzaren 47/2012 dekretuaren arabera, unibertsitateen eginkizuna da dekretu horretako 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera euskararen hizkuntza tituluak edo ziurtagiriak aurkezteko salbuespena daukatenei horren egiaztagiria ematea.
47. artikulua. Euskararen C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egotea.
Euskarako C2 titulua egiaztatzetik salbuetsita egoteko egiaztagiria nahi duten doktoregaiek eskaera egin beharko dute doktorego tesia gordailuan uzten duten unean. Honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Doktorego tesiaren gutxienez %75 euskaraz idatzita egon beharko da eta nazioarteko tesia bada, aldiz, %50.
- Defentsaren gutxienez % 45 euskaraz egin beharko da eta hori graduko aktan jaso beharko da.
Salbuespen hori eskatzeko baldintzak, baita salbuespenaren ziurtagiria emateko ebaluazio irizpideak ere, euskararen arloko eskumenak dituen errektoreordetzak ezarriko ditu.
Euskararen arloko eskumenak dituen errektoreordetzak beharrezkoak diren itzulpen baliabideak bermatuko ditu epaimahaiko kide guztiek doktoregaiaren aurkezpen publikoa uler dezaten.