XII. Kapitulua. Jabetza intelektuala eta konfidentzialtasuna
Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia
45. artikulua. Jabetza intelektuala.
Konpromiso agirian jasoko dira, indarreko legediari jarraituz, doktorego tesiaren jabetza intelektuala zeren arabera arautuko den, eta alderdi guztiek sinatu beharko dute.
46. artikulua. Konfidentzialtasuna.
Indarreko legediarekin bat etorrita, arlo honetako baldintzak alde interesdunek sinatutako konpromiso dokumentuan jasoko dira.