X. Kapitulua. Tesia kanpoko erakundeekin lankidetzan
Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia
40. artikulua. Tesia kanpoko erakundeekin lankidetzan.
Doktore tituluaren atzeko aldean “Tesia kanpoko erakundeekin lankidetzan” aipamena jaso ahal izango da baldintza hauek betez gero:
- UPV/EHUren eta kanpoko erakundearen arteko lankidetzak oinarri izan dezake tesia zuzentzea edo tesiaren zuzendarikidetza, finantziazioa edo bestelakoa, baina helburua beti izan behar da doktoregaiaren jardueren agiri pertsonalizatuan zehaztutako jarduerak egitea.
- Unibertsitateak eta kanpoko erakundeak hitzarmena sinatu beharko dute bertan zehaztuta lankidetzaren helburuak eta baldintzak; hitzarmena egiteko arautegi honi erantsitako eredua erabili beharko da. Hitzarmena informatikako aplikazioan sartu beharko da lankidetzaren lehenengo ikasturtea bukatu aurretik.
- UPV/EHUren eta kanpoko erakundearen arteko lankidetzak gutxien dela bi ikasturte iraun behar du.