V. Kapitulua. Doktore titulua ematea
Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia
24. artikulua. Doktore titulua ematea.
Doktorego tesia zein unibertsitatetan gainditu den, unibertsitate horrek emango du doktore titulua.
Doktoreek doktore titulua eskuratzeko eskaria egin beharko dute, eta horretarako, honako agiriak bidali beharko dituzte Graduondoko Ikasketen Zerbitzura:
- NANaren edo pasaportearen fotokopia.
- Titulua eskuratzeko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.